HABE

Urtarrilean, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 111. zenbakian...

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

Abortua: Legez arautu, baina gizartea hezi


“Emakume guztiek beren gorputzarekiko erabakitzeko eskubidea izan dezaten”, lege organikoa aldatuko duela iragarri du Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak: 16 eta 18 urte bitarteko gazteek eskubidea izango dute haurdunaldia eteteko guraso edo tutoreen baimenik gabe, 2010eko legeari 2015ean egindako erreforma baliogabetuko baitu.

Aldaketa honen aurrean, iritzi ezberdinak plazaratu dira:

Provida Bilbao elkarteak uste du nerabeek ez luketela erabakitzeko eskubiderik izan behar, abortua bera ere azken aukera legez ikusten baitute. 

Bizkaiko Emakume Asanbladak aldarrikatzen du emakume orok duela eskubidea bere gorputzaren eta sexualitatearen gaineko erabakiak libre hartzeko.

Eta, Javier Urra psikologoak abortua hutsegite bat dela iritzi dio, eta gazteak hezi behar direla halakorik gerta ez dadin. [Artikulua osorik Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 111. zenbakian]. 

Hori eta beste hainbat gai urtarrileko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 111. zenbakian.