C2 maila - Euskaltegietako ikasleentzako 2024ko deialdia
C2 Erabiltzaile aditua
- Deialdian parte hartzeko baldintzak
- Probak egiteko leku, egun eta orduak
- Proben ezaugarriak
- Proben kalifikazioa
Deialdian parte hartzeko baldintzak
C1 maila egiaztatuta izatea
Ikasleak, C2 mailako azterketa-deialdian parte hartzeko, C1 mailako euskara-agiria edo agiri baliokidea izan behar du (ikus uztailaren 4ko 187/2017 Dekretua) edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon behar da (ikus apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretua).
Euskaltegian matrikulatuta egotea
HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, betiere 2023ko martxoaren 27tik aurrera.
Lorpen-maila
Ikasleak, matrikulazio-epea hasterako (ikusi deialdiaren egutegia), C2 mailako proba gainditu beharko du euskaltegian. Euskaltegian C2 maila gainditu duen ebaluazio-data oinarri hartuta, ikasleak eskubidea izango du ebaluazio-data horren ondorengo bi azterketaldietan matrikulatzeko C2 maila egiaztatzeko deialdian.
Bestelako betebeharrak
Matrikula behar bezala bideratzea, azterketa-eskubideak ordaintzea, azterketa-egunean ordurako bertan izatea, azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
Probak egiteko leku, egun eta orduak
LEHEN AZTERKETALDIA | BIGARREN AZTERKETALDIA | |
---|---|---|
Eguna | Maiatzaren 4a | Urriaren 5a |
Ordua | HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) | HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) |
Lekua |
|
LEHEN AZTERKETALDIA | BIGARREN AZTERKETALDIA | |
---|---|---|
Eguna | Ekainaren 27tik 29ra Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) |
Azaroaren 28tik 30era Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) |
Ordua | HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) | HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) |
Lekua |
|
|
Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen:
Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak
Leku-, egun- eta ordu-aldaketak
Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak
- Aztertoki-aldaketa, aurreikusitako aztertokien artean.
- Behin betiko egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, maila/deialdi horri esleitutako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.
Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira. Eskaera egiteko, hasi saioa HABEren webgunean eta Azterketaren datak eta lekuak aukeran sartu.
Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak
Egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:
- Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege- edo erregelamendu-izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-eguna aldatu ahal izango da, deialdiaren egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
- Proba-egunaren biharamunetik aurrera, azterketariak hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean azterketa egitea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia HABEri emailez igortzeko egiaztatzegintza@habe.eus helbidera mezua bidaliz.
- Eta, proba-egunaren biharamunetik aurrera, bost lanegun, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa egin ahal izateko.
Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da.
Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.
Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu adierazpen-agiria HABEra posta elektronikoz igorri, ez-aurkeztutzat joko da azterketaldi horretan. - Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta deialdiaren egutegian proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.
Proben ezaugarriak
Lau trebetasun-proba
Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).
Proben aplikazioa
- Irakurmena eta entzumena: euskaltegiek prestatuko dituzte irakurmen- eta entzumen-probak, eta proba horiek euskaltegien ardurapean aplikatuko dira, euskaltegietan bertan.
- Idazmena eta mintzamena: HABEk prestatuko ditu idazmen- eta mintzamen-probak, eta HABE arduratuko da proba horiek lurraldeka aplikatzeaz mailakako egutegian zehaztutako datetan.
Irakurmen-proba | Entzumen-proba | Idazmen-proba | Mintzamen-proba | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ariketa-mota | 350-450 hitz inguru dituen irakurgai baten laburpena egitea 50-80 hitzetan. | 4-5 minutu inguruko luzera duen entzungai baten laburpena egitea 50-80 hitzetan. |
|
Bakarka gauzatzea aurrez prestatutako ahozko ekintza komunikatiboa, betiere azterketariaren espezialitate akademikoaren edo teknikoaren ikuspegitik. | ||||||
Gehienezko puntuazioa | 20 puntu | 20 puntu |
|
30 puntu | ||||||
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa | 10 puntu | 10 puntu |
|
15 puntu | ||||||
Iraupena | 40 minutu inguru | 40 minutu inguru |
|
40 minutu inguru (30 minutu proba prestatzen eta 10 minutu epaimahaiaren aurrean). | ||||||
Emaitzari buruzko oharra | Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-probara aurkezteko. | Ezinbestekoa da entzumen-proba gainditzea idazmen-probara aurkezteko. | Ezinbestekoa da idazmen-proba gainditzea mintzamen-probara aurkezteko. |
Proba-eredua
Ikasbil atarian daude eskuragarri C2 maila egiaztatzeko proben ereduak .
Proben kalifikazioa
Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa
- Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiko irakasleak zuzendu eta kalifikatuko ditu.
- Ebaluazio-irizpidea: laburpenaren luzera eta egokitasuna.
Idazmen-probaren kalifikazioa
- Zuzenketa-modua: idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
- Ebaluazio-irizpideak:
- Bitartekotza-proban: informazioaren kudeaketa, testuaren birformulazioa, erregistroaren aukeraketa eta hizkuntzaren erabilera
- Ohiko idazlanean: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna. Ezinbestekoa izango da bigarren ariketako irizpide guztietan nahikoa izatea idazmen-proba osoa gainditu ahal izateko; ondorioz, irizpideren bat gainditzen ez duen azterketariari 9 puntuko kalifikazioa ezarriko zaio automatikoki.
- Gutxieneko hitz-kopuruaz: eskatutako hitz-kopuruaren %20a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ-GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 80era iritsi diren idazlanen puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
Idatzitako hitz-kopurua | Puntuazio-kenketa |
---|---|
326-349 | -1 |
303-325 | -2 |
280-302 | -3 |
≤ 280 | EZ-GAI |
Hitz elkartuen kontaketaz ( informazio osatuagoa):
- Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
- Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
- (Oharra: Gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira)
Mintzamen-probaren kalifikazioa
- Zuzenketa-modua: mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
- Ebaluazio-irizpideak: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa, jariotasuna, aberastasuna eta zuzentasuna. C2 mailan ezinbestekoa da irizpide guztietan gutxieneko maila ematea; ondorioz, irizpideren bat gainditzen ez duen azterketariari 9 puntuko kalifikazioa ezarriko zaio automatikoki.