HABE

Zergatik ez da egokia "anbulategi"?

egilea: Izaskun Zuntzunegi Legarreta, 

Hitzaren bukaeran ezartzen den unitate gramatikala da atzizkia; eratorpen bidez hitzak sortzeko, kategoria lexiko baten oinarriari eskuinean eransten zaion hizkia. Atzizkien oinarrian kategoria lexiko ezberdinak egon daitezke; ondorioz, izenak, adjektiboak zein aditzak sor ditzakegu.    

Post honetan, –tegi atzizkiaren berezitasun batzuk landuko ditugu. Atzizki emankorra da –tegi, eta izenak eratzen dira atzizki honen bidez. Izen horien oinarrian baina, ez da beti izena ageri, batzuetan aditzari eransten baitiogu.

Ikus dezagun zehatzago:


 

 

 

Informazio iturria: Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE)