HABE

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren gogobetetze-inkesta

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

  

 

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren harpidedunei gogobetetze-inkesta betetzeko aukera eman nahi dizuegu beste behin ere. Bi urtean behin egiten den inkestan, aldizkariaren edukiak, diseinua, hizkera edo bestelako kontuak balora ditzakezue.

Aldizkaria kudeatzen dugunok garrantzi handia ematen diogu inkestari, egiten dugun lana baloratzeko bitartekoetako bat baita. Inkestaren emaitzak ondo aztertu, ideia berriak hartu, eta aldizkariaren gaineko hausnarketa sakona egiten dugu bi urtean behin, eta saiatzen gara zuen beharretara ahalik eta gehien hurbiltzen.

Beraz, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren harpideduna bazara, eta zure ekarpenak egin nahi badituzu, har ezazu tarte txiki bat, eta bete ezazu inkesta (leiho berri batean irekitzen da). Guretzat ongi etorria izango da ekarpen oro, zuen iritziek aldizkariaren kalitatea hobetzen laguntzen baitute.