HABE

Ez da anitz luzatuko/ Ez da asko luzatuko/ ?Ez da gehiegi luzatuko

#

egilea: Izaskun Zuntzunegi Legarreta, 

Anitz, askoren parekoa

Anitzek aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin dezake; gehienetan, izenaren ezkerrean agertzen da, baina eskuinean ere ezar daiteke, eta izena beti mugagabean deklinatuko da: Anitz dendatan saltzen dira halako txapelak, eta turistek erosten dituzte.

 

Beti ez dira parekoak 

Anitzek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, Euskaltzaindiak gomendatzen du hitz hori izenondo gisa ez erabiltzea, eta *industria anitza eta antzekoen ordez askotariko industria bezalakoak erabiltzea.

Asko eta gehiegi ez dira berdin 

Ez dut gehiegi ikasi azterketarako. ≠ Ez dut askorik ikasi azterketarako.
Ez dut gehiegi ulertzen teknologia berriez. ≠ Ez dut asko(rik) ulertzen teknologia berriez.
Ez naiz gehiegi kezkatu. ≠ Ez naiz askorik kezkatu.

Aurreko adibideetako esaldiak zuzenak izanik, ez dute esanahi bera. Egokiak dira denak, baina zein da haien arteko aldea? Gehiegirekin “behar baino gehiago, egoki den neurritik gora” adierazten da; askorekin, “ugaritasuna, kopuru handia”.

Azkenaldian, asko ugaritu den kalkoa eratzen da gehiegirekin. Erdaraz –gaztelaniaz zein frantsesez–, demasiado(s)=mucho(s) adjektiboak berdin erabiltzen hasi dira, eta erabilera berri horrek ia erabat jan dio lekua erabilera arruntari: No he estudiado mucho. > No he estudiado demasiado.

Deskargatzeko bertsioa (PDF, 575 KB) (leiho berri batean irekitzen da)


Informazio iturria:

- GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (40).
- EHUko Euskara Zerbitzua (2007). "Anitz/askotariko; plural", Ehulkuren aholku guztiak.