B1 maila - Euskaltegietako ikasleentzako 2024ko deialdia

B1 Erabiltzaile independentea

Deialdian parte hartzeko baldintzak

Euskaltegian matrikulatuta egotea

HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, betiere 2023ko martxoaren 27tik aurrera.

Lorpen-maila

Ikasleak, matrikulazio-epea hasterako (ikusi deialdiaren egutegia), B1 mailako proba gainditu beharko du euskaltegian. Euskaltegian B1 maila gainditu duen ebaluazio-data oinarri hartuta, ikasleak eskubidea izango du ebaluazio-data horren ondorengo bi azterketaldietan matrikulatzeko B1 maila egiaztatzeko deialdian.

  • B1 mailan matrikulatzeko aukera izango du, era berean, euskaltegian B2 maila helburu zuen ikasleak, baldin eta euskaltegian B2 mailako proba egin, baina proba hori gainditzen ez badu. Kasu horretan, B1 mailari dagozkion probak jaso beharko dira Q87 aplikazio informatikoan.

Bestelako betebeharrak

Matrikula behar bezala bideratzea, azterketa-eskubideak ordaintzea, azterketa-egunean ordurako bertan izatea, azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

Probak egiteko leku, egun eta orduak

B1 mailako idazmen-proba
LEHEN AZTERKETALDIA BIGARREN AZTERKETALDIA
Eguna Maiatzaren 2a Urriaren 4a
Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua
  • Araba: Bakh (Vitoria-Gasteiz)
  • Bizkaia: BEC (Barakaldo)
  • Gipuzkoa: Ficoba (Irun)
  • Araba: Bakh (Vitoria-Gasteiz)
  • Bizkaia: BEC (Barakaldo)
  • Gipuzkoa: Ficoba (Irun)
B1 mailako mintzamen-proba
LEHEN AZTERKETALDIA BIGARREN AZTERKETALDIA
Eguna Uztailaren 3tik 6ra
Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Azaroaren 21etik 23ra
Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa

Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen:

Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak

Leku-, egun- eta ordu-aldaketak

Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak

  • Aztertoki-aldaketa, aurreikusitako aztertokien artean.
  • Egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, egutegian aurreikusitako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.

Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira. Eskaera egiteko, hasi saioa HABEren webgunean eta Azterketaren datak eta lekuak aukeran sartu.

Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak

Egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:

  1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege- edo erregelamendu-izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-eguna aldatu ahal izango da, deialdiaren egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
    • Proba-egunaren biharamunetik aurrera, azterketariak hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean azterketa egitea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia HABEri emailez igortzeko egiaztatzegintza@habe.eus helbidera mezua bidaliz.
    • Eta, proba-egunaren biharamunetik aurrera, bost lanegun, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa egin ahal izateko.

    Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da.
    Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.
    Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu adierazpen-agiria HABEra posta elektronikoz igorri, ez-aurkeztutzat joko azterketaldi horretan.

  2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta deialdiaren egutegian proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

Proben ezaugarriak

Lau trebetasun-proba

Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).

Proben aplikazioa

  • Irakurmena eta entzumena: euskaltegiek prestatuko dituzte irakurmen- eta entzumen-probak, eta proba horiek euskaltegien ardurapean aplikatuko dira, euskaltegietan bertan.
  • Idazmena eta mintzamena: HABEk prestatuko ditu idazmen- eta mintzamen-probak, eta HABE arduratuko da proba horiek lurraldeka aplikatzeaz mailakako egutegian zehaztutako datetan.
Proben ezaugarrien laburpena - B1
Irakurmen-proba Entzumen-proba Idazmen-proba Mintzamen-proba
Ariketa-mota Irakurgai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, hutsuneak betetzea eta/edo informazio-loturak egitea, betiere aukera anitzen artean dagokion erantzuna hautatuz. Entzungai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, hutsuneak betetzea eta/edo informazio-loturak egitea, betiere aukera anitzen artean dagokion erantzuna hautatuz. 140 hitzeko testu bat edo 100 hitz inguruko bi testu idaztea, enuntziatuak adierazitako ekintza komunikatiboa gauzatzeko. Norberari buruzko aurkezpen-elkarrizketa laburra aztertzailearekin; aurrez prestatutako gai bat azaltzea bakarka (2 minutuz gutxienez); eta bat-bateko elkarrizketa binaka (beste azterketari batekin edo aztertzailearekin, 5 minutuz).
Gehienezko puntuazioa 20 puntu 20 puntu 30 puntu 30 puntu
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa 10 puntu 10 puntu 15 puntu 15 puntu
Iraupena 35 minutu inguru 25 minutu inguru 60 minutu 25 minutu inguru (10 minutu proba prestatzen eta 15 minutu inguru epaimahaiaren aurrean).
Emaitzari buruzko oharra Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-probara aurkezteko. Ezinbestekoa da entzumen-proba gainditzea idazmen-probara aurkezteko. Idazmen-proban gutxienez 14 puntu lortu behar dira mintzamen-probara aurkezteko. Idazmen-proban 14 puntu dituzten azterketariek, agiria eskuratzeko, gutxienez 17 puntu lortu beharko dituzte mintzamen-proban.

Proba-eredua

Ikasbil atarian daude eskuragarri B1 maila egiaztatzeko proben ereduak (leiho berri batean irekitzen da).

Proben kalifikazioa

Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiko irakasleak zuzendu eta kalifikatuko ditu.
  • Ebaluazio-irizpidea: erantzun zuzenen puntuazioaren batura (erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko).

Idazmen-probaren kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua:idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
  • Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 10), koherentzia (% 25), kohesioa (% 15), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 30).
  • Gutxieneko hitz-kopuruaz: eskatutako hitz-kopuruaren % 20a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 80era iritsi diren idazlanen puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
B1 MAILA (gutxieneko hitz-kopurua: 140 hitz)
Idatzitako hitz-kopurua Puntuazio-kenketa
127-139 -1
120-126 -2
113-119 -3
≤ 112 EZ GAI

Hitz elkartuen kontaketaz (informazio osatuagoa):

  • Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
  • Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
  • (Oharra: Gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira)

Mintzamen-probaren kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua:mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
  • Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 10), koherentzia eta kohesioa (% 20), jariotasuna (% 25), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 25).