Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko 2023. urterako HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza (HOBE) deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1318
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

179/2003 Dekretuak zein 166/2019 Dekretuak xedatutakoa betez eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk, urtero, deialdiak egin ditzake HEOCean zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko, interesaturik dauden herritar guztientzat.

Bestalde, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren barruan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak HEOCaren egitura eta deskribapena onartu zituen 2015eko uztailaren 22ko agindu baten bidez. Curriculum horrek helduen euskalduntzeko ikasprozesua sei mailotan antolatu zuen: A1, Hasierako erabiltzailea; A2, Oinarrizko erabiltzailea; B1, Erabiltzaile independentea; B2, Erabiltzaile aurreratua; C1, Erabiltzaile gaitua, eta C2, Erabiltzaile aditua. Betiere, elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua, hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua, ekintza komunikatibotan definitua eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitua. Ikuspegi horiei jarraikiz, agindu horrek zehaztu ditu mailaz mailako helburuak, ildo metodologikoak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategiak...).

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta egiaztatzegintzan, gizarteko beste esparru batzuetan bezalaxe, nabarmen areagotzen ari da IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, eta, hori ikusita, HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza) izeneko egiaztatzegintza-sistema prestatu du HABEk, HEOCean zedarritutako euskararen komunikagaitasun mailen egiaztatzegintza-prozesuak errazteko eta haiek gaur egungo testuinguru digitalera egokitzeko asmoz.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. HEOCean zedarritutako B2, C1, eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2023ko HOBE deialdia egitea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena. lnteresdunei jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2023ko martxoaren 8a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

  1. oinarria. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutakoaren arabera, 2023. urterako HOBE bidezko azterketaldien zehaztapenak egitea HOBE deialdian matrikulatzen direnek HEOCean zedarrituta dauden B2, C1 eta C2 mailetan euskaraz komunikatzeko gaitasuna dutela egiazta dezaten.

  2. oinarria. Deialdirako oinarrizko esparrua.

    HEOCa eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua (HEEMB) izango dira azterketariaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta barruti, hurrenez hurren.

    Horrela, HEOCko B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko gaitasun-probak HEOCean zedarritutako ebaluazio-irizpideetara eta II. eranskineko edukietara bilduko dira.

  3. oinarria. Deialdian parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

    1. Gutxienez 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikula-epean.

    2. Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.

  4. oinarria. Deialdiaren egutegia eta ezaugarriak.

  1. HABEk www.habe.euskadi.eus webgunean argitaratuko ditu HOBE deialdiaren ezaugarriak, azterketa-egunak baino hilabete lehenago.

  2. Deialdian izena emateko eta ordaintzeko epeak dagokion azterketaldiko lehen probak egin baino hilabete lehenago argitaratuko dira HABEren webgunean.

  3. Deialdian parte hartzeko eskainiko den plaza kopurua mugatua izango da, eta azterketaldi bakoitza webgunean iragartzearekin batera zehaztuko da, probak egiteko tokiekin eta datekin batera.

  4. Deialdian parte hartzeko eskariak matrikulazioa egiteko ordenaren arabera onartuko dira, eskainitako plaza kopurura iritsi arte.

  5. HOBE deialdian, lehenik entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da, mailako epaimahai baten aurrean.

  6. HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza horiek aintzat hartuta, aukera egongo da egun bakarrean azterketa-proba bat baino gehiago egiteko. Halaber, HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gertatzen diren gorabeheren arabera, azterketaldiko matrikula-epeak izan ezik.

  7. Matrikula egin eta gero azterketaria azterketa-lekura ez bada agertzen HABEren webgune edo atarian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean, ez-aurkeztutzat emango da eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

    1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu edota lege-xedapenez babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere baldintza hauek betez gero:

      Azterketariak, proba-egunaren biharamunetik hasita, hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta, proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bost egun baliodun agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako arrazoia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabe batez frogatu beharko du.

      Aukera hori behin bakarrik baliatu ahal izango da.

    2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-xedapenez babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldi batean jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

      Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak, eta HABEk baimendu, jarritako epe eta jarraibideen barruan.

  8. Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian finkatutako prozedurei jarraikiz, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan.

  1. oinarria. Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa.

  1. B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko, www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian eman beharko da izena, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailaren kasuan, azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztuko du matrikula-orrian.

  2. Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-entitateetan (Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa) - Laboral kutxa - CaixaBank - Banco Santander - BBVA - SabadellGuipuzcoano - Rural Kutxa - Beste erakundeen txartelak - Abanca - Bizum - MiPago Wallet), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

  3. Matrikulatze-prozesua osatutzat joko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egiteak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

  4. Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, lau kasu hauetan itzuliko da:

    1. okertuta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada;

    2. okerreko maila baterako egin bada matrikula, baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada;

    3. azterketariak aurreko deialdi bati jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendari nagusiak, eta, ondorioz, egindako matrikula baliogabetu badu;

    4. matrikulatutako azterketaria proba egiteko egunaren aurretik hiltzen bada.

  5. Matrikularen ordainari dagokionez, azterketaldi bakoitzaren matrikula-epealdia hasten denean, HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak aplikatuko dira, eta horiek finkatzeko aldi bakoitzean indarrean dagoen araudia baliatuko. Unean uneko zenbatekoak www.habe.euskadi.eus webgune edo atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

  6. Azterketariak euskarazn komunikatzeko gaitasuna egiaztatzeko maila bakar batean egin dezake matrikula deialdi irekiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

  7. HOBE deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du inolako matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean.

  8. Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetara bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

  1. oinarria. Matrikularen egoera.

    Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, matrikularen egoera ezagutzera emateko akordioa argitaratuko da www.habe.euskadi.eus webgunean. Azterketari bakoitza, bere pasahitza erabiliz, www.habe.euskadi.eus webgunetik sartu ahal izango da informazio horretara, eta ikusgai izango du norberari dagokion matrikula zertan den (onartu den edo ez den onartu).

  2. oinarria. Berariazko egoerak.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota balioetsi beharreko gaitasun-maila murrizteke.

    Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera, eta, duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez justifikatzeaz gain, zer egokitzapen eskatzen duen azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, eta abar), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Halaber, aurkeztutako agiria zazpi egun natural igaro baino lehen konpultsatu beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Eskari horiek ikusita, HABEk denbora eta baliabideak egokituko ditu behar bereziak dituen azterketariarentzat, betiere Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok egingo diren egunean indarrean dagoen arautegiari jarraikiz.

  3. oinarria. Gaitasun-proben ezaugarriak, antolamendu-modua, ebaluazio-irizpideak eta atalez ataleko kalifikazioa.

  1. Gaitasun-mailak ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko komunikagaitasuna balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz eta idatziz aditzera emateko duena, bestetik.

  2. Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.

  3. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. HEOCaren Ebaluazio-irizpideak eta eskalak atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazten du azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna. Maila bat gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

    Nolanahi ere, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edonola ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

  4. Egiaztatze-prozesuko jardunak gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, edozein soinu-grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakur-tresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek...) edukietarako eskaintzen duten sarbiderik izan gabe eta Interneterako konexiorik gabe egin behar dira.

  5. Mintzamen-probetan, argi ahoskatuko da eta zuzen ebakiko dira hitzak.

  6. Idazmen- zein mintzamen-proba egitean, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

  1. oinarria. Gaitasun-probak zuzentzeko prozesua.

  1. Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

    Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte, eta, betiere, euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.

    Ahozkotasuna neurtzeko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, baldin eta egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Honelakoetan, aztertzaileek azterketarion gaitasun- eta jariotasun-maila hori aintzat hartu eta balioetsiko dute azken emaitza jartzean.

  2. Anonimotasuna.

    Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, ikertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urteetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian. Mintzamen-proba balioesteko, azterketariak irakasle izan ez dituen aztertzaile batzuekin arituko da, eta ezohiko egoeretan, hori ezinezkoa denetan, hai da, irakaslea epaimahaian aztertzaile moduan aritzea saihetsezina den kasuetan, azterketariari jakinaraziko zaio jarduera hori beste aztertzaile batek kalifikatuko duela.

  3. Irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa eta kalifikazioa.

    B2 eta C1 mailetan, gaitasun-probaren atal hauek automatikoki zuzenduko du HOBE sistemak; C2 mailan, berriz, izendatutako aztertzaileen artean egingo da, ebazpen honen II. eranskinera bildutako irizpideen arabera, eta emaitzak akta batera bilduko dituzte, kalifikazio-proposamen gisa.

    Ezinbesteko baldintza izango da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

    Azterketok HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

  4. Idazmen-probaren zuzenketa.

    1. Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute kalifikazio-fitxa banatan. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Idazmen-proban maila bakoitzerako eskatutako hitz kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, taula honetan zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz kopurua gutxi gorabeherakoa da, eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz kopurua maila bakoitzeko epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen barruan.

    3. Idazmen-proba berariazko aplikazio informatikoaren bidez banatuko zaie aztertzaile, ikertzaile zein tutoreei, euskarri digitalean.

    4. Idazmen-probaren zuzenketaren jardunbidea:

      Zuzenketa anonimoa egingo da, aldiro itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, ebazpen honen II. eranskinean HABEren zuzendari nagusiak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

      Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa Gai gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba Gai gisa balioetsiko da.

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa Ez gai gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba Ez gai gisa balioetsiko da.

      Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba Gai gisa kalifikatzen badu eta besteak Ez gai gisa, probak ebaluatzaile ikertzaile baten irizpena jasoko du.

  5. Mintzamen-probaren zuzenketaren jardunbidea.

    1. Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa egingo du tutore edo ikertzaile batek. Tutoreak edo ikertzaileak irizpen propioa eman eta gero, jarritako emaitzen proposamena epaimahaiaren eskura jarriko du.

    3. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.

  6. Bateratze-saioak.

    HEOCean ageri denari jarraikiz, ebaluatzaileen gaikuntza-maila zabaltzeko eta sendotzeko, irizpide objektiboak eta berdinak erabiltzeko eta ebaluazio-prozesuari zehaztasuna eta bermea emateko, ebaluazio-irizpideen inguruko bateratze-saioak antolatuko ditu HABEk. Aztertzaileek bateratze-saiook egin beharko dituzte HABEren 2023ko egiaztatze-deialdietan jarduteko.

    B2, C1 eta C2 mailetako bateratze-saioak mailaz maila antolatuko dira eta aurrez aurre edo online teknologiak baliatuz bideratuko.

  1. oinarria. Egiaztatze-prozesuaren emaitzak onartzea.

    Mailaz mailako epaimahaiek aztertzaile, ikertzaile eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte; probei dagozkien emaitzak onartuko dituzte, hala badagokio, eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

    Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEren zuzendari nagusiari aurkeztuko dizkio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. oinarria. Emaitzak argitaratzea.

    Azterketa Batzordeak, egutegian zehaztutako datetan, emaitzak ezagutzera emateko akordioa argitaratuko du HABEren www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian. Gainera, emaitzak ikusgai jarriko ditu mailaz maila eta trebetasunez trebetasun. Azterketari bakoitza bere pasahitza erabiliz www.habe.euskadi.eus webgune edo ataritik sartu ahal izango da informazio horretara, eta ikusgai izango du norberari dagokion emaitza.

  3. oinarria. Ziurtagiriak.

    Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian, norberaren sarbidea eta Agiriak aukera baliatuz.

  4. oinarria. Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak.

  1. Erreklamazioak.

    Honako gai hauei buruz aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak:

    Batetik, matrikularen egoera dela eta.

    Bestetik, azterketa egunean edo azterketa-lekuan, antolaketaren eremuko jarraibideetan hutsegiterik izan baldin bada, izandako gorabehera edo intzidentzia praktiko materialak direla eta.

    Erreklamazio hori aurkeztu ahal izango da bai paperean Zuzenean arretagunean, postaz edota HABEko egoitzetan eta bai telematikoki (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan identifikazio-sistema egoki bidez, hau da, BakQ edo NAN elektronikoz). Ahal bada, bide telematikoa lehenetsiko da.

  2. Kalifikazioak berrikusteko eskaerak.

    Azterketariak mailako epaimahaiari kalifikazioa berrikusteko eskatu ahal izango dio, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Berrikuspen eskariek nahikoa funts edo oinarri izan behar dute, hau da, ondo arrazoituta, eta trebetasunez trebetasun motibazioak adieraziko dituzte.

    Erreklamazioak zein kalifikazioak berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, azterketariak hemen azaltzen diren datu eta agiriak aurkeztu beharko ditu nahitaez:

    Erreklamatzailearen edota eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako posta-helbidea eta helbide elektroniko bat.

    Nortasun-agiriaren zenbakia.

    Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.

    Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

    Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

    Erreklamaziogilearen edota kalifikazioa berrikusteko eskaera egiten duen azterketariaren izenpea.

    Erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, onartutako pertsonei buruzko erabakia hartu, azterketa-proba egin edota azterketa-eguna izan edota proben emaitzak HABEren webgune edo atarian (www.habe.euskadi.eus) ezagutzera eman eta hurrengo egunetik aurrera.

    Erreklamazioen edota berrikusteko eskaeren erantzunei buruzko akordioa edo erabakia www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian argitaratuko da.

  3. Gora jotzeko errekurtsoak.

    Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HABEren zuzendari nagusiari, aurreko erantzunen inguruko erabakia HABEren webgune edo atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

    Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendari nagusiak lurralde-arduradunari, mailaz mailako epaimahaiaren buruari edota Azterketa Batzordeko buruari eska liezaieke errekurtsoaren mamiari buruzko txostena.

    Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

    Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira.

    Edozein modutan, erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako prozeduren izapidetzea eta egutegia.

  1. oinarria. Informazioa, online tramitazioa eta argibide-eskaerak.

    Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus webgune edo atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta kalifikazioen berrikuste eskaerei eta administrazio-errekurtsoen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

    Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus webgune edo ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta elektronikoa baliatuko du ebazpen honen oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

  2. oinarria. Espedienteak ikusteaz.

    Azterkariak www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian izango ditu kontsultagai idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak, eskuragai bere idazmen-proba eta entzungai bere mintza-saioa.

  3. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

    Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak dagokien Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJR) sartuko dira, tratamendu-jardueretan, HOBE deialdiak, Ikasleen dirulaguntzak eta Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak izenekoetan, edo horien ordez ezartzen direnetan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 araudian xedatutakoaren arabera. Fitxategi horietan jasotako datuen erabilera hemen zehazten dena izango da:

    Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzea.

    Euskararen ezagutza egiaztatzeko HABEren agirien erregistroan gordetzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluak dioenari jarraikiz.

    Deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenei emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helaraztea, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioen Hizkuntza Normalkuntzaren zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendaritzaren aurrean gauzatu behar dira.

    HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

    Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (azaroaren 25eko 29/1983 Legea, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean betetzen den xederen bat gauzatzeko, edo trataeraren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

    Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

    Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/webhabe00-edukiak/eu/

    Egiaztatze-prozesuaren ondoren, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko egindako probak prestakuntza-helburuetarako, ikerketa-lanetarako edota estatistikarako erabili ahal izango ditu HABEk betiere probok barneratuak dituzten datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen legediak agintzen duen moduan.

  4. oinarria. Jarduerak isilpean gorde beharra.

    Egiaztatze-deialdian parte hartuko duten aztertzaile, ikertzaile, tutore, maila bakoitzeko epaimahaikide, Lurralde Batzordeetako kide zein Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea egiaztatzegintzari lotutako edozein eragileri buruz beren egitekoen jardunean jakindako gertaera, ezagututako dokumentu, kalifikazio-proposamen, izandako eztabaida eta emandako egoerak.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

    B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko azterketetan, B2, C1 eta C2 mailetako ebaluazio-irizpideak eta eskalak hartuko dira oinarritzat, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren Ebaluazioa atalean jasotakoaren arabera.

  2. Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolaera eta atalez ataleko kalifikazioak.

    B2 maila: erabiltzaile aurreratua.

    Entzumen-proba:

    Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko bete beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

    Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak, kantak, bertsoak) eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

    Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira:

    1. erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta

    2. erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeko behar den neurrikoa izango da, eta, betiere, 25 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du eta gai batzuei buruzko galderei erantzun beharko die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatu beharko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak hamar minutu izango ditu bigarren atal hori prestatzeko, eta, gutxienez, bi minutu inguru hitz egiteko eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek tarteka gaiaren inguruko galderak egiten badituzte, erantzun egin beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo du (azterketari bakoitzeko, bi minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko bete beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta, betiere, emandako testutik informazioa ateratzeko. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeko behar den neurrikoa izango da, eta, betiere, 45 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, taula honetan zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Emandako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...), hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar gisa zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, lehenik entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da, mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai / Ez gai.

      Idazmena: Gai / Ez gai.

      Entzumena: Gai / Ez gai.

      Mintzamena: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      C1 maila: erabiltzaile gaitua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko zenbait testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko bete beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu.

      Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, kantak eta bertsoak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...) eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira, teknika hauek erabiliko dira:

    1. Erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta

    2. erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeko behar den neurrikoa izango da, eta, betiere, 30 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak bi atal izango ditu:

    1. Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (egoera psikologikoen, izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hori prestatzeko, testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

      Azterketariak hogei minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta bost minutuz hitz egiteko eskatuko zaio aztertzaileen aurrean. Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek tarteka gaiaren inguruan galderak egiten badituzte, erantzun egin beharko die azterketariak.

    2. Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafiko batzuez baliatuz. Bat-bateko elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo du (azterketari bakoitzak bost minutu).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko bete beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak ulertu behar ditu, eta espresuki testuan adierazten ez diren ideiak atzeman, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia atzemateko eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera mota hauek erabiliz beteko dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, egia/gezurra erakoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako ariketa hauek egiteko eskatuko zaio: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeko behar den neurrikoa izango da, eta, betiere, 60 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo 180 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, taula honetan zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 90 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Emandako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar gisa zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, lehenik entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      C2 maila: erabiltzaile aditua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak, euskara batuan nahiz euskalkietan, gai orokorreko eta 4-5 minutu inguruko testu grabatu bat entzungo du bitan, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...) eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Entzumena ebaluatzean, kontuan hartuko da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

      Iraupena, berriz, eskatutako egitekoa egoki betetzeko behar den neurrikoa izango da, eta, betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika, historia-kontakizuna...) eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

      Azterketariak 30 minutu izango ditu egitekoa prestatzeko, eta 10 minutu inguru proba egiteko.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak 350-450 hitz inguru dituen testu bat irakurriko du, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...), eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Irakurmena ebaluatzean, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

      Iraupena, berriz, eskatutako egitekoa egoki betetzeko behar den neurrikoa izango da, eta, betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 400 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...) eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Idazmen-proban eskatutako hitz kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, taula honetan zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna, eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea. Ebaluazio-irizpide baten araberako azterketariaren emaitza Ez gai bada, honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Probaren iraupena 2 ordu eta 20 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Emandako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...), hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar gisa zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, lehenik entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da, mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak eta emaitzak:

    1. C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.