Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025 bitarteko ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 178
  • Hurrenkera-zk.: 4028
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/31
  • Argitaratze-data: 2022/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, HABEk dirulaguntza emango die Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei helduen euskalduntzegintzan burututako jarduna finantzatzeko, HABEk jarritako helburuak lor daitezen.

Ildo horretatik, 2022ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen duen eta 2021-2024 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduak, Hizkuntza Politika alorreko helburu estrategikotzat helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, besteak beste, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzak.

2021-2024 epealdiko Euskararen Agenda Estrategikoak ere bere 1.5 konpromisoan jasotzen du helduen euskalduntze-sistemaren finantzaketa indartu eta handituko dela irakasleen lan-baldintzak hobetzeko.

Bestalde, XII. Legegintzaldi honetako Gobernu Programaren 118. konpromisoaren 5. ekinbidean jasota dago helduen euskalduntze-sistemaren finantzaketa indartzea eta handitzea, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko euskaltegien finantzaketarako ohiko deialdien bidez.

Bidezkoa da, beraz, 2021-2022 ikasturtean hasitako ibilbideari jarraipena eman eta lortutako emaitzetan egonkortasuna bermatzeko, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egitea eta finantzaketa-moduluak ezartzea.

HABEren arau organikoak onartu dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, emandako eskumenez baliatuz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak araututakoari jarraikiz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta berau garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak xedatutakoa oinarri izanik,

Lehenengoa. Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025 bitarteko ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egitea eta oinarriak onartzea.

Bigarrena. Interesdunei jakinaraztea, ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2022ko abuztuaren 31.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

OINARRIAK

  1. oinarria. Helburua eta zuzkidura ekonomikoa.

  1. Oinarri hauen helburua da 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako (2022ko urria eta 2025eko iraila bitartean) euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

  2. Dirulaguntza hauetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira, guztira 90.024.000,00 euro, honela banatuta ikasturteka eta ekitaldika:

    Ikasturteka:

    2022-2023 ikasturtean, 28.045.000,00 euro.

    2023-2024 ikasturtean, 30.008.000,00 euro.

    2024-2025 ikasturtean, 31.971.000,00 euro.

    Ekitaldika:

    2022. urtean, 6.029.675,00 euro.

    2023. urtean, 27.626.821,00 euro.

    2024. urtean, 29.511.864,00 euro.

    2025. urtean, 26.855.640,00 euro.

  1. oinarria. Onuradunak.

  1. Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak edo horiek eratutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak.

  2. Honako hauek dira eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

  1. Baldintza orokorrak.

    1. HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.

    2. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea.

    3. Dirulaguntza-eskabidea zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskabidearekin batera, 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

    4. Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte, eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

  2. Bestelako baldintzak.

    1. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea (uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.).

    2. Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua betetzea.

    3. Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak xedatutakoa betetzea baldintza hauei dagokienez: jarduera akademikoa, irakaskuntza lokalak, irakasleak eta material didaktikoa.

      Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera.

    4. Ikasleek matrikula finantza-entitate baten bitartez ordaindu beharko dute, eta, gutxienez, zenbateko osoaren herena, ikastaroa hasi eta 10 laneguneko epearen baitan. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.

    5. Euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek gorde egingo dituzte ikasleen matrikulen transferentzien ordainagiriak.

    6. 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako HABEren zuzendariak ematen dituen jarraibideak bere osotasunean betetzea. Gainera, helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri. Berri ematean, bermatu egingo dira ikasleen datu pertsonalen babesa.

    7. Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, deialdi honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte. Hala ere, ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak betetzeko, I. eranskineko zenbait ikastaro-modulu HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez aldatu ahal izango dira.

    8. Euskaltegiek diruz lagungarria den jarduerari buruzko informazioa bidali beharko dute HABEra, honek adierazitako euskarri eta epeetan, eta bereziki:

      Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

      Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

      Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.

      Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.

      Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).

  3. oinarria. Eskabideen aurkezpena, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

  1. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, dirulaguntza-eskabideak, izapideak eta beharrezko dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

    (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1045508).

    Identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak. Era berean, eskabidea elektronikoki ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da, eta horretarako ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Hirugarrenen alta edota aldaketa ere elektronikoki izapidetu beharko da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros

  2. Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2022ko urriaren 31 bitartekoa izango da.

  3. Aurkeztu beharreko dokumentuak.

    1. Eskabidea. Eskabidea egin beharko da ebazpen honen III. eranskinean atxikitutako agiria telematikoki betez.

    2. Deialdiak hartzen dituen ikasturte bakoitzean egun osoko jarduera duen irakaslearen ordainsaria, emango dituen eskola-orduen kopurua eta antzinatasuna berezita ordainduko zaion ala ez biltzen duen agiria (Ordainsariak_2225 fitxategia egoitza elektronikoan). Euskaltegi pribatu homologatuak edo autoikaskuntzarako zentroak egun osoko jarduera baina ordainsari edota eskolaordu kopuru desberdinak dituzten irakasleak baditu, horiek guztiak zehaztuko ditu eskabidean.

    3. 2022-2023 ikasturterako plana. Hurrengo ikasturteetarako planak aurkezteko azken egunak honako hauek izango dira: 2023-2024 ikasturtekoa 2023ko urriaren 31, eta 2024-2025 ikasturtekoa 2024ko urriaren 31.

    4. Zerga zein Gizarte Segurantza arloko betebeharrak HABEk ofizioz egiaztatzearen aurka agertuz gero, hauek egunean dituela ziurtatzen duten dokumentuak.

  4. oinarria. Aurkeztutako eskabidearen akatsak eta hutsuneak zuzentzea.

    Eskabideak akatsak edota hutsuneak baditu, hamar laneguneko epea emango da hauek zuzentzeko.

  5. oinarria. Dirulaguntzen esleipen-prozedura eta organo kudeatzailea.

    Dirulaguntzen esleipena prozedura ez da lehia printzipioaren arabera izapidetuko, baizik eta, esleipen jarraituaren arabera. Hau da, oinarri hauetako betekizunak zein baldintzak betetzen dituzten eskabide-egile guztiek jasoko dituzte dirulaguntzak, aurrekontu-partidako zenbatekoa agortu arte.

    HABEren zuzendaritza nagusiari dagokio, Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

  6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

  1. Esleipen-irizpideak.

    Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen dirulaguntza-deialdi honen esleipen-irizpideek irakasleen lan-baldintzak hobetzea dute helburu:

    1. Ikasturteko ordainsaria: honako hauek izango dira egun osoko jarduera duen irakaslearen erreferentziako ordainsariak deialdi honetarako:

      2022-2023 ikasturtean, 29.410,52 euro.

      2023-2024 ikasturtean, 31.652,13 euro.

      2024-2025 ikasturtean, 33.893,74 euro.

    2. Irakaslearen eskola-orduak: honako hauek izango dira erreferentziazko eskola-orduak deialdi honetarako:

      2022-2023 ikasturtean, 904 eskola-ordu.

      2023-2024 ikasturtean, 856 eskola-ordu.

      2024-2025 ikasturtean, 809 eskola-ordu.

      Aurreko bi parametroen arteko zatiketak (alegia, ordainsaria zati eskola-orduak) ikasturteko koefizientea emango digu. Koefiziente honek islatzen du erreferentziazko parametroen betetze-maila, eta, horixe izango da, hain zuzen ere, ordainduko den dirulaguntzaren kopuru zehatzak kalkulatzeko erabiliko dena.

      Beraz, honako hauek izango dira datozen ikasturteetarako erreferentziazko koefizienteak, erreferentziazko ikasturteko ordainsaria zati erreferentziazko irakaslearen eskola-orduak eginda:

      2022-2023 ikasturtean, 32,53 euro.

      2023-2024 ikasturtean, 36,97 euro.

      2024-2025 ikasturtean, 41,89 euro.

      Euskaltegi bakoitzaren koefizientea jakiteko, euskaltegiak berak eskabidearekin batera aurkeztutako Ordainsariak_2225 taulan baldintzarik okerrenak dituen irakaslearen datuak izango dira kontuan. Gauzak horrela, koefizienterik txikiena duen egun osoko jardueradun irakaslearen emaitza ikasturteko koefizientearekin alderatu eta haztatuko da.

    3. Jarduera-unitatea: euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek burutzen dituzten ikasteredu guztiak biltzen ditu:

      Aurrez aurreko talde-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate).

      Jardun biko tutoretza-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate).

      Autoikaskuntzako matrikulak (190 orduko matrikula 1 = 19,3 jarduera-unitate), eta iraupen gutxiagoko matrikulak proportzioan doituko dira.

      Udako barnetegi egunak (1 = 0,4 jarduera-unitate).

      Barnetegi iraunkorretako egun osoz (1 = 0,5 jarduera-unitate), erdiz (1 = 0,2 jarduera-unitate) eta ikasleak familietan (1 = 0,1 jarduera-unitate) egindako pentsio-egunak.

      Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako onartuko zaizkion jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota (2015-2016 ikasturtetik 2019-2020 ikasturtera bere ekimenez ikasteredu guztietan HABEk onartu zizkion jardueren batez bestekoak dira).

      Aipatutako abiapuntua aplikatuta, euskaltegi pribatu homologatuak edo autoikaskuntzarako zentroak deialdi honen epealdiko ikasturte bakoitzean, gutxienez, 2021-2022 ikasturteko kitapenean jasotako dirulaguntza jasoko du, deialdi honetarako irakasleen lan-baldintzak bete eta 2021-2022 ikasturteko jarduera mantentzen badu.

      2021-2022 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen kasuan, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako jarduera-unitateen kopurua onartuko da, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako taldeen orduek edo autoikaskuntzako matrikulek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten jarduera-unitateen kopurua gainditzen. Talde-ratioari dagokionez, urrian hasitako euskaltegiaren berezko ekimeneko talde onartuena izango da.

  2. Kopuru zehatzak.

    Ikasturte bakoitzaren dirulaguntzaren kopuru zehatza jarduera-unitateak eta doitutako laguntza-moduluen zenbatekoa biderkatuz kalkulatuko da onuradun bakoitzarentzat.

    Jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota.

    Laguntza-modulua HABEk jarduera-unitate bakoitzeko diruz lagunduko duen zenbatekoa da. Gehieneko eta gutxieneko laguntza-moduluak daude.

    Hauek dira laguntza-moduluen zenbatekoak ikasturteko:

    2022-2023 ikasturtean:

    Gehieneko modulua 58,34 euro, antzinatasuna barne.

    Gehieneko modulua 53,54, euro antzinatasuna kanpo.

    Gutxieneko modulua 45,28 euro.

    2023-2024 ikasturtean:

    Gehieneko modulua 62,50 euro, antzinatasuna barne.

    Gehieneko modulua 57,07 euro antzinatasuna kanpo.

    Gutxieneko modulua 45,73 euro.

    2024-2025 ikasturtean:

    Gehieneko modulua 66,66 euro, antzinatasuna barne.

    Gehieneko modulua 60,60 euro antzinatasuna kanpo.

    Gutxieneko modulua 46,19 euro.

    Aipatutako laguntza-moduluak hurrengo irizpideak jarraituz doituko dira:

    Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetako ikasturte bakoitzerako ezarria dagoen koefizientea berdindu edo gaindituz gero, gehienezko laguntza-modulua ordainduko da. Gehienezko laguntza-modulua ezberdina da antzinatasuna soldataren barruan dagoen edo ez aintzat hartuz.

    Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetako ikasturte bakoitzerako ezarria dagoen koefizientera iritsi ezean, datu errealak eta koefizientea alderatuko dira eta dagokion gehienezko laguntza-modulua ehuneko berean doituko da, betiere gutxieneko laguntza-modulua errespetatuz.

  1. oinarria. Dirulaguntzarako esleipen-ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez erabakiko dira onuradun bakoitzari, deialdiko epealdiaren ikasturte bakoitzerako eskabidearen eta 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera, onartzen zaion laguntza-modulua eta, ondorioz, bakoitzari dagokion gehieneko dirulaguntzaren kopuru zehatza.

  2. Esleipen-ebazpena 2022ko abenduaren 22a baino lehen emango da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskabidea ez dela onartua izan ulertuko da.

  3. Izapidetze elektronikoa izanik, jakinarazpena egindakotzat joko da euskaltegiak edo autoikaskuntza zentroak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean. Dena den, hamar egun naturaleko epea igaro eta gero jakinarazpena ireki ezean, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du.

  4. Euskaltegi bakoitzari egindako ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntzen esleipen-ebazpena.

  5. Betiere, onuradunen aldeko dirulaguntza-aitorpena baldintzatuta egongo da dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaituta egotera, eta hala dagokionean, dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarekin.

  1. oinarria. Beste dirulaguntzen bateragarritasuna.

  1. Deialdi honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekiko, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

  2. Gainfinantzaketa gertatzen bada, edota finantzaketa publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  1. oinarria. Dirulaguntzak ikuskatzea eta jarraitzea.

    HABEren Ikuskatzailetza arloko langile baimenduek noiznahi ikuska ditzakete euskaltegiak eta autoikaskuntzarako zentroak berauek emandako datuak egiaztatzeko, eta bertako arduradunari eska diezaiokete eskolak emateko erabiltzen dituen lokalei buruzko berriak, eta bai ikasle, ikastalde, irakasle, beste langile eta erabiltzen duten material didaktikoari buruzkoak ere.

    Ikusketan bertan jasotako informazioa, edo ikuskatzaileak gehienez ere hamar laneguneko epean euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak emateko eskatutakoa, ikusketa-aktan jaso beharko du ikuskatzaileak. Ikusketa-akta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunak eta ikuskatzaileak sinatu beharko dute.

    HABEren Ikuskatzailetzak aldian-aldian egiten dituen ikusketetan jasotako informazioa euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak HABEri ematen dion informazioarekin bat ez badator, edo deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, HABEren zuzendari nagusiari helaraziko dio akta, besterik ezean, aitortutako dirulaguntzei dagozkien ondorioak erabaki ditzan.

    Ikusketa baten ondorioz ikuskatzaileak ez-betetze bat jasoko balu, HABEren zuzendari nagusiak behin betiko erabakia hartu baino lehen, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunari ikuskatutakoaren akta helarazi beharko dio, honek 10 laneguneko epean dagozkion alegazioak egin ahal izateko.

  2. oinarria. Dirulaguntzen ordainketa.

  1. Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epeetan eta eran ordainduko dira:

    2022ko abenduan emango den esleipen-ebazpenean hiru ikasturterako laguntzak zehaztuko dira, eta ikasturte bakoitzean hiru ordainketa gauzatuko dira.

    1. 2022-2023 ikasturtea:

      Dirulaguntzen esleipen ebazpena ematen den momentuan, esleipenean ikasturte honetarako erabakitakoaren % 21,5 ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Lehen ordainketaren gehienezko muga 180.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori behar bezala zuritu eta onartutakoan, % 22 arteko aldea ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Bigarren ordainketa (% 68,5): 2023 urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapenebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

    2. 2023-2024 ikasturtea

      Lehen ordainketa (% 18,7): 2022-2023 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Bigarren ordainketa (% 71,3): 2024 urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

    3. 2024-2025 ikasturtea

      Lehen ordainketa (% 16): 2023-2024 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Bigarren ordainketa (% 74): 2025eko urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

      Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

  2. Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

  1. oinarria. Zuriketa.

    Diruz lagundutako jardueraren zuriketa deialdi honen ikasturte bakoitzaren amaieran egingo da.

    Finantzaketa publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik edo zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde publikoetatik datorrena), gehienez, diruz lagunduko den jardunaren gastu kontuaren % 70 izango da.

  1. Laguntzaren onuradunek lagundutako jarduera osoa zuritu behar dute izan dituzten sarrera eta gastu guztiak aurkeztuz eta izapide elektronikoan dagoen galeren eta irabazien formularioari jarraikiz.

    (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1045508).

  2. HABEren dirulaguntzen zuriketarako, honako sarrera hauek onartuko dira:

    1. Babestutako jardueren matrikulak: ikasleek edo euren ordezkari legalek edo tutoreek matrikula kontzeptuan ordaindutako kopuruak. Atal honetan ere, herri langileen ikastaroengatik HABEk edo beste herri administrazioek zein erakunde pribatuek edo enpresek ordaindutako matrikulak sartuko dira.

    2. Babestutako jardueren ikasmaterialak: ikasleek edo euren ordezkari legalek edo tutoreek ikasmaterialengatik ordaindutako kopuruak. Atal honetan ere, herri langileen ikastaroengatik HABEk edo beste herri administrazioek zein erakunde pribatuek edo enpresek ordaindutako ikasmaterialak sartuko dira.

    3. Babestutako jarduerengatik erakunde pribatuetatik, enpresetatik edo beste iturrietatik jasotako beste sarrerak.

    4. Deialdiaren bidez HABEtik jasotako dirulaguntza.

    5. Babestutako jarduerengatik beste herri erakundeetatik jasotako dirulaguntzak.

    6. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 30. artikuluaren arabera, funts-propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin lortutako sarrerak.

  3. HABEren dirulaguntzen zuriketarako, honako gastu hauek onartuko dira:

    1. Irakasle eta irakasle ez diren langileen gastuak. Onuradunek HABEk diruz lagundutako jarduerarekin lotura duten langile guztien zerrenda aurkeztuko dute egoitza elektronikoan dagoen formularioari jarraikiz, honako hauek adierazita:

      langileen izen-abizenak eta NANa.

      bakoitzari ordaindutakoa, ordainsari gordina eta gizarte segurantzari dagokion kopurua bereizita adieraziz.

      antzinatasuna berezita ordaindu zaion ala ez.

      izan duen jarduera-mota, eta murriztua izan bada, dagokion ehunekoa zehaztuz.

      izan duen ardura (irakasle, zuzendari, etab.).

      eman dituen eskola-orduak.

    2. Lokalen alokairuak: soilik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena...) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira. Alokatzailea erakunde publikoa denean, bankuaren bidez luzaturiko ordainagiriak onartuko dira.

    3. Barnetegi iraunkorretako pentsiotarako mantenu-gastuak eta jabari publikoko emakidei dagokien tasa.

    4. Azpiegituren garbiketa-gastuak eta mantentze-lanak.

    5. Gastu didaktikoak: klaseak ematearekin zuzenki lotuta dauden gastu arruntak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa, etab.).

    6. Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako beste edozein gastu: irakasleen formazioan (barruko zein kanpoko formazio-jarduerak), Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT), materialgintzan eta kudeaketaren hobekuntzan.

    7. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikuluaren arabera diruz lagungarria izan eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta dagoen beste edozein gastu.

      Onuradunek a) azpiatalean zehaztutako pertsonalaren zerrendaz gain, diruz lagundutako jardueraren gainerako gastu guztien zerrenda aurkeztuko dute egoitza elektronikoan dagoen formularioa betez.

  4. Halaber, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako Memoriak aurkeztu beharko ditu.

  5. Hauek izango dira oinarri honetako 1., 3.a) eta 4. puntuetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak:

    2022-2023 ikasturtea:

    lehenengo ordainketaren zuriketa: 2023ko otsailaren 20a.

    dirulaguntza osoarena 2023ko urriaren 17a.

    2023-2024 ikasturtea:

    lehenengo ordainketaren zuriketa: 2024ko otsailaren 20a.

    dirulaguntza osoarena: 2024ko urriaren 17a.

    2024-2025 ikasturtea:

    lehenengo ordainketaren zuriketa 2025eko otsailaren 20a.

    dirulaguntza osoarena 2025eko urriaren 17a.

    Hala ere, HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat jotzen badu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskabidea egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 lan eguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.

  6. Zuriketan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainerako lege-ondorioez gain.

  1. oinarria. Esleitutako dirulaguntzaren kitapena.

    Kitapena egiteko, hurrenkera hau jarraituko da:

  1. Jarduera-unitateen kitapena, euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuen kasuan.

    Deialdi honen azken ikasturtea amaitu ondoren, azken hiru ikasturteetan, hau da, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan burututako jarduera-unitateen kitapena egingo da.

    Honela egingo da jardueraren kitapena:

    1. Behin-behineko kitapena (2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak).

      Ikasturte bakoitzaren amaieran, jarduera-unitateen kitapena egingo da.

      Talde-irakaskuntzan nahiz autoikaskuntzan, ikasturtean burututako jarduera-unitate kopurua behetik nahiz goitik II. eranskineko jarduera-unitate kopuruaren % 10eko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

      Euskaltegiak, ikasturtearen amaieran, II. eranskinean esleitutako jarduera-unitate kopuruaren % 90etik beherako jarduera burutu badu, % 90etik beherako jarduera-unitate horiek gorde egingo dira, zor kontzeptu gisa, eta hauek errekuperatzeko aukera izango da epealdi osoan zehar. Dena dela, euskaltegiak berariaz eskatu ahal izango du ikasturteko zor osoaren edo zati baten kitapena. Horretarako, eskabidea egin beharko dio HABEko zuzendariari alderdi ekonomikoaren ikasturteko kitapena egin baino lehen, kontuan har dadin. Alderdi ekonomikoaren kitapenean kitatutako jarduera-unitateei dagokien dirulaguntza deskontatuko da, eta, ordutik aurrera, ez da jarduera-unitate horiek errekuperatzeko aukerarik izango epealdi osoan zehar.

      Ikasturtean burututako jarduera-unitateen batez bestekoa abiapuntuaren % 110 baino handiagoa bada, esleitutako jarduera-unitateak onartuko dira kitapenean.

      Esleitutako jarduera-unitate kopuruaren % 110etik gora soberan gauzatutako jarduera-unitateak gorde egingo dira, kreditu kontzeptu gisa, epealdi osorako, betiere II. eranskinean finkatutako erreferentziazko talde-ratioa betetzen bada.

    2. Behin betiko kitapena (2022-2025 epealdia).

      2024-2025 ikasturtearen amaieran, epealdi osoko jarduera-unitateen kitapena egingo da, dagokion doikuntza gauzatuz.

      Doikuntza horretan, epealdiko hiru ikasturteetan euskaltegiak izan dituen kreditu eta zorrak aintzat hartuko dira.

      Jarduera-unitate kopurua behetik nahiz goitik II. eranskineko jarduera-unitate kopuruaren % 10eko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

      Burututako jarduera-unitate kopurua II. eranskinean ezarritako jarduera-unitateen % 90 baino txikiagoa bada, epealdiko azken ordainketan aplikatu beharreko murrizketa, izandako jardueraren eta abiapuntuaren % 90aren arteko aldea eta onartutako laguntza-modulua biderkatzetik ateratzen den kopurua izango da.

      Burututako jarduera-unitate kopurua II. eranskinean ezarritako jarduera-unitateen % 110 baino handiagoa bada, esleitutako jarduera-unitateak onartuko dira kitapenean.

  2. Jarduera-unitateen kitapena, barnetegi iraunkorren kasuan.

    Deialdi honen azken ikasturtea amaitu ondoren, azken hiru ikasturteetan, hau da, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan burututako jarduera-unitateen kitapena egingo da. Horretarako, bereziki izango dira kontuan pandemiak edo gizartearen beste inguruabarrak giza harremanetan eta gau egonaldietan eragindako ohitura aldaketen ondorio kaltegarriak barnetegi iraunkorretan.

    Kontuan izanik pandemiak edo gizartearen beste inguruabarrak giza harremanetan eta gau egonaldietan eragindako ohitura aldaketen ondorio kaltegarriak barnetegi iraunkorretan, metodologia berezia jarraituko da eta jarduera-unitateen galerak edo beherakadak (esleitutakoekin alderatuta) abiapuntu hartuta, galera horien batazbesteko bat egingo da. Galeren batazbesteko deituko zaio parametro honi.

    Honela egingo da jardueraren kitapena:

    1. Behin-behineko kitapena (2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak).

      Ikasturte bakoitzaren amaieran, jarduera-unitateen kitapena egingo da.

      Talde-irakaskuntzan nahiz autoikaskuntzan, ikasturtean burututako jarduera-unitate kopurua galeren batazbesteko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

      Barnetegi iraunkorrak ikasturtearen amaieran, galeren batazbestekotik beherako jarduera burutu badu, galeren batazbestekotik beherako jarduera-unitate horiek gorde egingo dira, zor kontzeptu gisa, eta hauek errekuperatzeko aukera izango da deialdi honetako epealdi osoan zehar. Dena dela, barnetegi iraunkorrak berariaz eskatu ahal izango du ikasturteko zor osoaren edo zati baten kitapena. Horretarako, eskabidea egin beharko dio HABEko zuzendariari alderdi ekonomikoaren ikasturteko kitapena egin baino lehen, kontuan har dadin. Alderdi ekonomikoaren kitapenean kitatutako jarduera-unitateei dagokien dirulaguntza deskontatuko da, eta, ordutik aurrera, ez da jarduera-unitate horiek errekuperatzeko aukerarik izango epealdi osoan zehar.

    2. Behin betiko kitapena (2022-2025 epealdia).

      2024-2025 ikasturtearen amaieran, epealdi osoko jarduera-unitateen kitapena egingo da, dagokion doikuntza gauzatuz.

      Doikuntza horretan, epealdiko hiru ikasturteetan barnetegi iraunkorrak izan dituen kreditu eta zorrak aintzat hartuko dira. Horretaz gain, deialdi honetako lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da.

      Jarduera-unitate kopurua galeren batazbesteko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

      Burututako jarduera-unitate kopurua galeren batazbestekoa baino txikiagoa bada, deialdi honetako epealdiko azken ordainketan aplikatu beharreko murrizketa, burututako jardueraren eta batazbesteko galeren arteko aldea izango da. Zenbatekoari dagokionez, onartutako laguntza-modulua biderkatzetik ateratzen den kopuruan datza.

  3. Alderdi ekonomikoen kitapena, euskaltegi, zentro homologatu eta barnetegi iraunkorrentzat.

    Honela egingo da deialdi honen ikasturte bakoitzaren amaieran esleitutako dirulaguntzaren kitapena:

    Ikasturte bakoitzaren amaieran behin betiko jarduera-unitateak eta zuriketaren agiriak jasoko dira, 11. oinarrian zehaztutako kontzeptuen bitartez, kitapena egiteko. HABEren zuzendari nagusiak kitapen-ebazpen bat emango du, beharrezkoa balitz laguntza-kopuruak doituz. Aipatutako doikuntza era eta hurrenkera honetan egingo da:

    Euskaltegiak jarduera-unitateen ikasturteko zorraren kitapen osoa edo zati batekoa eskatu badu, kitatutako zorrari dagokion dirulaguntza kopurua deskontatuko zaio euskaltegiari.

    Koefizientearen aplikazioa: 6. oinarrian aipatu den koefizientearen betetze-maila. Betetzen ez bada, proportzio berean doitu egingo da esleitutako dirulaguntza.

    Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro bakoitzari esleitutako diru-kopuruak deialdi honetako 11. oinarrian zehaztutako % 70eko dirulaguntza publikoaren muga gainditzen badu, ehuneko berean doitu egingo da esleitutako dirulaguntza.

    Lagundutako jardueraren irabaziak galerak baino handiagoa badira, doitu egingo da esleitutako dirulaguntza aldea kenduz.

  1. oinarria. Onuradunaren betebeharrak.

    Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan araututako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Jarduera aurrera eramatea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

  2. Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean zuritzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eramango dela.

  3. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren arabera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituzten bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaketen informazio oro ematea. Halaber, lege horretan ezarritakoaren arabera eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren arabera, beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk, helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

  4. Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako dirulaguntzaren izaera publikoari, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.4 artikuluan araututakoari jarraikiz.

    Horretarako, laguntza-mota honen bidez diruz lagundutako egitasmo orok HABEk emandako babesaren berri adierazi beharko du egitasmoaren argitan kaleratutako euskarri guztietan, Eusko Jaurlaritzaren eta HABEren logotipo normalizatua eta HABEk diruz lagundua esaldia agerian jarriz.

  5. Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

  1. oinarria. Arau-hausteak eta ez-betetzeak.

    Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako oinarrizko xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin.

    Ez-betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere berandutze-interesekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

  2. oinarria. Datuen tratamendua.

    Dirulaguntza-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak araututakoari jarraikiz, Euskaltegien eta Autoikaskuntzarako Zentro Homologatuen Erregistroaren Kudeaketa eta Ikaslegoaren kudeaketa izeneko tratamenduetan tratatuko dira, ondoren zehazten diren helburuetarako:

    HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaketarako bideratzen dituen dirulaguntzen kudeaketa.

    HABEri atxikita dagoen euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroaren kudeaketa.

    HABEk egingo duen euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleen kudeaketarako: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren proposamena.

    HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

    Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko eta interes publikokoa den jarduera sustatzeko.

    Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

    Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

  3. oinarria. Aplikagarriak diren arauak.

    Ebazpen honetan aurreikusitakoaz gain, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean jasotako oinarrizko xedapenek ezarritakoa erabiliko da.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren arabera, honako hauek dira, HABEren dirulaguntza-deialdian partaide izateko, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro guztiek euskara-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko irizpideak:

  1. Ikasturteak.

    Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen ikasturteak:

    2022-2023 ikasturtea: 2022ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko irailaren 30ean amaituko da.

    2023-2024 ikasturtea: 2023ko urriaren 1ean hasi eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

    2024-2025 ikasturtea: 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko irailaren 30ean amaituko da.

    Betiere, helduen euskalduntzearen antolaketaren baitan, irizpide hauen ardatzetan:

    Taldeek honako gutxieneko ikasle-kopurua izan beharko dute HABEk diruz lagunduak izateko, ikastaro bakoitzaren hasieran taldeak eratzeko garaian, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera.

    Biztanle-kopurua < = 5.000 5.001-10.000 10.001-25.000 > 25.001

    Talde bakoitzeko gutxienekoa 6 7 8 9

    Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

    Ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak aldatzen badira, zehaztutako gutxieneko ikasle-kopuruak HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez aldatu ahal izango dira.

    Taldeei matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikoan aipatutako gutxieneko ikasle-kopurua betetzen denean hasierako itxiera eman beharko zaie (taldea eratuta geldituko da).

    Irailean zehar hasi eta urriaren amaieratik aurrera luzatzen diren ikastaroak, hurrengo ikasturtekotzat hartuko dira. Ikastaro hauen iraileko orduak dirulaguntzetan onartuak izateko baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Diruz lagunduko diren orduak gutxieneko ikasle-kopurua bete eta hasierako itxiera ematen den egunetik ikastaroaren azken egunera artekoak izango dira.

    2. Iraila baino lehen hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak bi ikasturtetan zatituko dira, irailaren 30era bitartekoa batean eta urriaren 1etik aurrerakoa beste ikasturtera bilduz.

      Matrikulazioaren jarraipenari dagokionez, HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasierako ebazpenaren bitartez jakinaraziko ditu urrian hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko azken eguna, baita azarotik aurrera hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko epeak ere.

  2. Aurrez aurreko ikasteredua.

    Aurrez aurreko ikastereduaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean ikasgela batean aurrez aurre eta taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroa burutzen duen taldea, hain zuzen ere. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen ordu teorikoak eta kitapenean burututakoak hartuko dira kontuan. Irakasleari taldean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira.

    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean maila bakoitzerako ezarritako erreferentziazko irakastorduen kopuruak kontuan hartuta, euskaltegiek antolatuko dituzten ikastaroek ondoren zehazten diren gutxienekoak bete beharko dituzte:

  1. Urritik ekainera bitarteko ikastaroak.

    1. Barnetegi iraunkorretako barnetegi ikastaroak: egunean 7 irakastordu gehienez eta gutxienez 80 irakastordu osatzen dituzten ikastaroak.

    2. Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako kanpo ikastaroak: A1 mailan gutxienez 125 irakastordu jarraian eta A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan gutxienez 165 irakastordu jarraian osatzen dituzten ikastaroak.

  2. Udako ikastaroak, ekainetik irailera bitartekoak.

    1. Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako kanpo ikastaroak: gutxienez 80 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe.

    2. Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako barnetegi ikastaroak: 2, 3 edo 4 astekoak eta egunean, gehienez, 8 irakastordu.

    3. Baldintza hauetatik kanpo udako ikastaro hauek antolatu ahal izango dira ekainetik irailera bitartean B1, B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako direnean:

      1. Udako aurrez aurreko ikastaro trinkoak: gutxienez 30 irakastordu, era jarraituan eta zatikatu gabe. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

      2. Udako ikastaroak barnetegian: astebeteko udako barnetegiak eta egunean gutxienez 8 irakastordu. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

      1. eta c.2. azpiatal hauetako udako ikastaroek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

      Ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikasleak izan.

      Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duten edo egiaztatze-probak gainditu ez dituzten ikasleak izan.

  3. Maila burutzeko ikastaroak.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduak ezartzen duen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburu zuzena duten ikastaroak:

    1. A1 maila burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua A1A0 salbuespenik gabe.

    2. A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 120 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, burutu nahi den mailaren aurreko azpimaila.

      Aurreko puntuetan zehaztutako aurrez aurreko ikastaro-moduluetako orduen kontaketa emandako irakastorduena izango da, hauen arteko atsedenaldiak kanpoan utzita.

      1. Tutorizatutako autoikaskuntza ikasteredua.

        Tutorizatutako autoikaskuntza ikastereduan oinarria ikaslea da. Dirulaguntzetarako, berriz, esleipenean ikasleak egiten duen matrikula izango da oinarria eta kitapenean atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera burututakoa izango da.

        Autoikaskuntza burutzeko euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek IKTen bidezko plataformak erabili ditzakete eta ikaskuntza hiru ataletan banatuko da:

        Ikasleak bakarkako lana egiteko saioak. Atal honetara ikasleak bakarka egindako jarduera bilduko da. Halaber, euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen erabakiz, ikasleen arteko interakzioa bultzatuz trebetasun zehatzak lantzeko helburuarekin taldean burutu daitezkeen jarduerak ere bilduko dira. Honelakoetan, ekintza horien burutzapenean taldean emandako orduak parte hartu duen ikasle bakoitzari zenbatuko zaizkio. Dirulaguntzetarako kasu guztietan bakarkako saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

        Mintzamena edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioak. Atal honetako saioetan euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak ikasleak taldeetan elkartuta burutzen saiatuko dira. Saio hauetan ikasleak hartu dituen orduak zenbatuko zaizkio ikasle bakoitzari. Irakasleari, berriz, atal honetan ikasleekin emandako orduak aitortuko zaizkio. Dirulaguntzetarako mintzamena edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

        Tutoretza-saioak. Ikasle bakoitzarekin burutuko dira. Saio hauetan ikasleak hartu dituen orduak zenbatuko zaizkio ikasle bakoitzari. Irakasleari, berriz, atal honetan ikasleekin emandako orduak aitortuko zaizkio. Dirulaguntzetarako tutoretza-saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

      1. Ikastaro-moduluak.

        Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek antolatu ditzaketenak:

        1. 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 9 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta eta hasiera hilabetea urria, azaroa, abendua edo urtarrila delarik. Ikasle bakoitzeko ikasturtean zehar matrikula bakarra onartuko da.

        2. 75 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 3 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta eta hasiera hilabetea urria, urtarrila, apirila edo uztaila delarik. Matrikula bakoitza 190 eskola-orduko modulu estandarraren 0,40 izango da.

        3. 25 eskola-ordu matrikula bakoitzeko udako ikastaro berezia, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta, uztailetik irailera bitartean B1, B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako denean. Matrikula bakoitza 190 eskola-orduko modulu estandarraren 0,13 izango da. Azpiatal honetako udako autoikaskuntzako ikastaroek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleak ondoko baldintzak bete behar ditu:

          Ikaslearen abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

          Ikasturtean zehar euskaltegi edo autoikaskuntza zentroren batean ikasitako ikaslea izan.

          Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duen edo egiaztatze-probak gainditu ez dituen ikaslea izan.

          Ikasleko uztailetik irailera bitartean matrikula bakarra onartuko da.

      2. Bestelako baldintzak.

        Ikasleak bakarlanean emandako ordutzat astean 10 ordu arteko jarduna onartuko da dirulaguntzetarako. Beraz, ikastaroaren gehieneko orduak eman eta hartutako mintza-saio edo ikasleen arteko elkarreragina lantzeko saioa eta tutoretzakoak gehi ikasleak bakarlanean emandako orduen batura izango da.

        Gainera, ikasle bakoitzaren jardueragatik diruz lagunduko diren 6 ordutik batek, gutxienez, hartutako mintza ordukoa edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoa izan beharko du. Salbuespen gisara, A1 eta A2 mailetara bitarteko jardueran diruz lagunduko diren 10 ordutik batek, gutxienez, izan beharko du mintzakoa edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoa. Mintzamen-saioak edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoak aurrez aurre eta euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan zein IKTen bidezko bideokonferentziaz egingo dira eta gutxienez saio bakoitzean bi ikaslek parte hartu beharko dute. Kasu bietan, aurrez aurreko edo bideokonferentziaz eginiko mintza-saioak edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoak ikastaroan zehar indarrean egongo diren asteko egun eta ordutegi zehatzetan burutuko dira.

        Tutoretza-saioetan, bakarlanean emandako 10 orduko, gehienez ere, 30 minutu lagunduko dira diruz. Tutoretza-saioak aurrez aurre zein IKTen bidezko bideokonferentziaz burutuko dira.

        HABEko teknikariek edozein unetan dirulaguntzaren onuradunek autoikaskuntza bideratzeko erabiltzen dituzten plataformetara sarbidea izango dute, burutzen diren jarduerak ikusteko.

        Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen kasuan, dirulaguntzetarako ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardunei, mintza-saioei edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioei eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.

        IKTen bidezko ikaskuntza-prozesuak bere osotasuna gorde dezan, trebetasunen arteko oreka gorde beharko da, 179/2003 Dekretuak bere 6. artikuluan esaten duenari jarraituz, non gutxieneko bezala eskatzen baita erabilitako sistemak aurrerapen egokia eta orekatua bermatzea trebetasun guztietan eta bakoitzean, mintzamena barne.

  4. Jardun biko ikasteredua.

    Jardun biko ikastereduaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean ikasgela batean aurrez aurre eta taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroari dagozkion taldeko jarduerak burutzen dituen taldea, hain zuzen ere, eta horrekin batera, ikasle bakoitzak bakarka burutu behar duen jardunarekin eta ikasleen tutoretza-saioekin osatzen den ikasteredua da. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikaslekopuruak betez gero, taldearen aurrez aurreko ordu teorikoak eta gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen araberako tutoretza-saioetako orduak hartuko dira kontuan. Kitapenean, berriz, taldearen aurrez aurreko jardunean burututakoak eta gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen arabera ikasleek burututako tutoretza-saioetako orduak hartuko dira kontuan. Irakasleari, batetik, taldean aurrez aurreko jardunean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aurrez aurreko jardunean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira; eta bestetik, gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen arabera burututako tutoretza-saioetan ikasleekin emandakoak.

    Bestalde, HABEren dirulaguntzen barruan onartuak izan daitezen, ikastaro hauek, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izan behar dute aurrez aurreko jardunean, bakarkako jardun tutorizatuan eta tutoretza-saioetan banatuta:

    1. Aurrez aurreko jardunean, gutxienez 40 eta gehienez 120 irakastordu.

    2. Bakarkako jardun tutorizatuan, gutxienez, aurrez aurreko jardunaren irakastorduen kopurua. Atal hau ez da diruz lagunduko.

    3. Tutoretza-saioetan, aurrez aurreko jardunean emandako 10 orduko, gehienez 30 minutu lagunduko dira diruz.

      Tutoretza-saioak aurrez aurre edo bideokonferentziaz egin ahal izango dira.

  5. Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza.

    Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntzaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean IKTen bidezko plataformak erabiliz taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroa burutzen duen taldea, hain zuzen ere. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen ordu teorikoak eta kitapenean burututakoak hartuko dira kontuan. Irakasleari taldean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira.

  1. Ikastaro-moduluak.

    Aurrez aurreko ikastereduan onartzen diren guztiak erabili ahal izango dira.

  2. Bestelako baldintzak.

    1. Urrutiko aurrez aurreko saioetan ikastaro-moduluaren ordu guztiak emango dira eta ikastaldearen jarduerak ordutegi zehatzetan eta ikasle guztiekin batera burutuko dira. Urrutiko aurrez aurreko saioek gutxienez 40 minutuko iraupena izango dute eskola-eguneko.

    2. Urrutiko aurrez aurreko saioak edozein e-learning edo b-learning plataforma erabiliz (GoToWebnar, Zoom, Jitsi, Microsoft Teams, Moodle/MoodleCloud,...) egingo dira.

    3. Ebaluazioak e-learning edo b-learning plataformak (Google Forms, Questbase, Socrative...) erabiliz burutuko dira.

    4. HABEko teknikariek edozein unetan plataforma horietara sarbidea izango dute, burutzen den jarduera ikusteko.

    5. Era honetan antolatuko diren ikastaldeei 70 kolektiboa jarriko zaie matrikulazioaren jarraipenerako Q87 izeneko aplikazioan.

  1. Helburu zehatzetarako ikastaro bereziak.

  1. AISA ikastaroak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailarekin bat antolatutako ikastaroak. 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskaria, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra. Behin jarduera amaitu eta ongi bideratua izan dela ikuskatzean, HABEk matrikularen osagarria ordainduko dio euskaltegiari.

  2. Dendaketan eta Ostalaritza ikastaroak: 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskaria, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra.

  3. Herri-administrazioek, erakunde pribatuek eta gizarte-eragileek, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, ESEP, LanHitz edo gutxienez udal-mailako zein erakunde pribatuen nahiz gizarte-eragileen plangintza batean sortuak eta txertatuak dauzkaten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu.

    Kasu bakoitzean, eskariarekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak. Eskarian ikastaro bereziaren bitartez lau hizkuntza-trebetasunetan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira. Honelako ikastaroen eskariek hamar eguneko epean ezezko erantzuna jasotzen ez badute, onartuak izan direla ulertuko da.

  4. Barnetegi iraunkorretan trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko barnetegi ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

  5. Euskaltegietan aurrez aurreko jardunean trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

  1. Malgutasuna.

    Aurreko artikuluetan aurreikusitako ikastaroez gain, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako irizpideen arabera helduen euskalduntzearen esparruan beste ikastarorik emateko asmorik badu, eskabide arrazoitua aurkez lezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago. Zuzendaritza honek helduen euskalduntzearen sustapenari begira eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako lehentasunak kontuan hartuz ebatziko du eskariaren gainean. Erabakia ezezkoa balitz, HABEren finantzaketatik at gelditzen dela ulertuko da.