HABE

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008KO IRAILAREN 4KOA, KULTURA SAILBURUARENA, HELDUEN ALFABETATZE ETA BERREUSKALDUNTZERAKO ERAKUNDE AUTONOMIADUNAK (HABE) ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUEN ETA BETETZEN DITUEN JARDUEREN PREZIO PUBLIKOAK FINKATZEN DITUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 5423
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/04
  • Argitaratze-data: 2008/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

  1. HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen urteko harpidetzen salneurriak, % 4 BEZa barne, honako hauek dira:

    Argitalpena Harpidetzaren salneurria

    HABE aldizkaria (10 ale)

    Harpidetza arrunta.

    26,20 euro

    HABE aldizkaria (10 ale).

    Harpidetza berezia. Euskaltegietako ikasleei, nahiz erakunde publikoen bidez ikasle-taldeei eginiko harpidetza-eskaintza.

    13,10 euro

    OSATUZ aldizkaria (10 ale).

    Harpidetza arrunta.

    26,20 euro

    OSATUZ aldizkaria (10 ale).

    Harpidetza berezia. Euskaltegietako, nahiz Medikuntza, Odontologia edota Erizaintza Fakultateetako ikasleei eskainia.

    13,10 euro

    HIZPIDE aldizkaria (3 ale) 13,80 euro

  2. HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, % 4 BEZa barne, honako hauek dira:

    Argitalpena Ale soltearen salneurria

    HABE aldizkaria 3,10 euro

    OSATUZ aldizkaria 3,10 euro

    HIZPIDE aldizkaria 5,80 euro

  1. HABEk euskara-irakasleentzako antolatzen dituen aurrez aurreko saioak zein modulu telematiko bidezko prestakuntza-jarduerei dagokien matrikularen zenbatekoa iraupenaren arabera ezarriko da.

    5 ordu bitarteko ikastaroak 16,00 euro/matrikula.

  1. 10 ordu bitarteko ikastaroak 32,00 euro/matrikula.

  1. 20 ordu bitarteko ikastaroak 48,00 euro/matrikula.

  1. 30 ordu bitarteko ikastaroak 64,00 euro/matrikula.

  1. 40 ordu bitarteko ikastaroak 80,00 euro/matrikula.

  1. 50 ordu bitarteko ikastaroak 96,00 euro/matrikula.

  1. 70 ordu bitarteko ikastaroak 128,00 euro/matrikula.

  1. 100 ordu bitarteko ikastaroak 192,00 euro/matrikula.

    101-150 ordu bitarteko ikastaroak 256,00 euro/matrikula.

    151-250 ordu bitarteko ikastaroak 384,00 euro/matrikula.

    251 ordu baino gehiagoko ikastaroak 512,00 euro/matrikula.

  1. Salneurri hori % 25ean igo daiteke jardueren izaeragatik (gaia, erabiliko den hizkuntza, dokumentazioa, etab.) irakasle edo baliabide bereziak (ordenagailuak, bideo-kanoiak, aldi bereko itzulpena, etab.) baliatu behar badira.

  2. Beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan, matrikulak erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera eta lehen azaldu diren salneurri publikoen proportzioan ezarriko dira.

  3. Beste erakundeek antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 72,76 euro/orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.

Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak eman, koordinatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira salneurri publikoak:

  1. Taldeak administrazio publikoetako langileenak direnean:

    1. Euskaltegi publikoak bere geletan emandako ikastaroak: 98,66 euro/taldeko/orduko.

    2. Euskaltegi publikoak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 90,44 euro /taldeko/orduko.

    3. Euskaltegi pribatuak bere geletan emandako ikastaroak: 69,43 euro/taldeko/orduko.

    4. Euskaltegi pribatuak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 63,64 euro/taldeko/orduko.

  2. Barnetegiak (HAEEri egindako zerbitzuak):

    1. Ikasturtean zehar, barnetegian egiten diren astebeteko egonaldiei dagozkien prestakuntza-gastuak: 1.832,25 euro/taldeko/asteko.

    2. Administrazio publikoarenak ez diren euskaltegietan egiten diren egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak:

      10,79 euro/eguneko/mantenu erdia.

      26,98 euro/eguneko/mantenu osoa.

    3. Barnetegian egindako prestakuntza-ikastaro, egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak: 519,32 euro/taldeko/eguneko.

  3. Administrazio publikoetako langileen taldeetan sartzen ez diren ikasleak:

    1. Ikastaroak euskaltegi publikoetan: 8,22 euro/ikasleko/orduko.

    2. Ikastaroak euskaltegi pribatuetan:

      Lurraldeetako hiriburuetan: 5,79 euro/ikasleko/orduko.

      Gainerako herrietan: 4,43 euro/ikasleko/orduko.

  4. Barnetegietan egiten diren ikastaroetako matrikulak:

    2 edo 3 asteko (eta 90 orduko) ikastaroak: 914,42 euro/ikastaroko.

    4 asteko edo hilabeteko (eta 120 orduko) ikastaroak: 1.234,45 euro/ikastaroko.

  5. Hizkuntz trebakuntzarako ikastaroen koordinazio eta jarraipenei dagozkion gastuak:

    Talde bereziak: 4,94 euro/taldeko/orduko.

    Ikasle solteak bestelako taldetan: 0,44 euro/ikasleko/orduko.

  6. Eguneko/orduko bertaratzeari buruzko datuak.

    Tarifa: 1,74 euro/ikasleko hilean.

  7. Autoikaskuntza-sistemak.

    1. Hizkuntz prestakuntza lanpostuan bertan:

      Autoikaskuntza-sistemaren urteko lizentzia. Haren barruan izango dira: softwarea instalatzea eta eguneratzea, zerbitzu teknikoa, erabiltzeko argibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena eta tutoretza/aholkularitza saioak, urtean 8 hilabetez. Lizentziaren prezioa kontratatutako lizentzia-kopuruaren araberakoa izango da:

      Lizentzia-kopurua Urteko lizentzia

    1. 20 1.010,00 euro/lizentziako

    1. 50 900,00 euro/lizentziako

    1. 100 830,00 euro/lizentziako

      101-180 770,00 euro/lizentziako

      181-300 750,00 euro/lizentziako

      301-500 710,00 euro/lizentziako

      >501 670,00 euro/lizentziako

      Aipatu prezioak % 15ean igoko dira tutoretza/aholkularitza saioak urte osora hedatzen direnean.

      Era berean, aipatu prezioak erdira murriztuko dira baimenak 6 hilabetetik beherako indarraldia duenean.

      Mintza-saioak.

      Lantokian osatutako taldeetan: 63,64 euro/orduko/taldeko.

      Autoikaskuntza-zentroan (astean ordubete, 8 hilabete): 420,00 euro/ikasleko.

      Telefono bidez (banaka, 20 minutu astean, 8 hilabete): 630,00 euro/ikasleko.

      Zerbitzu osagarriak.

      Lizentzia finkotik mugikorrerako edo interneterako aldaketa (instalazio packa barne)): 122,00 euro/ikasleko.

      Ikasle-aldaketa (lizentzia beste ikasle bati pasatzea): 77,00 euro/ikasleko.

      Programaren erabilera, asistentzia eta aprobetxamenduaren hileroko txostena: 3,91 euro/txosteneko/ikasleko.

      Programaren erabileraren hileroko txostena: 1,38 euro/txosteneko/ikasleko.

      Tutoreek zentroa kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantokira mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

    1. Hizkuntz prestakuntza irakastegietan:

      Autoikaskuntza ikastaroko matrikula. Matrikulen prezioak ikastaroaren iraupenaren araberakoak izango dira:

      Ikasturte osoa

      (eurotan) Ikasturte erdia

      (eurotan) Udako ikastaro trinkoa

      (60 ordu) (eurotan)

      300,00 650,00 390,00

    2. Lotura-eskubideak:

      Euskaltegien erregistroan inskribatu gabeko zentrotan HABEren autoikaskuntzarako plataforma erabiltzeko urteko baimena.

    1. 20 erabiltzaile: 1.323 euro/urteko/zentroko.

      21 eta 100 erabiltzaile bitartean: aurreko prezioari urteko 66,15 euro gehituko zaio 20tik gorako erabiltzaile bakoitzeko.

      100 erabiltzaile baino gehiago: 100 erabiltzailetik gorakoek ez dute beste gehigarririk izango.

      Prezio publiko honetatik kanpo geratzen dira sarean instalatu ahal izateko plataforman egin beharreko egokitzapen-lanak, eta baita zerbitzuaren mantenu-gastuak ere.

Hona hemen Erakunde Autonomo honetako hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuen prezioak:

  1. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa eskubideak:

    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketetarako sarrera-zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa 18,00 eurokoa da deialdiko.

  2. Teknikarien laguntza frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko: 50,15 euro/lanorduko (BEZ barne).

  3. Teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

  1. Ordainketak dirutan egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluak ezarritako bitartekoetako bat erabiliz:

    1. Legezko dirua.

    2. Txekea.

    3. Kreditu- edo zor-txartelak.

    4. Banku-transferentzia.

    5. Banku-helbideratzea.

    6. Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena duen beste edozein.

      Ogasunean eskumena duen sailak baimena eman dezake aurreko paragrafoaren c), d) eta e) idatz-zatietan adierazten diren ordainketa motetan telematika bidea erabil ahal izateko. Horretarako, teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz ordainketa egin ahal izateko beharrezko betekizun eta baldintzak arautuko dira.

  2. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideen kasuan, hautagaia matrikulatzen den unean, eta finantza-erakundearen bitartekaritza bidez, egingo da prezio publiko horren ordainketa.

  3. Prezio publikoen ordainketa eskura egin ahal izango da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz, 3-6.a Donostia-San Sebastián). Dagokion fakturako datatik aurrera hiru hilabeteko epea izango du interesdunak ordaintzeko, goian zehaztutako b), c), d) eta e) idatz-zatietan adierazitako bideren bat erabiltzen denean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azal dadineko egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 4a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik