Agindua zeinaren bidez aldatzen baita euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituen Agindua

Argitalpen-data: 

2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, Helduei Euskara Irakasteko Oinarrizko Curriculumean zedarritutako euskarazko hizkuntza-gaitasunaren mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu ziren.

Egiaztapen-probetara aurkeztu nahi duten pertsonek bete beharreko baldintzen artean, Agindu horren 12. artikuluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera, izangaiek hamasei urte beteta izan behar dituzte dagokien azterketa-aldiko matrikula-epearen barruan, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako deialdien kasuan izan ezik. Ikasle horiek bete beharreko baldintzei dagokienez, 2003ko uztailaren 179/2003 Dekretuak ikastetxe horietako ikasle izateko, oro har, finkatzen duen 16 urteko adinera biltzen da xedapena.

Hala ere, egokitzat jo da HABEk antolatutako egiaztapen-probetarako sarbidea ahalbideratzea matrikulazioa egiten den urte naturalean 16 urte betetzen dituzten pertsona guztiek egiaztapen probetan matrikula egin ahal izateko, deialdi-mota edozein dela ere, oro har, hezkuntza-maila berean dauden pertsonek euskarazko hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatzeko aukera berberak izan ditzaten.

Beraz, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. atala aldatzen da eta honela geratzen da idatzia:

12. artikulua.– Egiaztatzegintzaren printzipio orokorrak.

2.– Agindu honetan araututako egiaztapen-probetan matrikulatzeko, ezinbestekoa da hamasei urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.

EHAAn argitaratu den Agindua

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituen 2020ko irailaren 9ko Agindua.