HABE

Euskaltegietako ikasleen 2022ko egiaztatze-deialdia

Argitalpen-data: 

2021eko abenduaren 15eko EHAAn argitaratu da 2021eko azaroaren 22ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2021-2022 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta HEOCaren zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezarri, eta 2022ko azterketa-deialdia egiten duena.

Ebazpen honi dagokion informazio xehea ez da HABEren webguneko "Euskara-mailak egiaztatzea" atalean islatuko harik eta indarrean dagoen 2021eko deialdiaren kudeaketa bukatu arte. Horrenbestez, 2022ko urtarrilaren erditik aurrera egongo da eskuragarri webgunean deialdi honi buruzko informazioa.