HABE

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Euskaltzaindiarekin hitzarmenak berrituko ditu (Gobernu Bilera 2021-3-23)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko Esparru Hitzarmena berritzea onetsi du. Gaur onartutakoa laugarren Esparru Hitzarmena da, lehenengoa 2007-2010 aldirako izan zen. Oraingoa 2021-2025 aldirako egongo da indarrean. Hitzarmen honek euskarari buruzko hizkuntza-politikaren arloko mugaz gaindiko lankidetza ezartzen du. 

Gobernu Programak ere azpimarratzen du euskararen hiru lurraldeen erakundeen arteko lankidetza antolatzea eta indartzea eta euskararen nazioarteko aitormena bultzatzea eta helburu horrekin bat dator orain berrituko den hitzarmena. 

Euskaltzaindia 

Bestalde, gaur egin den Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko 2021-2024 epealdirako esparru hitzarmena ere onartu du. Bost erakundeek holako hitzarmena sinatzen duten bosgarren aldia da, lehenengoa 2000-2004 epealdikoa izan zen. Hitzarmenaren helburua erakunde sinatzaileen lankidetzarako oinarri orokorrak ezartzea da. Euskara ikertzeko eta zabaltzeko jardueren ikuspuntu integratu baten barruan, epe ertain eta luzera erronka berriak planteatzea ahalbideratuko du hitzarmenak.