Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 6koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiek 2022-2023 ikasturteko dirulaguntzen onuradun izateko ikastaro bakoitzaren hasieran talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera izan behar duten gutxieneko ikasle-kopurua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 4768
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/06
  • Argitaratze-data: 2022/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. oinarrian ezarria dauka HABEk dirulaguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduen euskalduntzegintzan jardunez, HABEk jarritako helburuak lor daitezen. Horretarako, HABEren zuzendari nagusiak ikasturte akademiko bakoitzaren hasieran dirulaguntzen deialdia egingo du.

HABEren zuzendari nagusiaren 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez, 2022-2023 ikasturtea udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegiei dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ziren. Ebazpen horren 2.2 ataleko g) letran ezarri denez, dirulaguntzen onuradun izateko euskaltegi publikoek ikastaro bakoitzaren hasieran talde bakoitzak izan beharreko gutxieneko ikasle kopurua bete behar dute, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera eta I. eranskinaren 1. puntuan jasota dagoenari jarraikiz.

Bada, euskaltegi pribatuetako, euskaltegi publikoetako, barnetegietako zein autoikaskuntza zentroetako ordezkariek irailean 2022-2023 ikasturterako matrikula-beherakada nabarmena baieztatu dute.

Araba: - % 12

Bizkaia: - % 10/12

Gipuzkoa: - % 7/10

Pandemia garaian bizpahiru aldiz aldatu behar izan zen, osasun krisialdiak eragindako alarma-egoeraren ondorioz. Oraingoan, euskalgintza sektorean, ikasleen eskariak gutxitzearen fenomenoa egiturazkoa edo epe luzekoa izan daitekeen oraindik jakin ezin badaiteke ere, fenomeno soziologiko larri honetan, irizpide berdinarekin jokatzea ulergarria izan daiteke. Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aipatutako 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpenak euskaltegiak dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gutxieneko ikasle-kopuruak aldatzeko aukera baliatzea.

HABEren arau organikoak onartu dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak araututakoari jarraikiz, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Lege Orokorrak (eta berau garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak) xedatutakoa oinarri izanik, honako hau

Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiak 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpeneko I. eranskinaren 1. puntuan aurreikusitako gutxieneko ikasle-kopurua aldatzea, hau da, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiek, udal titulartasuneko euskaltegi publikoek, 2022-2023ko ikasturteko dirulaguntzen onuradun izateko ikastaro bakoitzaren hasieran talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera izan behar duten gutxieneko ikasle-kopurua. Ondorioz, 2022ko urriaren 3tik aurrera hasitako taldeetan, honako hauek izango dira gutxieneko ikasle-kopuruak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Interesdunei jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera eman administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urriaren 6a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.