


Graduondoko honen helburua da helduaroan hizkuntza ikasi eta irakasteak dituen zailtasun eta baldintzei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatzea.
Horretarako, saioetan zenbait gai landu dira: helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazioa eta egiaztatzegintza, helduen irakaskuntzarako metodologia eta didaktika eta baita helduen euskalduntzearen lege-oinarriak eta euskaltegietako antolamendua. Azken hau lantzeko gaia gertutik ezagutzen duten bi gonbidatu izan dituzte masterreko parte-hartzaileek: Barakaldoko udal euskaltegiko zuzendari Joseba Urriz eta Bilboko Ulibarri euskaltegiko zuzendari Patxi Agirregomezkorta.
Eskerrik asko guztioi zuen parte-hartzeagatik eta egindako ahaleginagatik.