Bidasoa Itzulia txirrindularitza proba dela eta, maiatzaren 5ean, ostirala, Iparralde hiribidean, Ficoba parean, ibilgailuen zirkulazioa ixtea aurreikusi da, 13:45etik 14:15era, gutxi gorabehera.
Etapak Irundik Nafarroa aldera egingo du ibilbidea.
Oro har, arazoak saihesteko, Topoa (Euskotren) erabiltzea gomendatzen dugu. Autoa erabiltzeko asmoa izanez gero, ahal den neurrian, ibilgailua partekatzea eta joan-etorriak behar adina denborarekin programatzea gomendatzen dugu.