HABE

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta egiten dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den 2013ko irailaren 17ko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2566
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/05/24
  • Argitaratze-data: 2016/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat, eta Ogasun eta Finantza Sailak espediente horren aldeko txostena eman duela kontuan izanda, honako hau

  1. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideak:

    1. Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako ohiko deialdietan eta euskal etxeetako ikasleentzako deialdi berezietan: 30 euro deialdiko.

    2. Deialdi berezi eta irekietan: 60 euro deialdiko.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 24a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.