HABE

Ikasleei dirulaguntzak 2022 - Dirulaguntzak emateko ebazpena. Zuzenketa

Argitalpen-data: 

- EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, Zuzendaritza horrek 2021eko abenduaren 1ean, 2020-2021 ikasturtean HABEren A1, A2, B1, B2 mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edo maila horiek edo horien baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak onartzeko eman zuen Ebazpena zuzentzeko dena.

- EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, Zuzendaritza horrek 2021eko abenduaren 1ean, 2020-2021 ikasturtean HABEren C1 eta C2 mailak edo horien baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak onartzeko eman zuen Ebazpena zuzentzeko dena.

Ebazpen hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2022ko otsailaren 10era bitartekoa izango da.

Indarrean dagoen dirulaguntza-deialdiari buruzko informazio guztia eskuragarri dago HABEren webguneko Ikasleentzako dirulaguntzak atalean.