HABEren ahozko azterketetan Tourrarekin arazorik ez izateko aholkuak

Argitalpen-data: 

Trafikoaren gaineko eragin orokorrak uztailaren 1eko 08:00etatik 18:00etara luzatuko dira gutxienez, Tourra lasterketa igarotzen den tokietatik eta beren inguruneetatik.

Bizkaian bereziki uztailaren 1ean izango dira eragozpenak. Horregatik, azterketarioi eskatzen zaizue behar besteko aurrerapenaz antola ditzazuela egun horietan azterketetara joateko egingo dituzuen joan-etorriak. Gomendio orokor gisa, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean garraio publikoa erabili.

Halaber, Le Grand Départ-en webgunean (leiho berri batean irekitzen da) afekzio guztiak, aholku praktikoen gida bat, Euskadiko trafikoaren webgunerako (leiho berri batean irekitzen da) sarbide zuzena eta hiru etapei buruzko informazio (leiho berri batean irekitzen da) zehatza kontsulta daitezke. Waze aplikazioan (leiho berri batean irekitzen da) ere ezagutu daitezke afekzio horiek.

Tourraren lehenengo etapa, uztailaren 1ean, Bizkaiko 38 udalerritik igaroko da: Arratzu, Asua, Bakio, Barrika, Berango, Bermeo, Bilbao, Busturia, Derio, Erandio, Ereño, Forua, Galdakao, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Ibarrangelu, Kortezubi, Larrabetzu, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz, Plentzia, Sondika, Sopela, Sukarrieta, Urduliz eta Zamudio.

Mozketak 4 ordu baino gehiagokoak izango dira herri bakoitzean kalkuluen arabera. Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek lasterketaren zirkuituko kaleak eta errepideak moztuko dituzte, gutxienez, ibilbidearen puntu bakoitzean proba egitea aurreikusita dagoen ordua baino 4 ordu lehenago. Izan ere, txirrindulariak irten baino 2 ordu lehenago, ibilbide beretik, animazioko karabana bat igaroko da. Karabana honek 30 minutuko iraupena izango du, eta, era berean, Ertzaintzak eta Gendarmerie Nationale Française Frantziako Polizia Nazionalak eskoltatuko dute. Ordu guzti horietan errepidea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat. Gainera, etapa bakoitzetik irteerak eta helmugak izango diren 4 udalerrien kasuan, mozketek askoz iraupen luzeagoa izango dute, eta, beraz, Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz eta Amorebieta-Etxanon bizi direnek arreta berezia eskaini beharko diote garraio operadoreek emango duten informazioari. Garrantzitsua da azpimarratzea, halaber, Bilboren kasuan, murrizketak hilaren 29ra, ostegunera, aurreratuko direla.

Gomendioak:

  • Azterketara etortzeko metroa erabiltzea gomendatzen da. Garaiz heltzeko irten denboraz ustekaberik ez izateko.
  • Autoz egin behar baduzu planifikatu ondo nondik etorriko zaren eta kontsultatu moztuta egongo diren errepideak.
  • Kontuan izan egun horietan BECeko parkingean leku arazoak egon ahal direla.