- Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta Euskal Filologian doktore.
- Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeburua.
Hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"
Ahoskeraren inguruko galdera eta ideiak agertuko dira hitzaldi honetan: ahoskera irakatsi daitekeen eta ikasi, behar ote den, zer irabazten den edo galtzen aukera bakoitzarekin. Gaiak egungo euskararen testuinguruan kokatuko dira eta fonologiaren ikuspuntutik aztertuko, hizlaria ogibidez fonologialaria denez eta hori delako fonetikarekin batera ahoskerari, hizkuntzaren atal horri, zuzenen dagokion jakintza.
Bestela esan, ahoskera zer den izango da abiapuntu, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko: zein leku duen hizkuntzaren barruan ahoskerak, nola funtzionatzen duen, zein osagai dituen eta abar. Hortik ondokoak bezalako eremuetarantz hurbilduko gara: elebidun izatea (norbanakoa, taldea), euskara estandartze- eta normalizazio-bidean egotea, erdaren zama.