Bekak Erasmus plus egitasmorako
Europako hezkuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetako Erasmus+ egitasmoaren baitan Europar Batasuneko mugikortasunerako laguntza guztiak biltzen dira. Erakunde batzuek, udalek eta beste instituzio batzuek programa hau babesten dute, laguntza osagarrien bidez. Hona hemen horietako batzuk.

- Eusko Jaurlaritzaren Erasmus bekak:
Eusko Jaurlaritzak Erasmus ikasleentzako bekak eskaintzen ditu, baita nazioarteko unibertsitate-mugikortasuneko eta goi-mailako arte-irakaskuntzetako beste programa batzuetarako bekak ere. - Kutxabank Erasmus bekak:
Kutxabankek bi beka-mota eskaintzen ditu atzerrirako: enpresetan praktikak egitekoak eta Erasmus bekak, prestakuntza Erkidegoko beste herrialdeetan osatzeko aukera ematen dutenak. - Confebask bekak:
3.000 gaztek baino gehiagok gozatu dituzte dagoeneko Confebasken europar bekak. Erasmus+ egitasmoaren baitako laguntzak dira Lanbide Heziketako zikloetako ikasleentzat, unibertsitateko ikasleentzat edo unibertsitateko tituludunentzat. - UPV/EHUren Erasmus Mundus Bekak:
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) mugikortasun-bekak deitzen ditu Backis Erasmus Mundus programaren barruan, gradu, master, doktoretza edo doktoretza-ondoko ikasleentzat. Helmugen artean Armenia, Azerbaijan, Georgia eta Ukrainako unibertsitateak dira. - British Council Aptis Erasmus+ Bekak:
British Council-ek hilabeteko aparteko laguntza eskaintzen du ingelesez emandako programa batean dauden Erasmus ikasleentzat.