HABE

Bildarratz eta Zupiria sailburuek Herri Urratsen parte hartu dute

Argitalpen-data: 

Irekia__1_.jpeg

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea Herri Urratsen edizio berri batean izan dira gaur. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan dute lagun.

Iparraldeko ikastolen jaia "Itzulera" lelopean ospatu da aurten, pandemiak markatutako bi urteren ondoren Herri Urrats Senpereko aintzirara itzuli dela ospatzeko. Zupiria sailburuak adierazi duenez "bi urtez egin gabe egon den besta honek, gaurkoan ere adieraziko du Iparraldea euskararen alde egiten ari den apustua. Pozgarria da Senperera iristen gaur ikusi ditugun irudiak” eta gaineratu duenez "hezkuntza sistemak berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazioan eta ikusi besterik ez dago azken 50 urte hauetan euskarak izan duen bilakaera eta egungo belaundaldiek erakusten digutena”.