HABE

Joseba-Ezkurdia

Izena: Joseba Ezkurdia
Jaioteguna: 1991/04/22
Herria: Arbizu
Kirola: Pilota

Joseba Ezkurdia Galarraga, pilota arloan Ezkurdia deituraz ezaguna esku huskako pilotari profesionala da, aurrelaria, Aspe enpresakoa. 1,91 metro luze da, eta 93 kilo pisatzen du. Pilotari ikusgarria eta gai handikoa da; bereziki nabarmenak dira haren eskuin bolea bortitza, pilotari ematen dion abiadura bizia eta aurkarien pilotakada zailak defendatzeko gaitasun handia. 2018ko apirilaren 9an, bere lehen titulu handia lortu zuen: Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun. Ezkurdia izan zen finaleko jokalari hoberena. 2018an ere, Lau eta Erdiko txapelketa irabazi zuen azaroaren 18an, Jokin Altunaren aurka.

Sare sozialetan gaude: