Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 14koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2023. urterako deialdi irekia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 1062
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/14
  • Argitaratze-data: 2023/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

179/2003 Dekretuak zein 166/2019 Dekretuak xedatutakoa betez eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk interesaturik dauden herritar guztiei zuzendutako deialdiak egin ditzake urtero, HEOCen zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko.

Bestalde, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren eremuan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak HEOCen egitura eta deskribapena onartu zituen 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez. Horrek helduen euskalduntze-ikasprozesua sei mailotan antolatu zuen (A1, Hasierako erabiltzailea; A2, Oinarrizko erabiltzailea; B1, Erabiltzaile independentea; B2, Erabiltzaile aurreratua; C1, Erabiltzaile gaitua eta C2, Erabiltzaile aditua), betiere elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztuta, ekintza komunikatiboen bidez definitutako hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarrituta, euskararen berezko ezaugarriak eta ikaskuntza-testuinguruaren egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta. Ikuspegi horri jarraikiz, agindu horrek edukiak zehaztu zituen (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategiak...), bai eta ildo metodologikoak eta ebaluazio-irizpideak ere.

Halaber, 2023ko deialdiak entzumen-urritasun larria duten pertsona gorrei aukera emango die hizkuntza-trebetasunak partez egiaztatzeko, HEOCen definitutako B1 eta B2 mailetako komunikagaitasun-mailetako irakurmenean eta idazmenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 13. artikuluan araututakoaren babesean. Horrela egiaztatutako B1 eta B2 mailetako ziurtagirien balioa, unean uneko araudiaren arabera, EAEko administrazioek zehaztutakoa izango da, enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetako deialdiei dagokienez.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. HEOCen zedarritutako B1, B2, C1, eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2023ko deialdi irekia egitea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena. 2023. urtean bi azterketaldi ireki egitea, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekian.

Hirugarrena. lnteresdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2023ko otsailaren 14a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

  1. oinarria. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da HEOCen ezarritako B1, B2, C1 eta C2 mailetan euskararen komunikazio-gaitasuna egiaztatzeko 2023ko deialdi irekian aurreikusitako bi azterketa-aldietarako matrikulatutako pertsonek bete beharreko zehaztapenak ezartzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren arabera.

  2. oinarria. Deialdirako oinarrizko esparrua.

    Hurrenez hurren, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua izango dira azterketarien hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarria eta erreferentziazko barrutia.

    Horrela, HEOCen ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak II. eranskinean bildutako eduki eta ezaugarrien arabera egingo dira.

  3. oinarria. Deialdian parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Gutxienez 16 urte beteta izatea, izena eman nahi den azterketaldiko matrikula-epean.

    2. Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.

  4. oinarria. Deialdiaren egutegia.

  1. 2023an bi azterketaldi antolatuko dira, HEOCen B1, B2, C1 eta C2 mailetako euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatu ahal izateko.

  2. Bi azterketaldi hauetan parte hartzeko izena emateko epeak hauek izango dira:

    1. 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 4ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta

    2. 2023ko irailaren 7tik 13ra, biak barne, bigarren azterketaldian.

      Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean emango ditu argitara HABEk, www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez, 2023. urteko egiaztatze-prozesuetarako aurreikusitako egutegiak, matrikularen egoera ezagutzera emateko akordioa argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak aditzera emateko datak.

  3. HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldiko matrikula-epeak izan ezik.

  4. Matrikula egin eta gero, HABEren web-orri edo atarian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez-aurkeztutzat joko da eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

    1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege-mailako arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egun batera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:

      Azterketariak, proba-egunaren biharamunetik hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita bost egun baliodun, agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Alegatutako arrazoia txosten edo agiri fede-emailearen bitartez justifikatu beharko da.

      Aukera hori behin bakarrik baliatu ahal izango da.

    2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-mailako arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

      HABEk mintzamen-probak egiteko esleitutako data eta ordutegia aldatzeari dagokionez, HABEri eskatu eta hark baimendu ahal izango ditu, horretarako ezarritako epe eta prozeduren arabera.

  5. Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian finkatutako prozedurei jarraikiz. Eskabidean, arrazoiak azaldu beharko dira eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko da.

  1. oinarria. Izena ematea eta matrikularen prezioa eta ordainketa.

  1. B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailaren kasuan, azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztuko du matrikula-orrian.

  2. Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

  3. Matrikulatze-prozesua behar bezala burutu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egiteak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

  4. Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, salbuespen-kasu hauetan izan ezik:

    1. maila bereko matrikula birritan ordaindu bada;

    2. okerreko maila baterako egin bada matrikula, baina betiere itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada;

    3. aurreko deialdiaren barruan, HABEren zuzendariak azterketariak jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartu badu eta, ondorioz, egindako matrikula baliogabetu badu;

    4. matrikula-egilea proba-egunaren aurretik hiltzen bada.

  5. Matrikularen prezioari dagokionez, HABEk ematen dituen zerbitzuen prezio publiko finkatuak aplikatuko dira; alegia, unean-unean indarrean dagoen araudiari jarraituz matrikulazio-aldi bakoitzean aplikagarriak diren prezioak. Aldi bakoitzeko prezio horiek www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

  6. Azterketaria euskararen komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango da deialdi irekiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

  7. Deialdi irekian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du inolako matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean.

  8. Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetan bildutako irizpide eta prozedura guztiak berariaz onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen du azterketariak.

  1. oinarria. Matrikularen egoera.

    Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, matrikularen egoera ezagutzera emateko erabakia argitaratuko da www.habe.euskadi.eus web-orrian. Azterketari bakoitzak bere pasahitz pertsonala erabiliz www.habe.euskadi.eus web-orritik sarbide izango du informazio horretara eta ikusgai izango du norberari dagokion matrikula zertan den (onartu den edo ez den onartu).

  2. oinarria. Egoera espezifikoak.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, HABEk beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko baina betiere probaren edukia desitxuratu gabe eta exijitzen den gaitasun-maila jaitsi edo murriztu gabe.

    Gaitasun-proba behar bezala egokitu ahal izateko, interesdunak HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera azterketaldirako matrikula egiteko garaian. Desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez justifikatzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Halaber, dokumentazioaren konpultsa aurkeztu beharko du HABEren egoitzetako batean, zazpi egun naturalean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Aurkeztutako eskabideen aurrean, HABEk azterketaren denbora nahiz baliabide materialak egokituko dizkie eskabidea egin duten azterketariei, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan edota gaitasun-probok burutuko diren egunean indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz.

    Entzumen- eta mintzamen-gaitasuna nabarmen eta etengabe mugaturik duten pertsonek, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta baldin badute arrazoi horiengatik, B1 eta B2 mailetako irakurmeneko eta idazmeneko hizkuntza-trebetasunak partzialki egiaztatzeko aukera izango dute, matrikula egiteko unean matrikularen prezioa % 50 murriztuta. Zatikako gaitasun-proba gainditzeko, beharrezkoa izango da trebetasun horiek gainditzeko ezarrita dauden gutxieneko kalifikazioak erdiestea.

  3. oinarria. Gaitasun-probetako atalen ezaugarriak, antolamendua, ebaluazio-irizpideak eta kalifikazioa.

  1. Gaitasun-mailak ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko komunikagaitasuna balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz adierazteko trebetasuna, bestetik.

  2. Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.

  3. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. HEOCen Ebaluazio-irizpideak eta eskalak atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazten du azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna. Maila bat gainditzeko, lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

    Nolanahi ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edonola ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

  4. Egiaztatze-jarduerak Interneteko konexiorik gabe egingo dira, eta gailu elektronikoek eskain ditzaketen edukietarako sarbiderik izan gabe (telefonoak, ordenagailuak, argazki- kamerak, soinu-grabagailuak, haririk gabeko entzungailuak, irakurgailuz hornituriko erlojuak, ikus-entzunezko edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek...).

  5. Idazmen-probetan, idazkera irakurtzeko modukoa izango da, eta kaligrafia ulertzeko modukoa. Mintzamen-proban, berriz, argi ahoskatuko da eta zuzen ebakiko dira hitzak.

  6. Idazmen- zein mintzamen-proba egitean, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

  1. oinarria. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

  1. Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

    Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte, eta euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.

    Mintzamena neurtzeko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta hitz-jarioa erakuts dezake, betiere egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Horrelakoetan, aztertzaileek azterketarion hizkuntza-erabilera horiek aintzat hartu eta balioetsiko dituzte azken emaitza jartzean.

  2. Anonimotasuna.

    Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, tutoreek zein ebaluatzaile adituek, zuzenketa anonimoa bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urteetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak aurkeztu beharko du bere abstentzioa azterketaldia antolatzeko garaian. Mintzamen-proba egiteko ere, irakasle izan ez dituen aztertzaile batzuekin arituko da azterketaria. Antolaketa-irizpide ezohikoak direla-eta, ezinezkoa baldin bada eta irakaslea epaimahaian aztertzaile moduan aritzea saihetsezina den kasuetan, azterketariari jakinaraziko zaio proba hori beste aztertzaile batek kalifikatuko duela.

  3. Irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa eta kalifikazioa.

    Gaitasun-probaren atal hauen zuzenketa izendatutako aztertzaileen artean egingo da, ebazpen honen II. eranskinera bildutako irizpideen arabera, eta emaitzak akta batean bilduko dituzte kalifikazio-proposamen gisa.

    Irakurmen-proba eta idazmen-proba batera zuzenduko dituzte aztertzaileek, eta entzumen-proba mintzamen-probarekin batera.

    Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzentzeko.

    Azterketok, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

  4. Idazmen-probaren zuzenketa.

    1. Idazmen-proba bina aztertzailek, gutxienez, zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute kalifikazio-fitxa banatan. Kalifikazioari buruzko oharrak fitxa horietan jasoko da, azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Idazmen-proban maila bakoitzerako eskatutako gutxieneko hitz-kopuruari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu kalifikazioa ematerakoan:

      Azterketariak eskatzen den gutxieneko hitz-kopurua idatzi badu eta mailari dagozkion irizpideak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatzen den gutxieneko hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, parametro hauen arabera:

      (Ikus .PDF)

      Bestalde, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

    3. Idazmen-proba berariazko aplikazio informatiko baten bidez banatuko zaie aztertzaile, ikertzaile zein tutoreei, euskarri digitalean.

    4. Idazmen-proba zuzentzeko prozedura:

      Zuzenketa anonimoa egingo da, jarduketa guztietan itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, ebazpen honen II. eranskinean HABEren zuzendariak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

      Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa Gai gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba Gai gisa balioetsiko da.

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa Ez gai gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba Ez gai gisa balioetsiko da.

      Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba Gai gisa kalifikatzen badu eta besteak Ez gai gisa, probak tutore edo ebaluatzaile aditu baten irizpena jasoko du.

  5. Mintzamen-proba zuzentzeko prozedura.

    1. Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Zuzenketari buruzko informazioa fitxa horretan bilduko dira, azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa egingo dute tutore edo ebaluatzaile adituek. Tutore edo ebaluatzaile horiek ofizioz ebaluatuko dute proba, eta kasuan kasuko epaimahaiari bidaliko diote beren irizpen arrazoitua.

    3. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri gisa eta aztertzaileen ikerketa eta prestakuntza lana sendotzeko.

  6. Bateratze-saioak.

    HEOCen ageri denari jarraikiz, ebaluatzaileen gaikuntza-maila zabaltzeko eta sendotzeko, irizpide objektiboak eta berdinak erabiltzeko eta ebaluazio-prozesuari zehaztasuna eta bermea emateko, ebaluazio-irizpideen inguruko bateratze-saioak antolatuko ditu HABEk. Aztertzaileek bateratze-saiook egin beharko dituzte HABEren 2023ko egiaztatze-deialdietan jarduteko.

    B1, B2, C1 eta C2 mailetako bateratze-saioak mailaz maila antolatuko dira eta aurrez aurre edo online teknologiak baliatuz egingo dira.

  1. oinarria. Egiaztatze-prozesuaren emaitzak onartzea.

    Mailaz mailako epaimahaiek aztertzaile, tutore edo ebaluatzaile adituek egindako balorazioak aztertuko dituzte, probei dagozkien emaitzak onartuko dituzte, hala badagokio, eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

    Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEren zuzendariari aurkeztuko dizkio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. oinarria. Emaitzak argitaratzea.

    Azterketa Batzordeak emaitzak ezagutzera emateko erabakia argitaratuko du HABEren www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian, egutegian zehaztutako datetan. Gainera, emaitzak mailaz maila eta trebetasunez trebetasun erakutsiko ditu. Azterketari bakoitzak bere pasahitz pertsonala erabiliz www.habe.euskadi.eus web-orri edo ataritik sarbide izango du informazio horretara eta ikusgai izango du norberari dagokion emaitza.

  3. oinarria. Ziurtagiriak.

    Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du, www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian norberaren sarbidea eta Ziurtagiriak aukera baliatuz.

  4. oinarria. Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak.

  1. Erreklamazioak.

    Honako gai hauei buruz aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak:

    Batetik, matrikularen egoera dela eta.

    Bestetik, azterketa egunean edo azterketa-lekuan, antolaketaren eremuko jarraibideetan hutsegiterik izan baldin bada, gorabehera edo intzidentzia praktiko materialak direla eta.

    Erreklamazioa aurkeztu ahal izango da bai paperean Zuzenean arretagunean, postaz edota HABEren egoitzetan, bai telematikoki (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan identifikazio sistema egoki bidez, hau da, BakQ edo NAN elektronikoz). Ahal bada, bide telematikoa lehenetsiko da.

  2. Kalifikazioak berrikusteko eskaerak.

    Azterketariak HABEn eskatu ahal izango du idazmen- eta mintzamen-probetan lortutako kalifikazioa berrikusteko, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Berrikusteko eskariek nahikoa funts edo oinarri izan behar dute, hau da, ondo arrazoituta eta trebetasunez trebetasun adieraziko dituzte beren motibazioak.

    Erreklamazioak zein kalifikazioak berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu nahitaez:

    Erreklamatzailearen edota eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako posta-helbidea eta helbide elektroniko bat.

    Nortasun-agiriaren zenbakia.

    Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.

    Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

    Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

    Erreklamaziogilearen edota kalifikazioa berrikusteko eskaera egiten duen azterketariaren izenpea.

    Erreklamazioak edo/eta emaitzak berrikusteko eskabideak hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, onartutako pertsonei buruzko erabakia hartu, azterketa-proba egin edota azterketa-eguna izan edota proben emaitzak HABEren web-orri edo atarian (www.habe.euskadi.eus) ezagutzera eman eta hurrengo egunetik aurrera.

    Erreklamazioen edota berrikusteko eskaeren erantzunei buruzko erabakia www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian argitaratuko da.

  3. Gora jotzeko errekurtsoak.

    Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HABEren zuzendari nagusiari, aurreko erantzunen inguruko erabakia HABEren web-orri edo atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

    Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendari nagusiak errekurtsoaren mamiari buruzko txostena eska diezaioke lurralde-arduradunari, mailaz mailako epaimahaiburuari edota Azterketa Batzordeko buruari.

    Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska dezake.

    Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira.

    Edozein modutan, erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek eta gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako prozeduren izapidetza eta egutegia.

  1. oinarria. Informazioa, online tramitazioa eta argibide-eskaerak.

    Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta kalifikazioen berrikuste eskaerei eta administrazio-errekurtsoen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

    Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus web-orri edo ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta elektronikoa baliatuko du ebazpen honen oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

  2. oinarria. Espedienteak ikusteaz.

    Azterkariak www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian izango ditu kontsultagai idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak, eskuragai bere idazmen-proba eta entzungai baita bere mintza-saioa ere.

  3. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

    Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak, bai eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak ere, Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJE) sartuko dira, Euskara-mailak egiaztatzeko deialdi irekiak eta Ikasleen dirulaguntzak deituriko tratamendu jardueretan edo horien ordezkoetan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Datuak Babesteari buruzko Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, ondoren zehazten diren helburuetarako:

    Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzeko.

    Euskararen ezagutzaren egiaztatze-agiriak HABEren erregistroan inskribatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluan dioenari jarraikiz.

    Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helarazteko, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenenak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan gauzatu behar dira.

    HABEren zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

    Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xede bat gauzatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

    Interesdunek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta beren datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

    Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

    Egiaztatze-prozesua amaitu eta gero, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko egindako probak prestakuntza-helburuetarako, ikerketa-lanetarako edota estatistikarako erabili ahal izango ditu HABEk betiere probok barneratuta dituzten datu pertsonalak disoziatu ondoren, indarrean dagoen legediak agintzen duen moduan.

  4. oinarria. Jarduketak isilpean gorde beharra.

    Egiaztatze-deialdian parte hartuko duten aztertzaile, ikertzaile, tutore, maila bakoitzeko epaimahaikide, lurralde-batzordeetako kide eta zein Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea egiaztatze-prozesuan beren funtzioa betetzeagatik parte hartzen duten alderdiekin zerikusia duten gertakari, dokumentu, kalifikazio-proposamen, deliberazio eta egoerei buruzko sekretua.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

    HEOC ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduan, Ebaluazioari buruzko atalean, zehaztutako ebaluazio-irizpideak eta -eskalak izango dira B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko diseinatutako proben esparruan aplikatutako azken ebaluazioaren oinarria.

  2. Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua eta kalifikazioak.

    B1 maila: erabiltzaile independentea.

    Entzumen-proba:

    Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur.

    Testua entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du. Testuak maila honetako ekintza komunikatiboen adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotako grabazioak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...), HEOCn B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

    Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta emango zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horretarako, teknika hauek erabiliko dira:

    1. Erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, bikoteak lotzea edo osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta

    2. erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze-testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 lortu beharko dira, gutxienez. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 25 minutu ingurukoa izango da.

      Mintzamen-proba:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta zenbait gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak hamar minutu izango ditu aurkeztu beharreko gaia prestatzeko, eta, gutxienez, bi minutu inguru hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, aurrez emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu, bi minutu eta erdi azterketari bakoitzeko.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) hitz-jarioa eta ahoskera zuzenak diren; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testutik informazioa ateratzea eskatuko zaio, eta testuaren ulermen orokorra edo zati batekoa ebaluatuko da. Testuak maila honetako ekintza komunikatiboen adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen arteko gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, testu deskribatzaileak...), HEOCen B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira, gutxienez. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 35 minutu ingurukoa izango da.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, 140 hitzeko testu bat, gutxienez, edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin batean (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu kalifikazioa emateko:

      Azterketariak eskatutako gutxieneko hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Idazmen-proba ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) erabilitako hizkuntza-baliabideen zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Testuaren izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 30.

      Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; hitz-jarioa, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      B2 maila: erabiltzaile aurreratua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testuak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak), izan komunikabideetatik jasotako grabazioak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak, kantak, bertsoak...), HEOCen B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta emango zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horretarako, teknika hauek erabiliko dira:

    1. erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, bikoteak lotzea edo osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta

    2. erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze-testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 25 minutu ingurukoa izango da.

      Mintzamen-proba:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatu beharko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak hamar minutu izango ditu bigarren atal hau prestatzeko, eta, bi minutu inguru hitz egitea eskatuko zaio, gutxienez.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, aurrez emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu (bi minutu eta erdi azterketari bakoitzeko).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) hitz-jarioa eta ahoskera zuzenak diren; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Emandako testutik informazioa ateratzeko eskatuko zaio, eta ulermen orokorra eta zati batekoa ebaluatuko da. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), HEOCen B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 45 minutu ingurukoa izango da.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak 200 hitzeko testu bat, gutxienez, edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu kalifikazioa emateko:

      Azterketariak eskatutako gutxieneko hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) erabilitako hizkuntza-baliabideen zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Testuaren izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; hitz-jarioa, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai / Ez gai.

      Idazmena: Gai / Ez gai.

      Entzumena: Gai / Ez gai.

      Mintzamena: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      C1 maila: erabiltzaile gaitua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko zenbait testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu.

      Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, kantak eta bertsoak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...), HEOCen C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta emango zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horretarako, teknika hauek erabiliko dira:

    1. Erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, bikoteak lotzea edo osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta

    2. erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze-testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 lortu beharko dira, gutxienez, Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 30 minutu ingurukoa izango da.

      Mintzamen-proba:

      Probak bi atal izango ditu:

    1. Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (egoera psikologikoen, izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, inkestak...), C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin batean (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hau prestatzeko, testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

      Azterketariak hogei minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta bost minutuz hitz egitea eskatuko zaio aztertzaileen aurrean. Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    2. Elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Bat-bateko elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo ditu (bost minutu azterketari bakoitzeko).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) hitz-jarioa eta ahoskera zuzenak diren; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra eta partziala, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hau da, komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek ariketa-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, egia/gezurra erakoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (dibulgazio-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), HEOCen C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera ebaluatzeko. Horretarako, ariketa hauei erantzutea eskatuko da: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 60 minutu ingurukoa izango da.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat, gutxienez, edo 180 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (dibulgazio-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...), C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin batean (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu kalifikazioa emateko:

      Azterketariak eskatutako gutxieneko hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) erabilitako hizkuntza-baliabideen zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 90 minutu ingurukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Testuaren izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      C2 maila: erabiltzaile aditua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak gai orokorreko eta 4-5 minutu inguruko luzera duen testu grabatua, euskara batuan nahiz euskalkietan, bitan entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko 50-80 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...), HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Entzumena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da:

    1. zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta

    2. egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 lortu beharko dira, gutxienez.

      Iraupena, aldiz, eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, 40 minutu ingurukoa izango da.

      Mintzamen-proba:

      Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika, historia-kontakizuna...), C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin batean (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) hitz-jarioa eta ahoskera zuzenak diren; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

      Azterketariak 30 minutu izango ditu egitekoa prestatzeko, eta 10 minutu inguru proba egiteko.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, 350-450 hitz inguru dituen testua irakurriko du, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, dibulgazio-artikulua...), HEOCen C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 lortu beharko dira, gutxienez.

      Iraupena, aldiz, eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta 40 minutu ingurukoa izango da.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 400 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (dibulgazio- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin batean (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu kalifikazioa emateko:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) erabilitako hizkuntza-baliabideen zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira, gutxienez. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea. Ebaluazio-irizpide baten araberako azterketariaren emaitza Ez gai bada, honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Probaren iraupena 2 ordu eta 20 minutu ingurukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Testuaren izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

      Kalifikazioak eta emaitzak:

    1. C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.