HABE

HOBE deialdiaren bigarren azterketaldia, indarrik gabe

Argitalpen-data: 

HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenez, indarrik gabe utzi da 2021eko HOBE deialdiko bigarren azterketaldia. Ondorioz, aurtengo udazkenean ez da eskainiko B1, B2, C1 eta C2 mailetako probak ordenagailu bidez egiteko aukera.

Lehen azterketaldian jazotako gorabeheren ondorioz hartu du HABEk aurtengo HOBE deialdiaren bigarren azterketaldia ez egiteko erabakia. Izan ere, pasa den apirilean, azterketariak HOBE deialdiko probak egiten ari ziren bitartean, azterketa batzuetan eragina izan zuten zenbait ezusteko jazo ziren sistema informatikoan eta Internet sarean.

Ustekabeko gorabehera horiek beharrezko egiten dute HOBE egiaztatze-sistema berregokitzea, xede izanik zerbitzu fidagarri eta baliagarria eskaintzea. Helburu horretara berme guztiekin iristeak hilabeteetarako lan-karga duenez, 2021. urteko HOBE deialdiaren bigarren azterketaldia indarrik gabe uztea ebatzi du HABEren zuzendari nagusiak.

HABEk eskura dituen baliabide pedagokikoak zein informatikoak bilduko ditu ordenagailu bidezko egiaztatze-sistema sendotzeko asmora, 2022. urtean berriro ere HOBE deialdia egin dadin. Artean, aurtengo udazkenean euskarazko B1, B2, C1 edo C2 maila egiaztatu nahi duten herritarrek deialdi irekian (leiho berri batean irekitzen da) eman dezakete izena (edo euskaltegietako ikasleentzako deialdian (leiho berri batean irekitzen da), deialdi horri dagozkion baldintzak betetzen badituzte), irailaren 9tik 15era bitartean.

Informazio osagarria