Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2021-2022 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 506
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/01/19
- Argitaratze-data: 2022/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2021eko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpena.
Aipatutako ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2022ko urtarrilaren 19a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
(Ikus .PDF)