Argitaratu da euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko 2025. urterako deialdi irekia

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu den Ebazpena:

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 8koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2025. urterako deialdi irekia egiten duena.

Matrikula egiteko epea:

  • Lehen azterketaldia: martxoaren 24tik 31ra.
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra.