HABE

Deialdi irekia (2021)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiakDeialdi irekia > Azterketa-egunerako jarraibideak

Azterketa-egunerako jarraibideak

Jarraian duzu, ohiko galderen formatuan, azterketa-egunerako informazio garrantzitsua; bai antolaketari buruzkoa, bai Covid-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriei dagokiona. Deialdi irekiko irakurmen- eta idazmen-probak egitera deituta dauden azterketari guztiek arretaz irakurri eta derrigor bete behar dituzte orri honetan jasotako jarraibide guztiak.

  • HABEren webgunean kontsultatu dezakezu zein leku, egun eta ordutan zauden deituta probak egiteko, hemen:
    www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak
  • Azterketa-egunaren aurretik
    • Sintomei erreparatu: ezinbestekoa da norberak, proba-egunaren bezperan eta egunean bertan, tenperatura hartzea eta arnas-sintomarik izateari erreparatzea. COVID-19arekin bateragarriak diren gaixotasun-sintomarik baduzu, galarazita duzu aztertokira joatea. 
    • Prebentzio-neurriak bete: indarrean dauden prebentzio-neurriak errespetatu (musukoa erabili, pertsonen arteko tartea gorde, eskuen higienea zaindu…).
  • Azterketa-egunean
    • Musukoa: aztertokian sartzeko UNE-0065 zehaztapen teknikoa duen musukoa eraman behar duzu; hortaz, ez dira onartuko saredun edo garden gisa ezagutzen diren musukoak.
    • Saihestu pilaketak eta alferrikako itxaronaldiak: sarrera egoki eta patxadaz egin ahal izateko, nahikoa da aztertokira 20 bat minutu lehenago iristea. Sarrera nagusira hurbildu bezain laster, sartu barrura zuzenean. 
    • Segurtasun-distantzia: aztertokira sartzean, aztertokian bertan eta aztertokitik irtetzean, gorde beti pertsonen arteko tartea.
  • Segurtasun-distantzia: azterketa-geletan bermatuta egongo da 1,5 metroko gutxieneko tartea azterketarien artean.
  • Gel hidroalkoholikoa: aztertokiko sarreran eta igarobideetan, gel hidroalkoholikoa egongo da eskuragarri.
  • Garbiketa: txanda bat bukatu eta hurrengoa hasi baino lehen, garbitu eta desinfektatu egingo dira gelak eta azterketarien banakako postuak.
  • Azterketa-egunean aztertokira bertaratu ezin diren azterketariei dagokienez, honako hau xedatzen du euskaltegietako ikasleentzako deialdia egiten duen Ebazpenak:

    5. oinarria.– Deialdiaren egutegia

    […]

    4.– Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan.

    Azterketariak proba-egunaren biharamunetik aurrera hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ezin izanaren agiria HABEn aurkezteko.

    Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba hori ezohiko moduan egiteko aukera eskainiko dio azterketariari, egutegian horretarako zehaztutako egunean. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez. HABEren egiaztatzegintzaren egutegian ezein trebetasuneko proba jakin bat egiteko bigarren aukera izateko aurreikusitako datak amaiera emango dio ezohiko aukera honi.

    Horretaz gain, lege-xedapenez babestutako egoeretan, HABEren egutegian jasotako epeetan parte hartzerik izan ez badu azterketariak, egindako matrikula-ordainketa, eta, bere kasuan, azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio azterketariari, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldirakoak ere.

    Hiru eguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez-aurkeztutzat emango dira azterketaldi horretan.

    Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak, eta HABEk baimendu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

  • Horrenbestez, kutsatuta edo bakartuta baldin bazaude, azterketa-eguna aldatzeko azaldutako arrazoiaren ustekabeko eta ezinbesteko izaera egiaztatzen duen txosten edo dokumentu zalantzagabea bidali behar duzu egiaztatzegintza@habe.eus helbidera. Zure eskaera onartuz gero, idazmen-proba egiteko ezohiko aukera eskainiko dizu HABEk deialdi irekiaren egutegian horretarako zehaztutako datan, hau da, maiatzaren 18an.
  • HABEren webguneko zure perfileko informazioaren pantaila-argazkia erabili dezakezu joan-etorria zuritzeko (bertan agertzen dira, besteak beste, azterketariaren identifikazio-datuak eta probak egiteko lekua, eguna eta ordua). Horretarako, jo hona:
    www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak
  • Nortasun-agiria: NANa edo agiri ofizial baliokideren bat (pasaportea, gidabaimena).
  • Musukoa: aztertokian sartzeko UNE-0065 zehaztapen teknikoa duen musukoa eraman beharko duzu; hortaz, ez dira onartuko saredun edo garden gisa ezagutzen diren musukoak.
  • Boligrafo urdina edo beltza: gogoan izan erantzun-orrietan boligrafoz idatzi behar dela.
  • Zure aztertokia BAKH, BUESA ARENA edo FICOBA baldin bada, probaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago irekiko dira azterketa egiteko gelaren ateak.
  • Zure aztertokia BEC baldin bada, probaren hasiera-ordua baino 45 minutu lehenago irekiko dira azterketa egiteko gelaren ateak.
  • Ez; azterketariak soilik sartu ahal dira aztertokira. Nolanahi ere, desgaitasun edo behar berezi jakinen bat duten azterketariak lagunduta joan ahal izango dira.
  • B1 mailako azterketaria baldin bazara, ordu 1 eta 35 minutu izango dituzu irakurmen- eta idazmen-probak egiteko.
  • B2 mailako azterketaria baldin bazara, 2 ordu izango dituzu irakurmen- eta idazmen-probak egiteko.
  • C1 mailako azterketaria baldin bazara, 2 ordu eta 30 minutu izango dituzu irakurmen- eta idazmen-probak egiteko.
  • C2 mailako azterketaria baldin bazara, 3 ordu izango dituzu irakurmen- eta idazmen-probak egiteko.
  • HABEren webgunean, deialdi irekiaren mailakako informazio-orrietan dituzu,"Proben ezaugarriak" atalean, maila bakoitzeko proben deskribapena eta proba-eredua eskuratzeko esteka (ikus B1; ikus B2; ikus C1; ikus C2). 
  • Bertaratze-agiria behar duten azterketariei azterketa-egunean bertan luzatuko zaie azterketara joan izanaren frogagiria.

Azken aldaketako data: