Berrikuntzak
Aurten lerro berri bat jarri da martxan. 16 eta 18 urte arteko gazteek C1 komunikagarritasun maila hobetu ahal izango dute ikastaroak ia doakoak izango dituztelarik. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran gazteek beraien euskarazko komunikazioaren ezagutza maila handitzea eta sendotzea da helburua goi-mailako prestakuntza profesionala edo unibertsitatekoa hasteko edo lan merkatuan euskarazko komunikazio maila egokiarekin sartzeko. Baldintzak betez gero, ikasleek 20 euroko matrikula baino ez dute ordaindu beharko.
Euskararen C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak
Aurten gainera, urrian hasiko den ikasturte berrian ikasleek zailtasun ekonomikorik izan ez dezaten, maila lortu duten ikasle gehienei irailera aurreratuko zaie dirulaguntza. Orain arte 5.324 ikasle dira dirulaguntza eskatu dutenak, abuztura arteko lehen eskabide-epe honetan. Beste epealdi berri bat irekita dago oraintxe azaroaren 6ra arte luzatuko dena dirulaguntza horiek eskatzeko.