HABE

Kendu errepikapenak testuetatik

egilea: Begoña Ayerdi, 

Idaztean, beharrezkoa da zenbaitetan elementuak errepikatzea mezua argitzeko helburuarekin; gehiegizko errepikapenek, ordea, irakurketa astundu, ulergarritasuna gutxitu eta estilo pobrezia erakusten dute.

Post honetan, testuetatik ezabatu daitezkeen zenbait errepikapen identifikatu nahi ditugu. Zer egin horiek baztertzeko? Adibideak eskainiko ditugu irtenbideak argi ulertu daitezen.

Ohiko errepikapenak era askotan sailkatu daitezke. Hiru multzotan bildu ditugu:

Hitzen errepikapena

  • Askotan, esanahi bereko hitz bi elkarren ondoan jartzen ditugu. Biotako bat eskaintzea nahikoa da.

1 eu

  • Paragrafo berean hitz bera askotan errepikatzen dugunean, testuaren estiloa pobretzen dugu. Batzuetan, hitza kendu daiteke esaldiak beste era batera antolatuz gero; edo, hitza ordezkatzeko, izenordainak zein sinonimoak erabil ditzakegu. Kontuz sinonimoekin, ordea, bi hitzek beti ez baitute gauza bera adierazten.

2 eu

  • Errepikatutakoa aditz ahula denean, irtenbiderik onena da aditz esanguratsu batez ordezkatzea.

3 eu

Esaldien, esaldi-zatien edo egituren errepikapena

  • Paragrafo bat idaztean, ohikoa da esaldi ezberdinetan forma bera errepikatzea ideia berari erreferentzia egiteko. Ideiak ordenatuz gero, errepikapenak saihestu ditzakegu.

4 eu

  • Beste batzuetan, zehaztasun faltak eragiten ditu errepikapenak. Zehatzak izanez gero, paragrafo argiagoak idatziko ditugu. Horretarako, gogoratu ideia bakarra garatu behar dugula paragrafo bakoitzean.

5 eu

  • Sarritan, makulu-esamoldeak erabili ohi ditugu beharrezkoak ez direnean. Aldatu ohitura horiek eta gehiegikeriak baztertu.

6 eu

  • Loturak tresna bikainak dira diskurtsoa antolatzeko, baina ez ditugu betegarri huts moduan erabili behar.

7 eu

  • Formularioetako zerrenda batzuetan, item guztietan informazio bera agertzen da. Sarrera egoki bat aukeratuz gero, erraz asko arindu daiteke testua.

8 eu

Informazio inplizituak

Ia konturatu gabe, batzuetan beharrezkoa ez den edukia gehitzen diogu testuari. Eduki hori kendu daiteke, informazio galerarik eragin gabe.

9 eu

----------------------     ---------------------------

Idazkeran, normala da preposizio, juntagailu, izenordain, artikulu eta hitz erabilienak askotan agertzea testuetan. Hitz arraro edo teknikoak errepikatzea, berriz, deigarriagoa gertatzen da.

Elementuak gehiegi ez errepikatzea da kontua. Horretarako, hona hemen hiru aholku nagusi:

  • Ondo ordenatu ideiak, esaldiak eta paragrafoak era egokian antolatzeko.
  • Edukia adierazten zehatza izan, eta erabili hitz edo egitura.
  • Aztertu zure idazkera-ohiturak, eta baztertu desegokiak.