HABE

EGAko izapideak

Inoiz EGA lortzeko azterketa gainditu baduzu, HABEn eskuratu dezakezu agiria.

Nola lortu egiaztatutako mailaren agiria?

1. Sartu www.habe.euskadi.eus atarian eta, webgunearen goialdean, sakatu “HASI SAIOA” esteka.

2. Sartu erabiltzailea eta pasahitza:

Inoiz euskategiren batean ibilia bazara
Erabiltzailea: zure NAN zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: lehendik duzuna. Pasahitza ahaztu baduzu eta HABEk zure helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili. Bestela, jarri harremanetan HABErekin

Euskaltegiren batean ibili gabea bazara
Erabiltzailea: zure NAN zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: HABEn saioa hasten duzun lehendabiziko aldia bada, zure NAN zenbakia (letrarik gabe). 
* Saioa lehendabiziko aldiz hasi baduzu, pasahitz berria sortzeko eskatuko dizu sistemak. Gogoan izan “Egungo pasahitza” zure NAN zenbakia dela (letrarik gabe).

3. Sakatu “Agiriak” esteka.

4. Hurrengo pantailan, eskuratu nahi duzun agiria eskatzeko eta deskargatzeko aukera izango duzu.

5. Deskargatutako agiriak balio ofizial osoa du, eta nahi beste aldiz inprimatu daiteke. Agiriaren oinean dagoen lokalizatzaileak egiaztatzen du agiriaren balio osoa.

Azken aldaketako data: