HABE

2020-2021 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak

[IKASLEAK]

Deskribapena


Xedea

Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro  homologatuetako ikasleei dirulaguntzak emateko baldintzak arautu eta aitortzeko prozedura onartzea, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duen uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoa garatuz.

Aurrekontuko zuzkidura

3.133.500

Prestazio ekonomikoa

Era honetan banatuko da kopuru hori:

a) 3.000.000 euro, deialdi honen epealdiaren barnean HABEren A1, A2, B1 eta B2 mailak Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan zehaztutako jarraibideen baitan euskaltegian gainditu edo HABEren egiaztatze-deialdietan egiaztatu edo agiri baliokideak lortu dituztenentzat.

b) 133.500 euro, HABEren C1 eta C2 mailak edo baliokideak egiaztatu dituztenentzat.

Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Hala ere, diru-kopuru hori eskari guztien beharrei Ebazpen honen 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera erantzuteko behar bestekoa ez balitz, hainbanatu egingo da zuzkidura ekonomikoa onuradunen artean, azpi-atal bakoitzeko emaitzak errespetatuz.

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, oinarri honen 2. atalean ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da a) azpi-atalari lehentasuna emanez, baldin eta HABEren aurrekontuetan beste dirulaguntzetarako aurrekontu-sailen izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskarien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin:

a) HABEren A1 maila: 600 euro

b) HABEren A2 maila: 800 euro

c) HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro

d) HABEren B2. maila edo baliokidea: 1.000 euro

e) HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro

f) HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro

Maila bakoitzerako ikasketak behin bakarrik lagunduko zaizkio diruz ikasleari bere ibilbide osoan zehar. Era berean, maila bat gainditu edo egiaztatu ondorengo dirulaguntza zuritzeko beharrezkoa izan den matrikularen zenbatekoa ez da konputatuko beste maila bat egiaztatu izanagatiko laguntza zuritzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzen Ebazpena emanda, dirulaguntza ordainketa bakarrean kitatuko da banku-transferentzia bidez. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko dirulaguntza batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

2020-2021 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota HABEren egiaztatze-deialdietan zein 297/2010 Dekretuan aurreikusitako Erakunderen batean maila baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia, ebazpen honen eranskinetan ezarritakoaren arabera.

 Dirulaguntzen deialdi honetatik at geldituko dira:

a) Herri Administrazioak finantzatuta eskolatu diren ikasleak.

b) Aurreko ikasturteren batean egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat bakarrik egiaztatu duten ikasleak.

c) Deialdi honetako dirulaguntza zuritzeko baliagarri den epealdian, euskaltegietako matrikulazioaren kudeaketarako aplikazioaren arabera, euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan egindako mailak baino beheragokoa gainditu edo egiaztatu dutenak. Gainera, dirulaguntza zuritzeko baliagarri den epealdian maila bat baino gehiago egin duten ikasleek gainditu edo egiaztatutako mailei dagozkien dirulaguntzak jasotzeko eskubidea izango dute bakarrik.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan edo Trebiñu Konderrian erroldatuta egotea, deialdi hau argitaratzen den egunean.
  • HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatua egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei ikasleak norberak ordainduak izatea.
  • 2020-2021 ikasturtean jarraian zehazten diren HABEren komunikagaitasun-mailetariko bat euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan gainditu edo HABEren egiaztatze-deialdietan agiria eskuratu edo maila horren baliokidea lortu izana:

  • Halaber, dirulaguntza hauetarako eskubidea izango dute euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek ere, zehaztutako baldintzak beteta, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuaren bidez aldatuak, HABEren euskara-maila batekin baliokidetutako euskara-maila bat 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitartean (dagokion deialdiaren behin betiko zerrendak argitaratzen diren dataren arabera) egiaztatu eta Ebazpen honen 3. oinarrian zehaztutakoaren arabera eskaera egin dutenek.
  • Zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatikoak barne direlarik, hain zuzen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren DLOaren 13. artikuluaren 2. atalean aipatutako egoeretan ez egotea. Eta zehazki, zerga guztiak ordainduta edukitzea eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea, baita EAEko administrazio Orokorrarekiko dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.
20018 DONOSTIA
Telefonoa: 943 022600

info@habe.eus

Kodea

1038704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Bost pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2021eko abenduaren 20a baino lehen.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk