HABE

Emaitzak argitaratu dira

Argitalpen-data: 

Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira, 2021eko bigarren azterketaldiaren baitan, euskaltegietako ikasleentzako deialdiko mintzamen-proben emaitzak eta deialdi irekiko entzumen- eta mintzamen-proben emaitzak.

Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.

Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak aurkezteko: abenduaren 21etik 23ra, biak barne.

Eskabideak izapidetzea
39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabil daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak edo emaitza berrikusteko eskaerak aurkezteko bide nagusiak:
  • Bide elektronikoa

EAEko Erregistro Elektroniko Orokorra

  • Aurrez aurre

HABEren bulegoetan

Zuzenean zerbitzuko bulegoetan

  • Posta bidez

Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:

Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a

20018 Donostia

Erreklamazioak zein emaitza berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:

  • Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
  • Nortasun-agiriaren zenbakia
  • Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
  • Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
  • Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
  • Azterketariaren izenpea

Ohar garrantzitsua: Emaitzak berrikusteko eskabideak arrazoituak izan behar dira. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko; beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.