"Euskararen Jabekuntza Helduaroan" Unibertsitateko Aditu Tituluaren helduen euskalduntzeari buruzko programaren azken eguna

Argitalpen-data: 

2024-2025 ikasturteko Euskal Herriko Unibertsitateko "Euskararen Jabekuntza Helduaroan" Unibertsitateko Aditu Tituluko saioak bukatu berri ditu HABE erakundeak.

graduondokoaren ikasleak

Unibertsitateko Aditu Titulu honen helburua da helduaroan hizkuntza ikasi eta irakasteak dituen zailtasun eta baldintzei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatzea.

Horretarako, saioetan zenbait gai landu dira: helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazioa eta egiaztatzegintza, helduen irakaskuntzarako metodologia eta didaktika eta baita helduen euskalduntzearen lege-oinarriak eta euskaltegietako antolamendua. Azken hau lantzeko gaia gertutik ezagutzen duten hiru gonbidatu izan dituzte masterreko parte-hartzaileek: HABEko Ikuskatzailetza Arloko Asis Iriondo, Barakaldoko udal euskaltegiko zuzendari Joseba Urriz eta Bilboko Ulibarri euskaltegiko zuzendari Patxi Agirregomezkorta.

Eskerrik asko guztioi zuen parte-hartzeagatik eta egindako ahaleginagatik.