Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.
Emaitzekin batera, ahozko probak egiteko txandak ere banatu dira (ikus egokitu zaizun txanda «Azterketaren datak eta lekuak» atalean). Txanda-aldaketa eskatu nahi izanez gero, azaroaren 3a dago horretarako, eta webgunetik bertatik egin beharko da. Ahozko proba idatzizko proba egin den lurralde berean egin behar da, eta, beraz, ez dago beste lurralde bateko txanda bat eskatzeko aukerarik. Kontuan izan behar da, halaber, beste deialdi bateko txandetan ere ezin dela parte hartu. Laburbilduz, norberari dagokion maila, lurralde eta deialdi bereko txanden arten soilik eskatu ahal izango da txanda-aldaketa. Txanden aukera osoa ikusteko, klikatu hemen.
Hala eta guztiz ere, HABEk ezin du bermatu txanda-aldaketa guztiak onartuko direnik; antolaketak aukera ematen duenean soilik eman ahal izango dira txanda-aldaketak. Idatzizko proba Bartzelonan edo Madrilen egin duten azterketariek ez dute izango txanda-aldaketa eskatzeko aukerarik. HOBE deialdiko azterketariek euskaltegietako ikasleen deialdiko txandetan soilik hartu ahal izango dute parte, ezin izango dute deialdi irekiko txandetan parte hartu.
Azterketa Batzordeak, honako epe hau zehaztu du erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak aurkezteko: azaroaren 4tik 6ra, biak barne.
Erreklamazioak eta emaitza berrikusteko eskaerak
39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak edo emaitza berrikusteko eskaerak aurkezteko bide nagusiak:
Bide elektronikoa:
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aurrez aurre*:
Aldez aurretiko hitzorduarekin soilik. Zuzenean zerbitzua lehenetsiko da.
Posta bidez*:
Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a (20018 Donostia)
*Aurrez aurreko zein posta bidezko bideetan ondorengo formularioa beteteta eta inprimatuta eraman beharko da
Erreklamazioak zein emaitza berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:
- Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
- Nortasun-agiriaren zenbakia
- Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
- Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
- Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
- Azterketariaren izenpea
Ohar garrantzitsua: Emaitzak berrikusteko eskabideek arrazoituak izan behar dute. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko; beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.
