Azterketa-deialdiak (2021)
Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak
ADI: Behin deialdi batean matrikula eginda, ez da onartuko deialdi batetik bestera aldaketa egitea.
-
Hiru deialdi-mota
HABEk hiru deialdi-mota nagusi egiten ditu. Beheko taulan datu esanguratsuenak bildu dira; azterketa-deialdi bati buruzko informazio xehea irakurtzeko, sakatu dagokion irudia orri honen goiburuan.
2021 | Euskaltegietako ikasleen deialdia | Deialdi irekia | HOBE deialdia (ordenagailu bidez) | |
---|---|---|---|---|
Baldintza nagusia | Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean. | 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako. | 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako. | |
Mailak | B1, B2, C1 eta C2 mailak. Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu. |
B1, B2, C1 eta C2 mailak. Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula. |
C1 eta C2 mailak lehen azterketaldian, eta B1, B2, C1 eta C2 mailak bigarrenean. Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula. |
|
Azterketaldiak | Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. | Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. | Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. | |
Matrikulazio-epeak (2021) | – Lehen azterketaldia: apirilak 6 - 14 – Bigarren azterketaldia: irailak 9 - 15 |
– Lehen azterketaldia: apirilak 6 - 14 – Bigarren azterketaldia: irailak 9 - 15 |
– Lehen azterketaldia: martxoak 9 - 16 – Bigarren azterketaldia: irailak 1 - 8 |
|
Aztertokiak | – Araba – Bizkaia – Gipuzkoa |
– Araba – Bizkaia – Gipuzkoa — – Bartzelona– Madril |
– Araba – Bizkaia – Gipuzkoa |
|
Proben aplikazioa | Irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiak aplikatu eta kalifikatzen ditu. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba). | Irakurmen- eta idazmen-probak batera egingo dira, egun batean; entzumen- eta mintzamen-probak batera egingo dira, beste egun batean. | Ordenagailuz egingo dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egun batean; mintzamen-proba beste egun batean egingo da. | |
Azterketaldien artean emaitzak gordetzea | Lehen azterketaldian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditzen dituen azterketariari proba horien emaitzak gordeko zaizkio bigarren azterketaldirako, eta idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egingo beharko ditu bigarren azterketaldian. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmen-proba ere gainditzen badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du bigarren azterketaldian. Kasu horietan, azterketariak, bigarren azterketaldiko matrikula egin eta ordaindu beharko du. | Ez da gainditutako proben emaitzarik gordeko lehenengo azterketalditik bigarrenera. | Ez da gainditutako proben emaitzarik gordeko lehenengo azterketalditik bigarrenera. | |
Matrikula-ordaina | 40 € (azterketaldiko) | 80 € (azterketaldiko) | 80 € (azterketaldiko) | |
Batera- ezintasuna |
Deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileroko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan. |
Azken aldaketako data: