HABEk eskaintzen dituen zerbitzuen eta jardueren prezio publikoak aldatzen dituen agindua gaur, irailaren 6an, argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu den Agindua:

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den Agindua (leiho berri batean irekitzen da).

Ohar garrantzitsua:

  • Bigarren azterketaldiko matrikulazio-epea irailaren 9tik 15era izango da.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera, matrikulazio-aldi honetan aplikatuko diren prezioak honako hauek dira: euskaltegietako ikasleen azterketa, 44 euro; deialdi irekia, 87 euro.