HABE

Deialdi irekia (2021)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > Deialdi irekia > C2 maila

C2

Erabiltzaile aditua

  • Gutxieneko adina
    16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako (ikusi deialdiaren egutegia).

  • Bestelako betebeharrak
    Matrikula behar bezala bideratzea, azterketa-eskubideak ordaintzea, azterketa egunean ordurako bertan izatea, azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
  • Ohar garrantzitsuak
    • Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da bai izen-ematea eta bai ordainketa, biak, matrikulatzeko epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa epez kanpo egiteak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
    • Matrikula bakoitza azterketaldi bakar baterako izango da.
    • Matrikula egitearekin batera, azterketariak aditzera ematen du onartzen dituela eta bere egiten dituela deialdiaren araudian jasotako irizpide eta jokabide guztiak.

  • Izen-ematea
    • Izena ematea HABEren webgunetik bideratuko da, deialdiaren egutegian zehaztutako epean. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean]
      Saioa hasteko jarraibideak:
      • Noizbait euskaltegiren batean ibili denak norbere erabiltzailea eta pasahitza sartuko ditu: erabiltzailea beti da norberaren nortasun-agiriaren zenbakia (letrarik gabe), eta pasahitza, inoiz aldatu ez bada, norberaren nortasun-agiriaren zenbakia (letrarik gabe). Pasahitza zein den ahaztuz gero, "pasahitza berreskuratu" aukera baliatu daiteke, saioa hasteko pantailan bertan. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin inprimaki honen bidez.
      • Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira (oharra: "HABEn erregistratu" aukera matrikulazio-epearen barruan soilik izango da erabilgarri).
    • Behin saioa hasita, honako pauso hauek jarraitu behar dira: Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula egin/ikusi
    • Matrikula-orria bete eta grabatu.
      • C2 mailan, azterketariak zehaztu beharko du zein den bere espezialitate akademiko edo teknikoa. Espezialitate horren ikuspegitik jorratu beharko ditu idazmen- eta mintzamen-probak.
    • Deialdi irekiko azterketaldi bakoitzean, maila bakar batean egin daiteke matrikula.
    • Deialdi irekian matrikulatzen den azterketariak ezin du inolako matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.
    • Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NA-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake inprimaki honen bidez.

  • Ordainketa
    • Matrikulazio-epearen barruan egin behar da ordainketa, honako modu hauetako batean: internet bidez edo finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
    • Matrikula-ordaina: 80€
    • Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.
    • Azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula zertan den ikusi. Agertzen den mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.
    • Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan bakarrik itzuliko da (kasu hauetan, eskaera egin beharko da inprimaki honen bidez):
      • Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada.
      • Okerreko maila baterako burutu bada matrikula. Kasu horretan, matrikula-epearen barruan egin beharko ditu, batetik, dagokion mailarako matrikula eta, bestetik, oker egindako matrikularen dirua itzultzeko eskaria.
      • Aurreko deialdiren baten baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu bada.
  • Desgaitasunen bat edo berezko zailtasunen bat duten eta, beraz, baliabide bereziak edo egokitzapenak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetu gabe edota eskatu beharreko gaitasun-maila murriztu gabe.

  • Proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, matrikula egiteko garaian egin beharko du eskaera. Horretarako, azterketariak duen desgaitasunaren edo berezeko zailtasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofiziala aurkeztu beharko du eta baita eskatzen den egokitzapena azaldu ere (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.). Egokitzapen-eskaera matrikulazio-orrian hautatutako lurralde-arduradunari egin behar zaio, dagokion esteka baliatuz: Araba (leiho berri batean irekitzen da)Bizkaia (leiho berri batean irekitzen da)Gipuzkoa (leiho berri batean irekitzen da).

Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango dira argitara probak egiteko leku, egun eta orduak.

Deialdi irekia (2021) Lehen azterketaldia Bigarren azterketaldia
C2 MAILAKO IRAKURMEN- ETA IDAZMEN-PROBAK
Eguna – Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Maiatzak 6

– Madril: Maiatzak 8
[erabakizun]
Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
[erabakizun]
Lekua – Araba: Bakh (Vitoria-Gasteiz)
– Bizkaia: BEC (Barakaldo)
– Gipuzkoa: Ficoba (Irun)

– Madril: [erabakizun]
[erabakizun]
C2 MAILAKO ENTZUMEN- ETA MINTZAMEN-PROBAK
Eguna [erabakizun] [erabakizun]
Ordua [erabakizun] [erabakizun]
Lekua – Araba: [erabakizun]
– Bizkaia: [erabakizun]
– Gipuzkoa: [erabakizun]

– Madril: [erabakizun]
[erabakizun]
Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak
  • Leku-, egun- eta ordu-aldaketak
    • Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak
      • Aztertoki-aldaketa, aurreikusitako aztertokien artean.
      • Egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, egutegian aurreikusitako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.
      Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira, matrikula-orrian zehaztutako aztertokiaren esteka erabiliz: Araba (leiho berri batean irekitzen da), Bizkaia (leiho berri batean irekitzen da), Gipuzkoa (leiho berri batean irekitzen da).

    • Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak
      • Egutegian aurreikusita ez dagoen data baterako egun-aldaketa onartzeko, egutegian adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa izan beharko du.
      • Eguna aldatzeko alegatutako arrazoiaren ustekabeko eta ezinbesteko izaera txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da. Proba-egunaren biharamunetik hasita, azterketariak hiru egun baliodun izango ditu txosten edo dokumentu zalantzagabe horiek HABEn aurkezteko, helbide honetara mezu bat bidaliz: egiaztatzegintza@habe.eus
      • HABEk, eskaera onartuz gero, ezohiko data batean proba egiteko aukera eskainiko dio azterketariari, deialdiaren egutegian horretarako zehaztutako egunean.
  • Lau trebetasun-proba

    Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).

  • Proben ezaugarrien laburpena
C2 MAILA Irakurmen-proba Idazmen-proba Entzumen-proba Mintzamen-proba
Ariketa-mota 350-400 hitz inguru dituen irakurgai baten laburpena egitea 50-80 hitzetan. 400 hitzeko testu bat idaztea, enuntziatuak adierazitako ekintza komunikatiboa gauzatzeko, betiere azterketariaren espezialitate akademikoaren edo teknikoaren ikuspegitik.
4-5 minutu inguruko luzera duen entzungai baten laburpena egitea 50-80 hitzetan. Bakarka gauzatzea aurrez prestatutako ahozko ekintza komunikatiboa, betiere azterketariaren espezialitate akademikoaren edo teknikoaren ikuspegitik.
Gehienezko puntuazioa 20 puntu 30 puntu 20 puntu 30 puntu
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa 10 puntu 15 puntu 10 puntu 15 puntu
Iraupena 40 minutu 2 ordu eta 20 minutu 40 minutu inguru 40 minutu (30 minutu proba prestatzen eta 10 minutu hizketan)
Emaitzari buruzko oharra Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Ezinbestekoa da idazmen-proba gainditzea entzumen- eta mintzamen-probetara aurkezteko.

  • Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa
    • Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa izendatutako aztertzaileen artean egingo da.
    • Ebaluazio-irizpidea: laburpenaren luzera eta egokitasuna.

  • Idazmen-probaren kalifikazioa
    • Zuzenketa-modua: idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
    • Ebaluazio-irizpideak: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna. C2 mailan ezinbestekoa da irizpide guztietan gutxieneko maila ematea; ondorioz, irizpideren bat gainditzen ez duen azterketariari 6 puntuko kalifikazioa ezarriko zaio automatikoki.
    • Gutxieneko hitz-kopuruaz: eskatutako hitz-kopuruaren %10a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 90era iritsi diren idazlanaren puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
    C2 MAILA (gutxieneko hitz-kopurua: 400 hitz)
    Idatzitako hitz-kopurua 387-399 374-386 361-373 ≤ 360
    Puntuazio-kenketa -1 -2 -3 EZ GAI

  • Mintzamen-probaren kalifikazioa
    • Zuzenketa-modua: mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
    • Ebaluazio-irizpideak: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna. C2 mailan ezinbestekoa da irizpide guztietan gutxieneko maila ematea; ondorioz, irizpideren bat gainditzen ez duen azterketariari 6 puntuko kalifikazioa ezarriko zaio automatikoki.
  • Emaitzak ikustea
    • Deialdiaren egutegian zehaztutako datetan, egindako proben emaitzak HABEren webgunean argitaratuko dira, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Azterketaren emaitza jakin
    • Emaitzak jakinaraztearekin batera, azterketariaren esku jarriko dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak PDF formatuan eta mintzamen-probaren grabazioa.

  • Emaitzei buruzko oharrak
    • Ezinbestekoa da irakurmen-proban "GAI" emaitza lortzea idazmen-proba zuzendua izateko.
    • Ezinbestekoa da idazmen-proban "GAI" emaitza lortzea entzumen- eta mintzamen-probetara aurkeztu ahal izateko. 
    • Orotara gai izateko eta C2 mailako agiria eskuratzeko, azterketariak "GAI" emaitza lortu behar du lau trebetasun-probetan.

  • Agiria
    • Maila egiaztatzeko baldintza guztiak bete dituen azterketariak HABEren webgunean eskuratu ahal izango du C2 mailako agiri ofiziala, emaitza orokorrak argitaratzen diren unetik aurrera, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Agiriak
    • Deskargatutako agiriak balio ofizial osoa du, eta nahi beste aldiz inprimatu daiteke. Agiriaren oinean dagoen lokalizatzaileak egiaztatzen du agiriaren balio osoa.
  • Erreklamazioak
    Deialdiaren antolaketan edo probak aplikatzeko prozeduretan hutsegiterik gertatu dela uste badu, azterketariak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean.

  • Emaitza berrikusteko eskaerak
    Probaren batean lortutako emaitzarekin ados ez badago, azterketariak probaren kalifikazioa berrikustea eskatu dezake C2 mailako epaimahaiaren aurrean.
    Ohar garrantzitsua: eskabideak arrazoituak izan behar dira. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko. Beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.

  • Epeak
    Onartuei buruzko erabakia hartu, azterketa-eguna izan edo proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskaerak.

  • Gora jotzeko errekurtsoak
    Azterketariak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

  • Izapidetzea
    Erreklamazioak, emaitza berrikusteko eskaerak zein gora jotzeko errekurtsoak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:
    • Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
    • Nortasun-agiriaren zenbakia
    • Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
    • Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
    • Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
    • Azterketariaren izenpea

  • Idazkiak aurkeztea
    39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak, emaitza berrikusteko eskaerak zein gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko bide nagusiak:
    • Posta bidez
          Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:
          Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a
          20018 Donostia

Azken aldaketako data: