Azken hilabeteetan zehar, HABEren Donostiako egoitzan lanak egiten ari gara HOBE deialdian (HABEren ordenagailu bidezko egiaztatzegintzan) pauso bat aurrera emateko. Hain zuzen ere, azterketak ordenagailu bidez jarraikortasunez egin ahal izateko berariazko azpiegitura prestatzen ari gara: ordenagailuz hornitutako areto handi bat, eta mintzamen-probak egiteko zenbait gela.
Hala, lanak amaitutakoan, HABEk berriz jarriko du martxan ordenagailu bidezko HOBE deialdia.