HABE

Udal euskaltegiei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatiko dirulaguntzak

[UE]

Deskribapena


Xedea

Udal euskaltegiei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak eta prozedura arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

12.760.000

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren Ebazpena hartzean, 2021eko abendua amaitu baino lehen, esleitutako dirulaguntza osoaren % 7,53 ordainduko da eta 2021eko otsailean % 40,47 ordainduko da.

b) 2022ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2021eko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean esleitutako laguntzaren % 42 ordainduko da.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, kasu bakoitzean dagokiona kitatuz, ordaintzeko geratzen den kopurua ordainduko da. Hala gertatu ez bada, dirulaguntza-zati horri dagokion aitortza indarrik gabe geldituko da.

Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatua egongo da, betiere, Euskal autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Ebazpen honen bidez deitutako diru-laguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1046206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2021eko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2022ko otsailaren 11, 2021eko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2021 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

b) 2022ko urriaren 14a, 2022ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2021-2022 ikasturteko Memoria aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk