HABE

2022ko HOBE deialdia (ordenagailu bidez)

Argitalpen-data: 

2022ko HOBE deialdia

Martxoaren 18ko EHAAn argitaratu da 2022ko martxoaren 2ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2022ko HOBE deialdia egiten duena (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza).

Deialdi honi dagokion informazio eguneratua eta xehea laster egongo da eskuragarri HABEren web-guneko "Euskara-mailak egiaztatzea" atalean.