HABE

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko irailaren 23koa, Kulturako sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4779
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/23
  • Argitaratze-data: 2010/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ekonomia eta Ogasun Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

  1. HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen urteko harpidetzen salneurriak, % 4 BEZa barne, honako hauek dira:

    Argitalpena Harpidetzaren salneurria

    HABE aldizkaria (10 ale)

    Harpidetza arrunta. 26,60 euro

    HABE aldizkaria (10 ale).

    Harpidetza berezia. Euskaltegietako ikasleei, nahiz erakunde publikoen bidez ikasle-tal-

    deei eginiko harpidetza-eskaintza. 13,30 euro

    Osatuz aldizkaria (4 ale).

    Harpidetza arrunta. 12,00 euro

    Osatuz aldizkaria (4 ale).

    Harpidetza berezia. Euskaltegietako, nahiz Medikuntza, Odontologia edota Erizaintza Fakultateetako ikasleei eskainia. 6,00 euro

    Hizpide aldizkaria (3 ale) 14,00 euro

  2. HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, % 4 BEZa barne, honako hauek dira:

    Argitalpena Ale soltearen salneurria

    HABE aldizkaria 3,20 euro

    Osatuz aldizkaria 3,20 euro

    Hizpide aldizkaria 5,90 euro

  3. Hona hemen HABE erakunde autonomiadunak paperean argitaratu dituen material didaktiko berrien salneurriak, % 4 BEZa barne:

    ARGITALPENA Salneurria

    Itzulpen Saila 50. «Entzumena Bigarren Hizkuntzan» 7 euro

  1. HABEk euskara-irakasleentzako antolatzen dituen aurrez aurreko saioak zein modulu telematiko bidezko prestakuntza-jarduerei dagokien matrikularen zenbatekoa iraupenaren arabera ezarriko da.

    5 ordu bitarteko ikastaroak 16,25 euro/matrikula

  1. 10 ordu bitarteko ikastaroak 32,50 euro/matrikula

  1. 20 ordu bitarteko ikastaroak 48,75 euro/matrikula

  1. 30 ordu bitarteko ikastaroak 65,00 euro/matrikula

  1. 40 ordu bitarteko ikastaroak 81,25 euro/matrikula

  1. 50 ordu bitarteko ikastaroak 97,50 euro/matrikula

  1. 70 ordu bitarteko ikastaroak 130,00 euro/matrikula

  1. 100 ordu bitarteko ikastaroak 195,00 euro/matrikula

    101-150 ordu bitarteko ikastaroak 260,00 euro/matrikula

    151-250 ordu bitarteko ikastaroak 390,00 euro/matrikula

    251 ordu baino gehiagoko ikastaroak 520,00 euro/matrikula

  1. Salneurri hori % 25 igo daiteke jardueren izaeragatik (gaia, erabiliko den hizkuntza, dokumentazioa, etab.) irakasle edo baliabide bereziak (ordenagailuak, bideo-kanoiak, aldi bereko itzulpena, etab.) baliatu behar badira.

  2. Beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan, matrikulak erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera eta lehen azaldu diren salneurri publikoen proportzioan ezarriko dira.

  3. Beste erakundeek antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 73,85 euro orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.

Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak eman, koordinatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira salneurri publikoak:

  1. Taldeak administrazio publikoetako langileenak direnean:

    1. Euskaltegi publikoak bere geletan emandako ikastaroak: 102,80 euro taldeko eta orduko.

    2. Euskaltegi publikoak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 94,24 euro taldeko eta orduko.

    3. Euskaltegi pribatuak bere geletan emandako ikastaroak: 72,90 euro taldeko eta orduko.

    4. Euskaltegi pribatuak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 66,82 euro taldeko eta orduko.

  2. Barnetegiak (HAEEri egindako zerbitzuak):

    1. Ikasturtean zehar, barnetegian egiten diren astebeteko egonaldiei dagozkien prestakuntza-gastuak: 1.923,86 euro taldeko eta asteko.

    2. Administrazio publikoarenak ez diren euskaltegietan egiten diren egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak:

      11,33 euro eguneko mantenu erdia.

      28,33 euro eguneko mantenu osoa.

    3. Barnetegian egindako prestakuntza-ikastaro, egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak: 545,29 euro taldeko eta eguneko.

  3. Administrazio publikoetako langileen taldeetan sartzen ez diren ikasleak:

    1. Ikastaroak euskaltegi publikoetan: 8,57 euro ikasleko eta orduko.

    2. Ikastaroak euskaltegi pribatuetan:

      Lurraldeetako hiriburuetan: 6,08 euro ikasleko eta orduko.

      Gainerako herrietan: 4,65 euro ikasleko eta orduko.

    3. Curriculumaren 4. mailako ikastaroaren matrikula:

      Euskaltegi publikoetan emandako ikastaroak: 2.827,50 euro ikastaroko.

      Euskaltegi pribatuetan emandako ikastaroak: 2.005,50 euro ikastaroko.

  4. Barnetegietan egiten diren ikastaroetako matrikulak:

    2 edo 3 asteko (eta 90 orduko) ikastaroak: 960,14 euro ikastaroko.

    4 asteko edo hilabeteko (eta 120 orduko) ikastaroak: 1.296,17 euro ikastaroko.

  5. Hizkuntz trebakuntzarako ikastaroen koordinazio eta jarraipenei dagozkion gastuak:

    Talde bereziak: 5,01 euro taldeko eta orduko.

    Ikasle solteak bestelako taldetan: 0,45 euro ikasleko eta orduko.

  6. Eguneko eta orduko bertaratzeari buruzko datuak.

    Tarifa: 1,75 euro ikasleko hilean.

  7. Autoikaskuntza-sistemak.

    1. Hizkuntz prestakuntza lanpostuan bertan:

      Autoikaskuntza-sistemaren urteko lizentzia. Haren barruan izango dira: softwarea instalatzea eta eguneratzea, zerbitzu teknikoa, erabiltzeko argibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena eta tutoretza/aholkularitza saioak, urtean 8 hilabetez. Lizentziaren prezioa kontratatutako lizentzia-kopuruaren araberakoa izango da:

      Lizentzia-kopurua Urteko lizentzia

    1. 20 1.030 euro lizentziako

    1. 50 910 euro lizentziako

    1. 100 840 euro lizentziako

      101-180 780 euro lizentziako

      181-300 760 euro lizentziako

      301-500 720 euro lizentziako

      >501 680 euro lizentziako

      Aipatu prezioak % 15 igoko dira tutoretza/aholkularitza saioak urte osora hedatzen direnean.

      Era berean, aipatu prezioak erdira murriztuko dira baimenak 6 hilabetetik beherako indarraldia duenean.

      Mintza-saioak.

      Lantokian osatutako taldeetan: 66,82 euro orduko eta taldeko.

      Autoikaskuntza-zentroan (astean ordubete, 8 hilabete): 441 euro ikasleko.

      Telefono bidez (banaka, 20 minutu astean, 8 hilabete): 661 euro ikasleko.

      Zerbitzu osagarriak.

      Lizentzia finkotik mugikorrerako edo interneterako aldaketa (instalazio packa barne): 124 euro ikasleko.

      Ikasle aldaketa (lizentzia beste ikasle bati pasatzea): 78 euro ikasleko.

      Programaren erabilera, asistentzia eta aprobetxamenduaren hileroko txostena: 3,97 euro txosteneko eta ikasleko.

      Programaren erabileraren hileroko txostena: 1,40 euro txosteneko eta ikasleko.

      Tutoreek zentroa kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantokira mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

    1. Hizkuntz prestakuntza irakastegietan:

      Autoikaskuntza ikastaroko matrikula. Matrikulen prezioak ikastaroaren iraupenaren araberakoak izango dira:

      Ikasturte osoa

      (eurotan) Ikasturte erdia

      (eurotan) Udako ikastaro trinkoa

      (60 ordu) (eurotan)

      400 700 420

    2. Lotura-eskubideak:

      Euskaltegien erregistroan inskribatu gabeko zentrotan HABEren autoikaskuntzarako plataforma erabiltzeko urteko baimena.

    1. 20 erabiltzaile: 1.343 euro urteko eta zentroko.

      21 eta 100 erabiltzaile bitartean: aurreko prezioari urteko 67,14 euro gehituko zaio 20tik gorako erabiltzaile bakoitzeko.

      100 erabiltzaile baino gehiago: 100 erabiltzailetik gorakoek ez dute beste gehigarririk izango.

      Prezio publiko honetatik kanpo geratzen dira sarean instalatu ahal izateko plataforman egin beharreko egokitzapen-lanak, eta baita zerbitzuaren mantenu-gastuak ere.

Hona hemen Erakunde Autonomo honetako hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuen prezioak:

  1. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa eskubideak:

    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketetarako sarrera-zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa 18 eurokoa da deialdiko.

  2. Teknikarien laguntza frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko: 50,90 euro lanorduko (BEZa barne).

    Horrez gain, teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

  3. Euskararen ezagutza egiaztatzeko probetan entzumena ebaluatzeko entzungaiak hornitzea:

    HABEren entzungaien bankuari dagokion plataforma erabiltzeko urteko baimena: 40.000 euro urteko.

    Entzumena ebaluatzeko erabilitako entzungai bakoitza: 350 euro.

    Entzumena ebaluatzeko erabilitako entzungai bakoitza eta lotutako galderak edo itemak: 500 euro.

  1. Ordainketak dirutan egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluak ezarritako bitartekoetako bat erabiliz:

    1. Legezko dirua.

    2. Txekea.

    3. Kreditu- edo zor-txartelak.

    4. Banku-transferentzia.

    5. Banku-helbideratzea.

    6. Ekonomia eta Ogasun Sailaren baimena duen beste edozein.

      Ogasunean eskumena duen sailak baimena eman dezake aurreko paragrafoaren c), d) eta e) idatz-zatietan adierazten diren ordainketa motetan telematika bidea erabil ahal izateko. Horretarako, teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz ordainketa egin ahal izateko beharrezko betekizun eta baldintzak arautuko dira.

  2. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideen kasuan, hautagaia matrikulatzen den unean, eta finantza-erakundearen bitartekaritza bidez, egingo da prezio publiko horren ordainketa.

  3. Prezio publikoen ordainketa eskura egin ahal izango da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a Donostia-San Sebastián). Dagokion fakturako datatik aurrera hiru hilabeteko epea izango du interesdunak ordaintzeko, goian zehaztutako b), c), d) eta e) idatz-zatietan adierazitako bideren bat erabiltzen denean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azal dadineko egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 23a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.