Durangon egingo dira Bizkaiko azterketak: informazio garrantzitsua

Argitalpen-data: 

Bizkaiko azterketak lehen aldiz Durangon egingo dira, BECen izan beharrean. Hori dela eta, honako informazio garrantzitsua kontuan hartzea gomendatzen da:

• Durangora iristeko Euskotren zerbitzua (E1 linea) indartuko da azterketari-kopuru handiko txandetan. Ordutegi bereziak Euskotrenen webgunean edo aplikazioan kontsultatu beharko dira.

• Durangora kotxez joan behar dutenen kasuan, ez da gomendatzen Landako Gunera joatea, aparkalekua oso txikia delako eta saturatzeko arriskua dagoelako. Horren ordez, mapa hau kontsultatu daiteke aparkatzeko aukerekin: labur.eus/habedurango