HABE

Deialdi irekia (2022)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > Deialdi irekia > B2 maila

B2

Erabiltzaile aurreratua

  • Gutxieneko adina
    16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako (ikusi deialdiaren egutegia).

  • Bestelako betebeharrak
    Matrikula behar bezala bideratzea, azterketa-eskubideak ordaintzea, azterketa egunean ordurako bertan izatea, azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
  • Ohar garrantzitsuak
    • Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da bai izen-ematea eta bai ordainketa, biak, matrikulatzeko epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa epez kanpo egiteak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
    • Matrikula bakoitza azterketaldi bakar baterako izango da.
    • Matrikula egitearekin batera, azterketariak aditzera ematen du onartzen dituela eta bere egiten dituela deialdiaren araudian jasotako irizpide eta jokabide guztiak.

  • Izen-ematea
    • Izena ematea HABEren webgunetik bideratuko da, deialdiaren egutegian zehaztutako epean. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] 
      Saioa hasteko jarraibideak:
      • Noizbait euskaltegiren batean ibili denak  norbere erabiltzailea eta pasahitza sartuko ditu: erabiltzailea beti da norberaren nortasun-agiriaren zenbakia (letrarik gabe), eta pasahitza, inoiz aldatu ez bada, norberaren nortasun-agiriaren zenbakia (letrarik gabe). Pasahitza zein den ahaztuz gero, "pasahitza berreskuratu" aukera baliatu daiteke, saioa hasteko pantailan bertan. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin inprimaki honen bidez.
      • Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira (oharra: "HABEn erregistratu" aukera matrikulazio-epearen barruan soilik izango da erabilgarri).
    • Behin saioa hasita, honako pauso hauek jarraitu behar dira: Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula egin/ikusi
    • Matrikula-orria bete eta grabatu.
    • Deialdi irekiko azterketaldi bakoitzean, maila bakar batean egin daiteke matrikula.
    • Deialdi irekian matrikulatzen den azterketariak ezin du inolako matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.
    • Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NA-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake inprimaki honen bidez.

  • Ordainketa
    • Matrikulazio-epearen barruan egin behar da ordainketa, honako modu hauetako batean: internet bidez edo finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
    • Matrikula-ordaina: 80€
    • Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.
    • Azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] >  Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula zertan den ikusi. Agertzen den mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.
    • Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan bakarrik itzuliko da (kasu hauetan, eskaera egin beharko da inprimaki honen bidez):
      • Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada.
      • Okerreko maila baterako burutu bada matrikula. Kasu horretan, matrikula-epearen barruan egin beharko ditu, batetik, dagokion mailarako matrikula eta, bestetik, oker egindako matrikularen dirua itzultzeko eskaria.
      • Aurreko deialdiren baten baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu bada.
  • Desgaitasunen bat edo berezko zailtasunen bat duten eta, beraz, egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetu gabe edota eskatu beharreko gaitasun-maila murriztu gabe.

  • Proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, matrikula egiteko garaian egin beharko du eskaera. Horretarako, azterketariak duen desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofiziala aurkeztu beharko du, baita eskatzen den egokitzapena azaldu ere (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar). Egokitzapen-eskaera matrikulazio-orrian hautatutako lurralde-arduradunari egin behar zaio, dagokion esteka baliatuz: Araba (leiho berri batean irekitzen da)Bizkaia (leiho berri batean irekitzen da)Gipuzkoa (leiho berri batean irekitzen da).

  • Halaber, aurkeztutako agiriaren konpultsa bost laneguneko epean egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

  • Entzumen-urritasun larria duten pertsona gorrak. Entzumen- eta mintzamen-gaitasuna nabarmen eta etengabe mugaturik duten pertsonek, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta baldin badute arrazoi horiengatik, B1 eta B2 mailetako irakurtzeko eta idazteko hizkuntza-trebetasunak partzialki egiaztatzeko aukera izango dute, eta matrikula egiteko unean aukera hori baliatu eta matrikularen prezioa % 50 murriztuta izango dute.

Deialdi irekia (2022) Lehen azterketaldia Bigarren azterketaldia
B2 MAILAKO IRAKURMEN- ETA IDAZMEN-PROBAK
Eguna – Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Maiatzak 5

Madril: Maiatzak 5
– Bartzelona: Maiatzak 13

– Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Urriak 7

Madril: zehazteke
– Bartzelona: zehazteke

Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua – Araba: Bakh / Buesa Arena (Vitoria-Gasteiz)
– Bizkaia: BEC (Barakaldo)
– Gipuzkoa: Ficoba (Irun)

– Madril: Euskal Etxea - Hogar Vasco de Madrid
– Bartzelona: Euskal Etxea - Centre Cultural

– Araba:  Bakh / Buesa Arena (Vitoria-Gasteiz)
– Bizkaia: BEC (Barakaldo)
– Gipuzkoa: Ficoba (Irun)

– Madril: Euskal Etxea - Hogar Vasco de Madrid
– Bartzelona: Euskal Etxea - Centre Cultural

B2 MAILAKO ENTZUMEN- ETA MINTZAMEN-PROBAK
Eguna – Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Ekainaren 30etik uztailaren 2ra

Madril: Uztailak 2
– Bartzelona: Uztailak 1

– Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Azaroaren 24tik 26ra

Madril: zehazteke
– Bartzelona: zehazteke

Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua – Araba: Mendebaldea BHI (Vitoria-Gasteiz)
– Bizkaia: BEC (Barakaldo)
– Gipuzkoa: Antigua-Luberri BHI (Donostia)

– Madril: Euskal Etxea - Hogar Vasco de Madrid
– Bartzelona: Euskal Etxea - Centre Cultural

– Araba: Mendebaldea BHI (Vitoria-Gasteiz)
– Bizkaia: BEC (Barakaldo)
– Gipuzkoa: Antigua-Luberri BHI (Donostia)

– Madril: Euskal Etxea - Hogar Vasco de Madrid
– Bartzelona: Euskal Etxea - Centre Cultural

Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak
  • Leku-, egun- eta ordu-aldaketak
    • Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak
      • Aztertoki-aldaketa, aurreikusitako aztertokien artean.
      • Egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, egutegian aurreikusitako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.
      Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira, matrikula-orrian zehaztutako aztertokiaren esteka erabiliz: Araba (leiho berri batean irekitzen da), Bizkaia (leiho berri batean irekitzen da), Gipuzkoa (leiho berri batean irekitzen da).

    • Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak
      Egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:
      1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu edota lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-eguna aldatu ahal izango da, deialdiaren egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
        • Proba-egunaren biharamunetik aurrera, azterketariak hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean azterketa egitea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia HABEri emailez igortzeko (egiaztatzegintza@habe.eus).
        • Eta, proba-egunaren biharamunetik aurrera, bost lanegun, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa egin ahal izateko.
        Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da.
        Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.
        Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu HABEra posta elektronikoz igorri adierazpen-agiria, ez-aurkeztutzat joko azterketaldi horretan.
         
      2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta deialdiaren egutegian proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi horretako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.
  • Lau trebetasun-proba

    Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).

  • Proben ezaugarrien laburpena
B2 MAILA Irakurmen-proba Idazmen-proba Entzumen-proba Mintzamen-proba
Ariketa-mota Irakurgai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, hutsuneak betetzea eta/edo sinonimoak aukeratzea, betiere aukera anitzen artean dagokion erantzuna edo itema hautatuz. 200 hitzeko testu bat edo 150 hitz inguruko bi testu idaztea (egin beharreko ariketak zehaztuko du testu bakarra idatzi behar den ala bi idatzi behar diren), enuntziatuak adierazitako ekintza komunikatiboa gauzatzeko.
Entzungai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, aukera anitzen artean dagokion erantzuna hautatuz. Aurrez prestatutako gai bat azaltzea bakarka (2 minutuz) eta bat-bateko elkarrizketa binaka (beste azterketari batekin edo aztertzailearekin, 5 minutuz).
Gehienezko puntuazioa 20 puntu 30 puntu 20 puntu 30 puntu
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa 10 puntu 15 puntu 10 puntu 15 puntu
Iraupena 45 minutu 75 minutu 25 minutu inguru 17 minutu inguru (10 minutu proba prestatzen eta 7 minutu inguru hizketan)
Emaitzari buruzko oharra Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Idazmen-proban gutxienez 14 puntu lortu behar dira entzumen- eta mintzamen-probetara aurkezteko. Idazmen-proban 14 puntu dituzten azterketariek, agiria eskuratzeko, gutxienez 17 puntu lortu beharko dituzte mintzamen-proban.

  • Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa
    • Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa izendatutako aztertzaileen artean egingo da.
    • Ebaluazio-irizpidea: erantzun zuzenen puntuazioaren batura (erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko).

  • Idazmen-probaren kalifikazioa
    • Zuzenketa-modua: idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
    • Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 13), koherentzia (% 24), kohesioa (% 17), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 26).
    • Gutxieneko hitz-kopuruaz: eskatutako hitz-kopuruaren % 10a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 90era iritsi diren idazlanaren puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
    B2 MAILA (gutxieneko hitz-kopurua: 200 hitz)
    Idatzitako hitz-kopurua 194-199 188-193 181-187 ≤ 180
    Puntuazio-kenketa -1 -2 -3 EZ GAI
    • Hitz elkartuen kontaketaz (informazio osatuagoa hemen (leiho berri batean irekitzen da)):
      • Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
      • Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
      • (Oharra: Gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira)
  • Mintzamen-probaren kalifikazioa
    • Zuzenketa-modua: mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
    • Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 10), koherentzia eta kohesioa (% 20), jariotasuna (% 25), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 25).
  • Emaitzak ikustea
    • Deialdiaren egutegian zehaztutako datetan, egindako proben emaitzak HABEren webgunean argitaratuko dira, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Azterketaren emaitza jakin
    • Emaitzak jakinaraztearekin batera, azterketariaren esku jarriko dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak PDF formatuan eta mintzamen-probaren grabazioa.

  • Emaitzei buruzko oharrak
    • Ezinbestekoa da irakurmen-proban "GAI" emaitza lortzea idazmen-proba zuzendua izateko.
    • Idazmen-proban 14 puntu lortzen dituen azterketarien emaitza "EZ GAI (BALDINTZATUA)" izango da proba horretan, eta entzumen- eta mintzamen-probetara aurkeztu ahal izango da. Idazmen-proban "EZ GAI" den azterketaria (14 puntu baino gutxiagoko emaitza) ezingo da entzumen- eta mintzamen-probetara aurkeztu.
    • Orotara gai izateko eta B2 mailako agiria eskuratzeko, azterketariak "GAI" emaitza lortu behar du lau trebetasun-probetan.
      Salbuespena: idazmen-proban 14 puntu lortzen dituen azterketariak, idazmen-proban ez gai izan arren, agiria lortu ahal izango du baldin eta mintzamen-proban, gutxienez, 17 puntu lortzen baditu.

  • Agiria
    • Maila egiaztatzeko baldintza guztiak bete dituen azterketariak HABEren webgunean eskuratu ahal izango du B2 mailako agiri ofiziala, emaitza orokorrak argitaratzen diren unetik aurrera, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Agiriak
    • Deskargatutako agiriak balio ofizial osoa du, eta nahi beste aldiz inprimatu daiteke. Agiriaren oinean dagoen lokalizatzaileak egiaztatzen du agiriaren balio osoa.
  • Erreklamazioak
    Honako gai hauei buruz aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak:
    • Matrikularen egoera dela eta.
    • Azterketa-egunean edo azterketa-lekuan, antolaketaren eremuko jarraibideetan hutsegiterik izan baldin bada, izandako gorabehera edo intzidentzia praktiko-materialak direla eta.

  • Kalifikazioak berrikusteko eskaerak
    Azterketariak, egin dituen probetan lortutako kalifikazioa berrikusteko eskaria egin ahal izango du mailako epaimahaiaren aurren. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango erdietsitako kalifikazioaren berrikuspena eskatzeko. Beraz, oinarri teknikorik gabeko kalifikazio-berrikuspenen eskaerak gaitzetsiak izango dira.

  • Aurkeztu beharreko agiriak
    Erreklamazioak zein kalifikazioak berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu nahitaez:
    • Erreklamatzailearen edota eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea eta helbide elektroniko bat.
    • Nortasun-agiriaren zenbakia.
    • Egiten duen erreklamazioa edo eskaera.
    • Gertaera edo errakuntza  hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.
    • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
    • Erreklamaziogilearen edota kalifikazioa berrikusteko eskaera egiten duen azterketariaren izenpea.

  • Epeak
    Hiru laneguneko epea
    izango da ondorengo gertakaria edo egintza jaso eta biharamunetik aurrera:
    • Erreklamazioen kasuan: HABEren web-orrian, Q87 aplikazio informatikoaren bidez, matrikularen egoera ezagutzera eman eta ikusgai jartzen dituen akordioa argitaratu eta biharamunetik aurrera.
    • Kalifikazioak berrikusteko eskarien kasuan: HABEren web-orrian, Q87 aplikazio informatikoaren bidez, emaitzak ezagutzera eman eta ikusgai jartzen dituen akordioa argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  • Erantzunak
    Erreklamazioen edota kalifikazioak berrikusteko eskaeren erantzunak dagokion organo eskudunaren akordio edo erabaki bidez hartu eta onartuko dira. Ondoren, www.habe.euskadi.eus web-orrian ezagutzera emateko akordioa argitaratuko da eta gainera, erantzunaren eduki zehatza ikusgai jarriko da HABEren web-orrian, Q87 aplikazio informatikoaren bidez.

 

  • Gora jotzeko errekurtsoak
    Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute honako egintza hauen aurka:
    • Erreklamazioaren erantzuna.
    • Azterketa-probaren emaitza berrikusteko eskariaren erantzuna.
    • Azterketen behin betiko emaitzak ezagutzera eman dituen akordio eta erabakia. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.
    Horretarako, hilabeteko epea izango da, aurkaratutako egintza ezagutzera eman edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.


  • Idazkiak aurkeztea
    Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskariak nahiz gora jotzeko errekurtsoak idatziz aurkeztuko dira.
    39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabil daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak, emaitza berrikusteko eskaerak zein gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko bide nagusiak:
    • Posta bidez
          Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:
          Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a
          20018 Donostia

Oharra: Ahal bada, bide telematikoa lehenetsiko da.

Azken aldaketako data: