Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituen eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituen 2020ko irailaren 9ko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4571
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/20
  • Argitaratze-data: 2022/10/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

2020ko irailaren 9ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduak euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatu zituen.

Orain Agindu hori aldatzeko beharra ikusi du HABEk: batetik, Aginduaren III Kapitulua aldatu beharra ikusi da (Egiaztatzegintza izenburua duena), 12.6 artikulua hain zuzen, lehen azterketaldietako entzumen eta irakurmen-probak gainditu dituztenei trebetasun-proba horietako emaitzak gordetzea bigarren azterketaldirako, berdintasun-printzipioa urratu dezakelakoan bigarren azterketaldira aurkeztu eta lehenengoan parte hartu ez duten azterketarien aldean. Gainera, 12.5 artikulua ezabatuko da, bertan araututakoa deialdi bakoitzaren ebazpenaren bidez zehaztea egokiagoa baita. Horrela, orain 12.6 artikulua dena 12.5 bihurtuko da.

Bigarrenik, 23.4 artikulua aldatuko da, haren amaieran berariaz aipatzeko bost ebaluazio-deskribatzaileko eskala erabiliko dela hizkuntza idatziaren menderatze-maila zehazteko, ahozko proban egiten den bezala.

Azkenik, Aginduaren bigarren xedapen iragankorra aldatuko da. Horren arabera, C1 mailako egiaztatze-probak gauzatuko dituzten organoetako kideek (antolaketa-laguntzaileak salbu) urriaren 1ean izan beharko dute C2 maila egiaztatuta, 2022-2023 ikasturtea hastean, eta B1 eta B2 mailetakoek 2024ko urriaren 1ean izan beharko dute egiaztatua erabiltzaile adituaren C2 maila, 2024-2025 ikasturtea hastean, Agindu horren 35.3 artikuluan ezarritako erabiltzaile adituaren C2 maila izatearen betebeharrari erantzuteko.

Alabaina, adierazitako epe horiek betetze aldera, bigarren xedapen iragankor hori aldatzeko beharra ikusi da. Izan ere, pandemia-egoerak ez du ahalbideratu neurririk ezarri ahal izatea adierazitako epe horiek betetzeko eta, bestetik, azterketari-kopurua igo egin da nabarmen 2020tik eta horrela jarraituko du izaten aurrerantzean ere.

Horiek horrela, honako hau

Lehen artikulua. Ezabatzea euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituen eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren irailaren 9ko Aginduaren 12.5 artikulua.

  1. Deialdietako ebazpenek jasoko dute azterketariak azterketaldi batean trebetasun-probetan lortutako emaitzei aitortuko zaien balioa, emaitzak gordetzeari begira.

  1. (...) Azterketarien idatzizko hizkuntzaren menderatze-maila zehazteko bost ebaluazio-deskriptoreko eskala erabiliko da, HABEk onartutakoa eta HEOCean maila bakoitzeko zedarritutako hizkuntza-eredu eta ebaluazio-irizpideen araberakoa.

Agindu honen 35.3 artikuluan ezarritako erabiltzaile adituaren C2 maila egiaztatua izatearen betebeharrari dagokionez, HABEK sustatuko du arian-arian egiaztatze-probak gauzatuko dituzten organoetako kideek C2 maila egiaztatu dezaten, berariazko azterketaldiak deituz beharrezkoa bada, urtez urte.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.