Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.
Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak aurkezteko: azaroaren 11tik 13ra, biak barne.
- Azterketa Batzordearen erabakia: euskaltegietako ikasleen deialdia (PDF, 208 KB)
- Azterketa Batzordearen erabakia: deialdi irekia (PDF, 209 KB)
Erreklamazioak eta emaitza berrikusteko eskaerak
39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak edo emaitza berrikusteko eskaerak aurkezteko bide nagusiak:
Bide elektronikoa:
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aurrez aurre:
Aldez aurretiko hitzorduarekin soilik.
Posta bidez:
Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a (20018 Donostia)
Erreklamazioak zein emaitza berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:
- Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
- Nortasun-agiriaren zenbakia
- Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
- Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
- Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
- Azterketariaren izenpea
Ohar garrantzitsua: Emaitzak berrikusteko eskabideek arrazoituak izan behar dute. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko; beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.