HABE

XXV. Jagon Jardunaldian aztertuko da herritar eleaniztunei euskarazko zerbitzua nola eman

Argitalpen-data: 

jagon.JPG
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak elkarlanean antolatu dute XXV. Jagon Jardunaldia: Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?
  •  Azaroaren 6an izanen da, dohainik, Miramongo Parke Teknologikoko auditorioan, Donostian.
  • Izen-ematea (azaroaren 3ra arte): donostiaordez@euskaltzaindia.eus / 943428050. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez antolatu den XXV. Jagon Jardunaldiaren bidez, hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz. 

XXI. mendeko euskal gizartea herritar eleaniztunek osatzen dute eta entitate pribatuek errealitate horren baitan ematen dute euren zerbitzua. Errealitate eleaniztun horretan, zein leku du entitate pribatuentzat euskarak? Nola kudeatzen da hizkuntza gutxitu bat errealitate horretan? Zein motibaziok laguntzen du euskara ere zerbitzu hizkuntza izan dadin? Zein oztopo dituzte? Eta zein erronka aurrera begira? Zein estrategia, ekimen eta bitarteko jarri dituzte abian entitate pribatuek errealitate eleaniztun horri erantzuteko? Eta zeintzuk euskal hiztunei begira? COVID19ak zein eragin izan du entitate pribatuetan hizkuntzen kudeaketari dagokionez? Galdera horiei erantzuten saiatuko dira parte-hartzaileak.