TRAFIKOA - Bidasoa Itzuliak eragina izango du larunbatean Ficoban egingo diren euskarazko azterketetan

Argitalpen-data: 

Aurten ere, azterketaldia eta Bidasoa Itzulia txirrindularitza proba egunean bertan kointzidituko dira. Hori dela eta, Ficoban egingo diren euskarazko azterketetara datozen guztiei jakinarazten diegu errepide mozketaren berri.

  • Mozketa puntuala Iparralde hiribidean: Larunbat honetan, (maiatzaren 10a), Iparralde hiribidean, Ficoba parean, ibilgailuen zirkulazioa etengo da 09:30etatik 10:00etara, gutxi gora-behera.
  • Proba GI-636 errepidetik igaroko da Irun inguruan, baina ez da aurreikusten eragin zuzenik. Hala ere, trafikoan zeharkako eragina izatea espero da.
  • Gomendioak: Topoa (Euskotren) erabiltzea gomendatzen dugu azterketara garaiz eta arazorik gabe iristeko. Ostiral eta larunbateko zerbitzuetan errefortzuak egongo dira.Ordutegi zehatzak Euskotrenen hedabideetan kontsultatu daitezke:

    Euskotrenen webgunean

    - Euskotrenen APP ofizialean

    - 944 333 333 telefonoan

  • Autoz etortzekotan, ibilgailua partekatzea eta joan-etorriak behar adina denborarekin programatzea aholkatzen dugu.