C2 maila - 2024ko deialdi irekia

C2 Erabiltzaile aditua

Probak egiteko leku, egun eta orduak

C2 mailako irakurmen- eta idazmen-probak
LEHEN AZTERKETALDIA BIGARREN AZTERKETALDIA
Eguna

Maiatzaren 3a

  • Madrilen: maiatzaren 10a
  • Bartzelonan: maiatzaren 3a
  • Buenos Aires: uztailaren 20tik 21era

Urriaren 4a

  • Madrilen: urriaren 4a
  • Bartzelonan: irailaren 27a

Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)

Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua
  • Araba: Buesa Arena (Vitoria-Gasteiz)
  • Bizkaia: BEC (Barakaldo)
  • Gipuzkoa: Ficoba (Irun)
  • Madril eta Bartzelona
C2 mailako entzumen- eta mintzamen-probak
LEHEN AZTERKETALDIA BIGARREN AZTERKETALDIA
Eguna

Ekainaren 27tik 29ra

  • Madrilen: ekainaren 27tik 29ra
  • Bartzelonan: ekainaren 20tik 22ra
  • Buenos Airesen: uztailaren 20tik 21era

Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)

Azaroaren 28tik 30era

  • Madrilen: azaroaren 21etik 23ra
  • Bartzelonan: azaroaren 28tik 30era

Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)

Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
  • Madril, Bartzelona eta Buenos Aires
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
  • Madril eta Bartzelona

Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen:

Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak

Leku-, egun- eta ordu-aldaketak

Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak

  • Aztertoki-aldaketa, aurreikusitako aztertokien artean.
  • Behin betiko egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, maila/deialdi horri esleitutako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.

Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira. Eskaera egiteko, hasi saioa HABEren webgunean eta Azterketaren datak eta lekuak aukeran sartu.

Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak

Egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:

  1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege- edo erregelamendu-izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-eguna aldatu ahal izango da, deialdiaren egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
    • Proba-egunaren biharamunetik aurrera, azterketariak hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean azterketa egitea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia HABEri emailez igortzeko egiaztatzegintza@habe.eus helbidera mezua bidaliz.
    • Eta, proba-egunaren biharamunetik aurrera, bost lanegun, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa egin ahal izateko.

    Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da.
    Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.
    Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu adierazpen-agiria HABEra posta elektronikoz igorri, ez-aurkeztutzat joko da azterketaldi horretan.

  2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta deialdiaren egutegian proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

Proben ezaugarriak

Lau trebetasun-proba

Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).

Proben ezaugarrien laburpena - C2 maila
Irakurmen-proba Idazmen-proba Entzumen-proba Mintzamen-proba
Ariketa-mota 350-450 hitz inguru dituen irakurgai baten laburpena egitea 50-80 hitzetan.
Bitartekotza-proba Ohiko idazlana
Emandako testua berrekoiztea, nork bere hitzak erabiliz eta proposatutako egitekora egokituz. Erreferentzia gisa, 150 hitz inguruko testua idaztea gomendatzen da. 350 hitzeko testu bat idaztea, enuntziatuak adierazitako ekintza komunikatiboa gauzatzeko, betiere azterketariaren espezialitate akademikoaren edo teknikoaren ikuspegitik.
4-5 minutu inguruko luzera duen entzungai baten laburpena egitea 50-80 hitzetan. Bakarka gauzatzea aurrez prestatutako ahozko ekintza komunikatiboa, betiere azterketariaren espezialitate akademikoaren edo teknikoaren ikuspegitik.
Gehienezko puntuazioa 20 puntu
Bitartekotza-proba Ohiko idazlana
8 puntu 22 puntu
30 puntu
20 puntu 30 puntu
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa 10 puntu
Bitartekotza-proba Ohiko idazlana
4 puntu 11 puntu
15 puntu
10 puntu 15 puntu
Iraupena 40 minutu inguru
Bitartekotza-proba Ohiko idazlana
50 minutu 1 ordu eta 50 minutu
2 ordu eta 40 minutu
40 minutu inguru 40 minutu (30 minutu proba prestatzen eta 10 minutu epaimahaiaren aurrean)
Emaitzari buruzko oharra Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Ezinbestekoa da idazmen-proba gainditzea entzumen- eta mintzamen-probetara aurkezteko.  

Proba-eredua

Ikasbil atarian daude eskuragarri C2 maila egiaztatzeko proben ereduak (leiho berri batean irekitzen da).

Proben kalifikazioa

Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa izendatutako aztertzaileen artean egingo da.
  • Ebaluazio-irizpidea: laburpenaren luzera eta egokitasuna.

Idazmen-probaren kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua: idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
  • Ebaluazio-irizpideak:
    • Bitartekotza-proban: informazioaren kudeaketa, testuaren birformulazioa, erregistroaren aukeraketa eta hizkuntzaren erabilera
    • Ohiko idazlanean: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna. Ezinbestekoa izango da bigarren ariketako irizpide guztietan nahikoa izatea idazmen-proba osoa gainditu ahal izateko; ondorioz, irizpideren bat gainditzen ez duen azterketariari 9 puntuko kalifikazioa ezarriko zaio automatikoki.
  • Gutxieneko hitz-kopuruaz: idazmen-probaren bigarren jardueran eskatutako hitz-kopuruaren %20a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ-GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 80era iritsi diren idazlanen puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
C2 MAILA (gutxieneko hitz-kopurua bigarren ariketan: 350 hitz)
Idatzitako hitz-kopurua Puntuazio-kenketa
326-349 -1
303-325 -2
280-302 -3
≤ 280 EZ-GAI

Hitz elkartuen kontaketaz (informazio osatuagoa):

  • Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
  • Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
  • (Oharra: Gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira)

Mintzamen-probaren kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua: mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
  • Ebaluazio-irizpideak: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa, jariotsauna, aberastasuna eta zuzentasuna. C2 mailan ezinbestekoa da irizpide guztietan gutxieneko maila ematea; ondorioz, irizpideren bat gainditzen ez duen azterketariari 9 puntuko kalifikazioa ezarriko zaio automatikoki.