HABE

Dagoeneko kalean "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 109. zenbakia

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

IVAPeko webgunean ikus dezakezu Administrazioa Euskaraz aldizkariaren azken zenbakia. Bertan, besteak beste, euskara, euskal kultura, teknologia berriak eta administrazioko hainbat kontu jorratzen ditugu. Ale honetan…


Juan Luis Ibarra (Sopela, 1948) EAEko Auzitegi Nagusiaren presidente ohia elkarrizketatu dugu. Erretiratu eta hiru egunetara, harremanetan jarri, eta hainbat gairen inguruan galdetu diogu; besteak beste, justiziaz, epaileez, eta, ororen gainetik, «filosofiaz» eta, zelan ez, epaileari buruz, epaile erretiratuari buruz ere.

Erretiroa hartzean sentitu duenaz galdetu diogunean, zera esan digu: batetik, egundo ez zuela pentsatuko hamar urte honetan estimuko hainbeste harreman egingo zituenik. Bestetik, jendea besarkatu zalea dela, zale handia, eta, pandemia dela kausa inor besarkatzeko modurik ez izatea harrigarri gertatu zaiola. Agur aparta izan dela baina, aldi berean, arrotz eta bitxia.


Eztabaidan, “Covid aplikazioen erronka: eskubide indibidual eta kolektiboak zaintzea” dugu hizpide. Eta gaian adituak diren hiru profesionalek ikuspuntu ezberdin eta interesgarriak eman dizkigute:

  • Ibon Santiago biofisikaria eta ikerlaria da Municheko Unibertsitate Teknikoan, (TUM) eta, besteren artean, esan du esan du komeni dela aplikazioak Europa osoan estandarizatzea.
  • Enrique Dans Berrikuntza irakaslea da IE Bussiness School-en, eta “Aplikazioen erabilerak transmisio-katea eten dezake” haren ustez.
  • Jesus Soler Lorent Global Factory aholkularitza enpresako zuzendari juridikoa eta abokatua da, eta uste du bizi dugun egoera bereziak taldeak babesteko erabaki azkarrak hartzera behartu gaituela.


Horiek eta beste asko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 109. zenbakian (leiho berri batean irekitzen da).