Argitaratu dira 2023ko lehen azterketaldiko proben emaitza orokorrak

Argitalpen-data: 

Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira 2023ko lehen azterketaldiari dagozkion emaitza orokorrak: euskaltegietako ikasleentzako deialdikoak, deialdi irekikoak eta HOBE deialdikoak.

Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.

Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak aurkezteko: uztailaren 24tik 27ra, biak barne.

Erreklamazioak eta emaitza berrikusteko eskaerak

39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak edo emaitza berrikusteko eskaerak aurkezteko bide nagusiak:

Erreklamazioak zein emaitza berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:

  • Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
  • Nortasun-agiriaren zenbakia
  • Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
  • Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
  • Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
  • Azterketariaren izenpea

Ohar garrantzitsua: Emaitzak berrikusteko eskabideek arrazoituak izan behar dute. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko; beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.